Ekosfera

Ekosfera

By Euskadi Irratia (EITB)Society & Culture
Download on the App Store

Ekosfera episodes

  • Geoparkeak, 10 urte
    Euskal kostaldeko Geoparkeak 10 urte bete ditu. 2010ean izendatu zuten Europako eta Munduko geoparkeen sareko kide, eta 2015ean UNESCOko geoparke ere izandatu zuten. Leire Barriuso geoparkeko gerentea eta Gontzalo Torre Ingurumen koordinatzailea izango dira gurekin urteurrena ospatzeko....
    54 min
  • Gipuzkoako basoak
    Aranzadik argitaratu berri duen Gure Basoa liburua aitzakia hartuta, Gipuzkoako basoei buruz hitz egin dugu Mikel Etxeberria eta Anais Mitxelena Aranzadiko botanikariekin....
    54 min
  • Klima-aldaketa Euskal Herrian
    Ebidentzia zientrifikoak argi azaltzen du zergatik azkartu dugun gizakiok klima-aldaketa. Konponbidea,egotekotan ez da erraza izango. BC3ko Elisa Sainz de Murieta, EHUko Iñaki Antiguedad eta Cristina Enea Fundazioko Txema Hernández gurekin izan dira arazoaz hitz egiteko Euskal Herria mailan eta Donostiako hiriaren testuinguruan....
    56 min
  • Energia berriztagarriak eta lehengaien berreskuratzea
    Energia berriztagarrien sektorea hazten doa arlo guztietan eta teknologiak geroz eta pisu handiagoa dauka. Ordiziako Lortek kooperatiba Europar Batasunaren Durable proiektuan ari da parte hartzen eta dronak erabiltzen aerosorgailuen mantenu-lanetan. Sarako Iletegian, berriz, ekonomia zirkularra darabilte filosofia gisa: artilea zaborretara botatzen den garaietan etekina ateratzen diote eta artzainei ere aukera berri bat irekitzen zaie, ardi latxen ilea zaborretara botatzeko ordaindu ordez....
    51 min
  • Ibilgailu elektrikoaren oraina eta etorkizuna
    EmovLab proiektuan parte hartzen ari dira Ibil enpresa; zehazki, ibilgailu elektrikoaren sektorean eta elektrizitate kargen inguruan. Energiaren Euskal Klusterraren eskutik ezagutu dugu ekimena. Gainera, ingurune baliabideak berrerabiltzeko hauen kalitatea ere zaindu behar denez, estuarioen eta ur-masen kalitatea zein den kontatu digute URA Agentziatik: “EAEko kostaldeko ur gisa katalogatutako 14 estuarioetako 9k eta 4 kosta ur-masek egoera ona edo potentzial ekologikoa lortu dute”....
    51 min
  • Lurraldearen erabilera jasangarria eta tokian tokiko garapena
    Lurraldearen erabilerek, guztiek, dituzte ondorioak beste baliabide batzuetan. Aintzat hartzen ote da hori tokian tokiko garapena antolatzeko orduan edo basoen esplotazioa zein izango den erabakitzerakoan? Isabel Elizalde, Nahia Gartzia eta Iñaki Antiguedad aritu dira solasean, Ane Zabaletarekin batera, dauden ereduez eta alternatibez....
    55 min
  • Agroekologia landa eremuaren garapenerako aukera
    Urduñan badira 10 urte baino gehiago herriko bizimodua eta tokian tokiko jarduera ekonomikoa garatzen ari direla natura eta ingurumena aintzat hartuz. Lehen sektoretik abiatuta, turismoa eta industrian ere ari dira eragiten kontsumo kolektiboa sustatzeko.
    Eta, berdin elkarlanean ari dira LauLagun enpresakoak ere, aerosorgailuen errodamenduetan espezializatuta, teknologiaren garapenean sakonduz energia eolikoaren sektorean. Europako Innteresting programan ari dira parte hartzen, Energiaren Euskal Klusterrean....
    55 min
  • Zein da gure aztarna energetikoa?
    Egiten dugun energia kontsumo zuzenaz gainera (etxeko argindarra, gasa, butanoa…), beste kontsumoarekin lotutako energia galera oso altua da; alegia, prozesu industrialaren atzean energia kontsumo handia dago eta hori ere gure aztarna energetikoa da. Estitxu Villamor ari da gure aztarna energetikoa ikertzen; etxe bakoitzean % 7ko aztarna energetikoa eragiten dugu, gainerakoa bestelako ekoizpenen kontsumotik letorke. Horregatik ere, ekodiseinuak berebiziko garrantzia dauka, sortzetik bertatik ekoitziko dugun horrek ahalik eta aztarna gutxien laga dezan pentsatzen diseinatzeak. Rikardo M...
    53 min
  • Plastikoa ez delako desagertzen, alternatiba garbien bila
    Energia berriztagarrien artea eguzki energia indarra hartzen ari da eta Araban, esaterako, 67.000 eguzki plakaren % 100ean ari da martxan EKIAN eguzki plaka fotoboltaikoen parkea. Berriztagarriak dira baita Oihana Amorrortuk bere tesi-lanean darabiltzan energia-iturriak CO2a gas naturak sintetiko bihurtzeko asmoz eta Leire eta Ainara Sangroniz, berriz, plastikoari alternatibak bilatzen dabiltza EHUko POLYMAT ikerketa zentroan....
    47 min

About Ekosfera

From the publisher's feed

Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Datorkigunaren aurrean zer egin dezakegun ezagutzera eman nahi dugu, Guillermo Roak…

More shows like Ekosfera

Levando Anclas by Radio Euskadi (EITB)

Levando Anclas

1 Listeners

La mecánica del caracol by GUAU | EITB Audio

La mecánica del caracol

3 Listeners

Faktoria by Euskadi Irratia (EITB)

Faktoria

0 Listeners

Boulevard by Radio Euskadi (EITB)

Boulevard

0 Listeners

Hiru Erregeen Mahaia by Euskadi Irratia (EITB)

Hiru Erregeen Mahaia

0 Listeners

Vivir para ver by Radio Euskadi (EITB)

Vivir para ver

0 Listeners

Crónica de Euskadi - Fin de semana by Radio Euskadi (EITB)

Crónica de Euskadi - Fin de semana

0 Listeners

Arratsean by Euskadi Irratia (EITB)

Arratsean

0 Listeners

Kultura.eus by Radio Euskadi (EITB)

Kultura.eus

0 Listeners

Top Gaztea by Gaztea (EITB)

Top Gaztea

0 Listeners