EHU - Ekinean

EHU - Ekinean

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

EHU - Ekinean episodes

  • 4. Lurdes Ondaro: Unibertso txikiak egiten ditugu, benetakoaren antzik ba ote duten
    Fisikaria da Lurdes Ondaro Mallea, Kosmologia konputatzailean ikertzailea. Telebistan dokumentalak ikusiz sortu zitzaion horretarako jakin-mina. Karrera amaituta, DIPCen egonaldi bat egin, gustatu, eta sakontzen jarraitu du. Argitzeko, alderaketa egin digu: "Astrofisikan, astroei, zeruko objektuei begiratzen zaie, izarrei, zulo beltzei, galaxiei eta... Kosmologian, unibertsoa bere osotasunean ikertzen da". Alegia, unibertsoaren sorrera, eboluzioa, egungo egitura... Galdera sakonak dira, nondik gatozen eta zeintzuk diren fisikaren arauak eta abar. Horretarako unibertsoaren simulazioak.
    13 min
  • 3. Borja Ariztimuño: ''Hizkuntza ikergai oso konplexua da''
    Euskal hizkuntzalaritzan eta filologian ikertzailea da Borja Ariztimuño (Tolosa, 1986). Euskara arkaikoari buruz egin du tesia, eta, gaur egun, doktoretza ondoko ikertzaile kontratuarekin ari da ikertzen EHUn. Onartzen du prozedura batzuek antza handiagoa izan dezaketela zientzia aplikatuetan, letretako jakintza-arloetan baino, esperimentazioak ordea badu lekua bere ikerketa esparruan ere. Alor bakoitzak du bere ikertzeko modua eta metodologia, eta "datuak" eskuratzeko bidea eta datu horiek "modu zintzoan erabiltzea eta errealitatearen azalbideak proposatzea" da berak darabilena.Ariztimuñok, Euskararekiko zuen interes orokorragatik aukeratu zuen Filologia, gerora sortu zaio ikertzeko grina. Garbi dauka, hizkuntza aztergai konplexua dela, ez dela neurtzen erraza.
    16 min
  • 2. Maren Martinez de Rituerto: Kirola, pertsona guztientzat da errezeta ona
    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien (JFKZ) gradua egin zuen Maren Martinez de Rituertok (Tolosa, 1998) eta ohikoaren kontra osasun arloan ari da lanean. Orain gutxi arte soinketa irakasle edo entrenatzaile izateko irtenbidea zuten ikasketa hauek, baina orain gutxi, nutrizionista edo psikologoen bezala, osasun arloan lan egiteko aukera zabaldu zaie.Marenek betidanik lan egin nahi izan du pertsonekin eta Donostiako Onkologikoan ari da ikerketa bat burutzen, minbizia duten pertsonei tratamenduan zehar ariketa fisikoak egiten dien onura neurtzeko eta zer ariketa-mota komeni zaien ikusteko. Hasieran zaila egin zitzaion egoera gogorra bizitzen ari diren gaixoekin ihardutea, orain ordea "aberasgarria" egiten zaio egunerokoa. Marenen ustez gizarte geroz eta sedentarioagoan funtsezkoa da pertsonak mugimenduan jartzea. Hiru urteko ikerketan murgilduta dago, baina gerora ere, osasun-munduari lotuta jarraitu nahiko luke.
    17 min
  • 1. Oihane Cantero: Ikerketan beti dago aurrera segitzeko modua
    Adimen artifizialaren arloan lan egiten du Oihane Cantero Dominguezek, ikerlaria da Orai zentroan. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketa egiten du eta soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen Elhuyarren langunean. Informatikan, programazioa ikasten hasi zen eta gustatu egin zitzaion Hendaiarrari. Izan ere, "programatzeak beste logika bat dauka" eta horrek erakarri zuen mundu honetara. Orain, hizkuntza eta adimen artifiziala elkartzen dituen proiektu honetan dabil buru belarri.Orai-k bi arlotan, testuan eta hizketan ikertzen du. Canterori, oso garrantzitsua iruditzen zaio euskarazko testuen arloan aurrera pausoak ematea, ikerketan emaitza onak izateko ingelesezkoekin lan egin behar izaten dute euskarazko eredurik ez dagoelako. Hizketaren arloan ere badabil, laguntzaile pertsonalizatuekin, eta ahotsaren sintesian hastekoa da.
    15 min
  • 16. Unai Arregi: ''Doktoretzak ez du esan nahi balio batzuk dituzunik''
    Unai Arregi, (Tolosa, 1996) Fisikan doktoregaia da Milango Politekinikoko Fisikako sailan, Computational Electromagnetics Lab taldean. Nanoegitura dielektrikoen prozesu optiko ez-linealak aztertzen ditu tesian, metodo analitikoak eta numerikoak erabiliz. Unaik, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza ikasi zuen EHUn, "euskara hutsean" eta hori azpimarratzen die berarekin lan egiten duten beste ikerlariei. Berez, Ingelesa du laneko hizkuntza, izan ere Erasmus Mundus Masterra egiteko aukera izan zuenetik, atzerriko zientzilariekin lan egiten du. Milanen, hamahiru herrialdetako pertsonak ditu inguruan lanean. Euskal Herriari oso lotuta dago, baina pozik atzerrian ezagutu duen munduak ikuspegia zabaldu diolako.Ikerlariak, gizarteari lotuta egon behar duela sinesten du, eta doktoretza egiteak ez duela "berez" baliorik eransten azpimarratzen du, "ez zara horregatik pertsona ona". Unai, LGTBIQ+ kolektiboko kidea da eta ekintzailea. Jarrera homofoboak ezagutu ditu, eta hoien aurrean "erresistentzia" nola egin garatu du, kirolak asko lagundu dio horretan.
    16 min
  • 15. Olatz Ortega: ''Ez nazazu zapaldu'' proiektuaren garrantzia
    Biologoa da Olatz Ortega. Biologia, bizitzaren oinarria jotzen du berak, Ekotoxikologia berriz bizia salbatzeko metodoa. Horregatik bi aztergaiak batu ditu bere ikerketa eta ibilbide profesionalean, planetari kutsaduraren bidez eragiten diogun antsietatateari, ekoantsietateari, bakoitzak nola aurre egin dakiokegun aztertu eta bidea urratzen dabil. "Bakoitzak ahal duen lekutik" egin dezakeenak onera ekarriko duela sinesten duelako.Plentziako itsas estazioan ari da ikerketzen eta "Ez nazazu zapaldu" proiektuaren bidez askotan gizarte bazterkeria jasaten duten taldeak hartzen ditu eta bere ezagutza haiekin partekatu modu inklusiboan. Oso aberasgarrai egiten zaio proiektua.
    15 min
  • 14. Aissa Barbarin: ''Portua, zabortegi handi bat da''
    Aissa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, EHUn historia ikastea hautatu eta arkeologian murgildu zen.Urpeko arkeologian aritzea, ez zitzaion burutik pasa harik eta, aisialdian, lagun batekin urpekaritza probatu zuen arte. Bi diziplinak batzea erabaki zuen Cadizko Unibertsitatean Urpeko Arkeologia masterra eskaintzen zutela ikusi zuenean. "Nire betiko ametsa eta nire zaletasun berria batzeko aukera eman zidan". Harrez gero horretan ari da, portuetan eta itsasazpian, urpeko altxorrak topatu eta ikertzen.
    16 min
  • 13. Nerea Vallejo: ''Saguzarrek berezko balioa dute''
    Nerea Vallejo López biologoak saguzarrak ditu gogoko. Hain zuzen, haiei buruzko tesia egiten ari da EHUn, eta arrazoi ugari aipatzen ditu, azaltzeko zergatik diren hain animalia interesgarriak: "Jendeak ez ditu ezagutzen, baina ez da hor ez daudelako. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie dago eta munduan 1.200".Vallejoren esanetan, era askotakoak dira saguzarrak. Euskal Herrikoak adibidez, gauez bizi dira. Gizakiok ikusmena baliatzen dugun bezala, saguzarrek ekokokapena erabiltzen dute. Ugaztun hegalari bakarrak dira eta taldean bizi dira eta horrek aparteko interesa jartzen dio beraien ikerketari. Munduan urritzen ari diren intsektuak dituzte elikagaia.
    13 min
  • 12. Martin Etxauri: ''Artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da''
    Martin Etxauri artista eta ikertzailea da. Ez du eragozpenik esateko estereotipoetatik kanpo dagoela ikertzaile gisa. Nola nahi, onartzen du artista guztiak direla neurri batean ikertzaile ere, arte garaikidean batik bat."Txo!?" izenez aritzen da bere proiektu artistikoetan "artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da" bere iritzirako. Ikertzea bilatzea baita. Eremu jakin baten aurretik zer egin den behatzea, eta gero esperimentatzea, probatzea zer atera daitekeen ikusteko. Tesia egiten ari da, interfazeen eta magiaren arteko erlazioari buruz.
    19 min
  • 11. Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan"
    Biokimikaria da Alicia Gascón Gubieda (Muxika, 1993). Ikasketak EHUn hasi eta, Kanadan jarraitu zituen. Ostera, Ingalaterrara joan zen, masterra egitera eta Birminghameko Unibertsitatean espezializatu zen biokimika zelularrean. Tesia berriz, Newcastlen egin zuen. Egun, EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean dabil. Zehazki, bakterio magnetotaktikoak minbiziari aurre egiteko erabilgarriak ote diren ikertzen ari da.Aliciak, ikerlari askok egiten duten ibilbidearen kontra, atzerrian ikasi eta Euskal Herrira itzuli da bizitza profesionalean murgiltzera. Atzerrian ohartu zen maila akademiko handia lortu zuela Unibertsitatean. Nola nahi, burokrazia erraztea beharrezko ikusten du.
    14 min

About EHU - Ekinean

From the publisher's feed

"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten…