Mutrikuko Kardala Eskolarako bisita egin dugu Imanol Garate zuzendariarekin. Erreportajea entzun dugu saioan. Gainera, Asteklima ekitaldiaz ere aritu gara IHOBEko Maria Jauregirekin....
Aranzadiko Iñaki Sanz-Azkuerekin eta EHuko Kristina Zuzarekin gekoaz aritu gara. Gekoen espezie mediterraneo baten zabalkundea klima-aldaketari esker....
Ane Zabaleta EHUko hidrologoak klima-larrialdiaz hitz egin digu, baina ibaien eta ur gezaren ikuspuntutik. Iñaki Sanz-azkue Aranzadi¿ko bilogoak azaldu digu zein eragin duen gazteengan eurak bizi diren herriaren tamainak naturaz duten pertzepzioan....
Aranzadiko Jexux Tapiak Elosua-Plazentziako dolmen eta megalitoen ikerketaren berri eman digu. Alexander Boto IHOBEko zuzendariak, berriz, pandemian Euskadin izandako emisioen murrizketen kalkuluaren emaitzaz hitz egin digu....
Maite Alonso, Goiener, Hidro Ttipi proiektuaz. Zentral hidroelektriko txikiak berreskuratzeko aukera aztertzen duen proiektu europarra. Honi buruz duela gutxi hitz egin genuen, baina gai delikatua da, eta merezi du berriz ere heltzea....
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu, eta "Ekosfera"n Euskal Herriko dunen zaintzari buruzko programa bat berreskuratu dugu. Aranzadiko Anais Mitxelena eta Mari Azpiroz gurekin....
Mutrikuko Kardala Akuikultura eskolako Ruben Sudupe eta Nadia Conlledo Gorrotxategi izan ditugu korrokoien akuikultura sustatzeko Akura proiektuaz. Asteon egingo duten Bioterra azokaz hitz egin dugu Maialen Gaztainaga zuzendariarekin....
Gontzal Lopez ingeniaria hidrogenoaren errekuntzaren eta garraioaren xehetasunez aritu zaigu. Arantxa Txintxurretak hautespen sexualaz hitz egin digu....
53 min
About Ekosfera
From the publisher's feed
Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Datorkigunaren aurrean zer egin dezakegun ezagutzera eman nahi dugu, Guillermo Roak…