Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Euskarari puzka eginez sustraietatik espaziora eramateko deia

    Udazkenarekin batera gurera dator berriz ere Errigorako Euskarari Puzka kanpaina. Modu soilean saskien kanpaina dugu hauxe eta aurten berritasunak dakarzkite. Auzolanean euskara sustraietatik espaziora lemapean 3 saski izanen dira eskuragarri Beltza (60€), Berdea (65€) eta Gorria (75€), Berdea alkoholik gabekoa izanen litzatekeelarik. Saskietaz aparte aurten Lodosako ikastola laguntzeko egutegi landagarri bat eskuratzeko aukera izanen da 10€tan, hilabeteak pasa ahala orriak landatu eta lore bat ernalduko da. Nobedade hauek Errigorako kidea den Adriana Urmenetak ekarri dizkigu eta baita Ablitasen azaroaren 7an izanen den auzolan erraldoian parte hartzeko gonbidapena luzatu ere.

     

    Eskaerak egiteko : Errigora saskiak

      

    Adriana Urmeneta Irati Irratian

    10 min
  • Asteburuan Ibañeta etxeak bere 25. urteurrena ospatuko du

    Martxotik hona kudeaketa modu berriarekin lanean darraite Ibaneta Etxea edadekoen egoitzakoek. Garaiko enpresak kudeaketa utzi eta bertako administrazioen esku geratu zen, egoiliarrak eta bertako langileak erdigunean kokatu duen kudeketa modua ezarriz. Hortik hainbat nobedade heldu dira, Edadeko pertsonen zainketarako titulazioak lortzeko formakuntzak, zaintza lanak haunditzeko dinamikak eta baita eguneko zentro moduan irekitzeko garraio zerbitzua. Hori bakarrik ez eta asteburuan, larunbatean zehazki 25. urteurrena ospatuko dute egun osoko egitarau bat dela medio. Egoiliarrak, senideak eta baita inguruko herritarrak proiektua gozatu eta ezagutzeko aukera izanen dute.
    Ospakizuna aitzaki bertako zuzendari lanak egiten dituen Ana Zalba izan dugu gaur gurean. Berak proiektua ezagutzera gonbidatu gaitu.

     

     

    Informazio gehiago : Ibañeta Etxea webgunea

    Ana Zalba Irati Irratian

    11 min
  • Basozainek euren lan baldintzen eta zerbitzuaren alde borrokan darraite

    Nafarroako Basozainak euren lan baldintzen eta zerbitzu beraren alde borrokan daude. Urriaren 15ean langileen %90ek bat egin zuen deitutako greba deialdiarekin. Borroka honek hiru aldarri nagusi ditu, kontziliazioa ahalbidetzeko malgutasuna, soldaten igoera eta langile gehiagoren kontratazioa.

    Urte batzuetatik hona euren lan kargak ugaritu egin dira, aldiz euren soldatak edota plantillak ez dira modu berean handitu, horrek suposatu duen gain zamarekin. Hau ikusirik, mobilizazio eta borroka dinamikari eman zioten hasiera eta hori dela eta egoera zein den ezagutzera joan gara. Hori azaldu digu Agoitzeko basozainen koordinatzailea den Jose Belaskoainek. Haiekin batera mobilizatzera deitu gaitu ere elkartasun hutsez bada ere.

    Asteazkenero mobilizazioak deitu dituzte 10etan Diputazio aurrean.

     

    Jose Belaskoain Irati Irratian

    15 min
  • Emakume basati baten arimaren biluzketa irratian

    Gure gaurko gonbidatuak DMAX kateko “Aventura en pelotas” programan hartu zuen parte. 21 egun biluzik pasa behar izan zituen biluzik Kolonbiako oihanean. Bertan bizitakoak eta bertako pentsamenduekin ondutako egunerokoa hartu eta liburu bilakatu du “Desnudando el alma de una mujer salvaje” izenburupean.
    Hau aitzaki gurean izan dugu Atenea Diaz, abentura honen emakume basatia. Iruñeako erosotasunak eta bertan eraikitako estabilitatea alde batera utzi eta bere bizitza markatu zuen abentura bizitzera joan zen Kolonbiara. Hor bere beldur eta euste puntuetatik askatu eta erabat biluztu zen baita bera bere burua ezagutu ere. Handikan itzuli eta argi ikusi zuen naturan bizi izan nahi zuela eta horrek eraman zuen gurera Iratiko Oihanera etortzera. Urte batzuk daramazki gurean eta erabat pozik eta aske izanik gure estudioetara gerturatu zaigu.
    Bere laguntzaz sakonago ezagutu dugu bai bere abentura eta baita berak idatzitako liburua ere. Interesa baduzue bere liburua eskuratzeko berarekin geratu edota Amazonen duzue eskuragarri. 

     

    Atenea Diaz Irati Irratian

    View this post on Instagram
    13 min
  • Xanti Begiristain Madotz: Faxismoari nola aurre egin

    Gaurko kolaborazioan Vito Quiles asaldatzaile faxistaren bisiten harira izandako erantzuna izan dugu Xanti Begiristainekin. Berak ideia faxistadune horiei erantzunaren beharraz eta nolakotasunaz aritu zaigu gaurkoan

    Xanti Begiristain Irati Irratian:

    13 min
  • Arruazun izanen dira bihar Nafarpresek antolatutako Tokiko Prentsa jardunaldiak

    Iaz Otsagabian ospatu ziren tokiko prentsa jardunaldiak, 25 urte betetzen zituen Mendixut Aldizkariak ospakizuna egin zezan. Aurten Guaixekoei dagokie antolaketa lanak eta bertaratzera deitu dute komunikazioan dabiltzan profesional desberdinak, baita komunikazioa edota toki komunikabideak maite dituzten norbanakoak ere. Aurtengo edizioan informazio desertuetaz eta tokiko hedabideen erreleboaz solastu eginen dira bertan aurkeztutako ponentzia zein proiektuekin. Nola ez, iaz bezala modalitate desberdinen sari banaketa egiteko aprobetxatu eginen dute.

     

    Honen inguruan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin aritu gara solasean, berak ederki asko azaldu digun bihar Arruazun topatuko duguna.

     

    Informazio gehiago :  Nafarpres Jardunaldiak

      

    Rita Labiano Irati Irratian

    12 min
  • Bizkarretan larunbatean ospatuko da Larretik Azoka

    Lehen sektoreko baldintzak hobetu eta beharrak saretzeko helburuarekin sortu zen Larretik elkartea. Izaeraz elkartea bada, sare bat bailitzan funtzionatzen du eta euren helburuen artean lehen sektorearen iraunkortasuna, tokiko produktuen sustatzea, lan-baldintzen duintzea eta bertako ekoizleak ezagutaraztea litzateke. Lan horretan dihardute 8 bazkideak.

    Tokiko produktua nabarmentzeko garaian merkatuak antolatzeko apustua egin zuten eta Bizkarretakoa 4. azoka izanen da Abaurregaina, Otsagabia eta Auritzekoaren ostean. Azoka aitzaki Iñaki Zoko kidearekin izan gara azokaz eta elkarteaz solasean.

     

    Informazio gehiago :  Larretik webgunea

      

    Iñaki Zoko Irati Irratian

    7 min
  • Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Pornografia kontsumoa nerabezaroan

    Aurrekoan ireki genuen Osasun Mentalaren meloia. Sufrimenduaz aritu ginen solasean eta honetan egoera mentala kaltetu dezaketen kontsumoaz aritu gara, pornografiaren kontsumoan zentratu garelarik. Interbentzio ugari izan ohi ditu Miren Cia Urrutiak kontsumo honen ondorio direnak, baita prebentzio lanketak ere. 12 urte bazen jada pornografia lehen irudiak ikusteko adina, jada 9 urteko haurrak pornoa ikusi dutenak ere atzeman dituzte. Honek erlazionatzeko eran desorekak eta batez ere biolentzia dakartzate eta guztion ardura da hau ekiditzen saiatzea. Gaur egun eskuragarriagoa dago pornoa edukitzeko aukera pantailak egunerokoan eskuetan baitauzkagu. Miren lanketa hori burutzeko zenbait irizpide eman dizkigu ere.

    Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.

    Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea

     

    Miren Cia Urrutia Irati Irratian

    27 min
  • Miren Doizen 2. korapiloarekin heldu da Fluxu Auritzera

    Urriaren erdialdetik aurrera dabil instalaturik Miren Doizek ekoizturiko 2. korapiloa izenburudun obra Auritzeko Kultur etxe parean. Aurreko ostiralean sortze prozesua eta obra bera aurkezten izan genuen artista, zeina obra ekoitzi duen Fluxu programaren baitan. Azaroaren 15a bitarte izanen da ikusgai bertako material birziklatuekin sorturiko pieza koloretsu hau.

    Fluxu programaren baitan hainbat tailer eginen dira, lehena gaur (urriak 28) Garraldako ikasleekin. Hurrengoa asteburu honetan urriaren 31an arratsaldeko 18:30tan eta igandean 11etan helduekin, sormena garatzeko asmoarekin Mirenen sortze prozesua jarraiki.

    Honen guztiaren inguruan Miren Doiz artistarekin solastu gara gaurkoan. Berak animatu gaitu bertaratzera bai obra ikustera baina baita tailerretan parte hartzera.

     

    Fluxu programaren webgunea : Fluxu 2026

      

    Miren Doiz Irati Irratian

    12 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus