"Dodoa" podcasta haurren gozagarria da. Jabier Muguruzaren ekimena eta musikarekin eta Inigo Astizen letrekin osatua. Bikoari, Mikel Azpiroz batu zaio, bere pianoa eta teknikarekin. Hiruen elkarrizketaren bidez ezagutuko ditugu podcast bilduman behia, ardia, lehoia, edo eta boa konstriktorra. Piztiekin batera, mamuren bat edo beste ere azaldu da podcast bilduma egiterakoan, baina kantuaren bidez uxatu dute.Jakina, beti dodoaren duda mudak argitzen ahalegintzen da hirukoa.