Irati Irratia

“El mapa de mis cicatrices” liburuaren aurkezpena izanen da ostegunean Agoitzen


Listen Later

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako zikloaren baitan antolatutako lehen ekitaldia izanen da ostegunean Agoitzen. Bertan Emma Larreta izanen da bere “El mapa de mis cicatrices” liburu autobiografikoa aurkezten.

Emma bera 2007an indarkeri matxistaren biktima izan zen, bere bikote izandakoak 27 labankada eman zizkion eta hilzorian utzi zuen. Halere emakume kementsu honek, pronostiko guztien aurrean biziraun duen emakumea da eta indar horrekin bere bizipenak partekatzera eraman du urte guzti hauetan. Hori dela eta liburu batean sartu du bere istorioaren kontakizuna eta hori bera da ” El mapa de mis cicatrices”.

Gaur izan gara Emma Larretarekin guzti honen inguruan solasean.

 

Emma Larreta Irati Irratian

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Irati IrratiaBy