Dunbala

Dunbala

By BerriaMusic
Download on the App Store

Dunbala episodes

  • Maite Arroitajauregirekin elkarrizketa, Goya saria jaso berritan
    Urtebeteko ibilbidea egin du 'Dunbala' podcastak, eta urtemugak beste albiste pozgarri batekin egin du bat. Izan ere, aste honetan jaso du Maite Arroitajauregi musikariak Espainiako zinema Akademiak ematen duen Goya saria, Aran Callejarekin batera 'Akelarre' filmerako egindako musikarengatik. Lan horretaz eta Mursegoren hurrengo proiektuez luze eta zabal mintzatu da Arroitajauregi.
    56 min
  • Raparen bueltan, La Basurekin
    Euskal Herriko rap musikaren eszena izan dute hizpide 'Dunbala' podcastaren atal honetan. Horretaz hitz egiteko La Basu gonbidatu dute, gurean ibilbide luzeenetakoa duen rap abeslaria. Luze eta zabal mintzatu dira hip hop kulturaz, euskarazko rapaz, emakumearen eta raparen arteko harremanaz, zuzenekoez eta abar. Horrez gain, Orbain Unit eta TOC taldeen kantu berriak izan dituzte aipagai Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek.
    49 min
  • Irrati libreei buruz, Asier Mendizabalekin
    Euskal Herrian tradizio luzea duten Irrati libreak hartu dituzte hizpide atal honetan. Horretarako, Asier Mendizabal Donostiako Ttan Ttakun irratiko kidea gonbidatu dute. Horrez gain, Arima, Bakelite, Muskulo eta Bamms taldeen abestiak entzun daitezke Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek zuzendutako saioan.
    49 min
  • Olatz Salvadorrekin elkarrizketa, 'Aho uhal' diskoaz
    Olatz Salvador izan da atal berriaren protagonista. 'Aho uhal' diskoa plazaratu berri du kantari donostiarrak eta horri buruz aritu da solasean Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Grises taldearen "Galdu arte" abestia eta Mursegok 'Akelarre' filmerako egindako musika izan dituzte hizpide, besteak beste.
    47 min
  • 2020. urteak emandakoari gainbegiratua
    Amaitu berri den urteak emandakoari gainbegiratua eman diote podcastaren 2021eko lehen saioan. Horretarako hiru lagun gonbidatu dituzte: Jon Eskisabel BADOK atariko arduraduna, Ihintza Orbegozo 'Berria' egunkariko disko kritikaria eta Lorea Argarate disko jartzailea (Las Tea Party). Haien ustez gehien nabarmendutako diskoak izan dituzte hizpide solasaldian.
    50 min
  • Ahotseneaz hizketan Miren Narbaizarekin
    Miren Narbaiza musikari eta Ahotseneako koordinatzailea izan da atal honetako gonbidatu nagusia. Amaitu berri den Durangoko Azokaren ezohiko ekitalditik ateratako ondorioez luze eta zabal mintzatu da. Horrez gain, Mikel Iraetaren eta Rafa Ruedaren lan berriak hizpide izan dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak esatariek.
    42 min
  • Burrundaria eta 'Kantu eskukadak' liburua
    Bi gonbidatu izan dituzte 'Dunbala' podcastaren atal honetan. Batetik, Unai Pelayo elkarrizketatu dute, Burrundaria izenpean kaleratu duen diskoaren harira. Ondoren, Beñat Rodriguez Olrait estudioko diseinatzailarekin mintzatu dira 'Kantu eskukadak' liburuaz. Ehun euskal talderen hitzak eta haientzat egindako ilustrazioak biltzen ditu 'Gaztezulo' aldizkariak argitaratutako lanak.
    52 min
  • Pleura taldeari elkarrizketa
    Durangoko Azoka hurbildu ahala lan berriak plazaratzen ari dira. Horietako bat da Pleura taldearen "Bakarhilketa", Nafarroako laukotearen estreinako diskoa. Ion Mayordomo eta Unai Urroz taldekideak elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Halaber, Izaki Gardenak eta Nabilen kantu berriak entzun ahal dira saio honetan.
    43 min
  • Musika jaialdien ekosistema
    Musika jaialdien eremuan murgildu dira Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador. Arkaitz Villar Beratu jaialdiaren antolakuntza taldeko kidea elkarrizketatu dute. Hirugarren urtez antolatu dute jaialdia Oñatin, azaroaren 4tik 8ra, eta besteak beste Sua, Joseba Irazoki, Gaizka Insunza, Hakima Flissi eta Los Sua Fontanen emanaldiak eskainiko ditu. Azaroan egitekoa den beste jaialdi bat ere izan dute hizpide, Galdakaoko Kaiola.
    44 min
  • Kontzertuetako argazkilaritzaz
    Kontzertuetako argazkigintzari eskaini diote Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek 14. atalaren tarte nagusia. Horretarako, Jon Iraundegi eta Eider Iturriaga elkarrizketatu dituzte. Iraundegi 80ko hamarkadatik ari da zuzeneko emanaldietan argazkiak ateratzen; Iturriagak berriz, hainbat lan egin ditu, tartean Berri Txarrak taldearentzat. Horrez gain, Merina Gris talde berriaren lehen singlea aipagai izan dute saioan.
    59 min

About Dunbala

From the publisher's feed

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala podcastak. Lehen aroan Jagoba Salvador eta Eneritz Furiak artitu ziren, bigarrenean, Jagoba Salvadorren eta Ihintza…