Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Autogestioa eta komunitatea ardatz jardunaldiak asteburuan Aritzkurenen

    Aurtengo edizioa 6. izanen da Aritzkurenen ospatuko diren jardunaldiena. Komunitatea eta autogestioa oinarri izanen dituen jardunaldi hauek euren esperientzietatik ikasi eta baita beste tokietatik heldutakoeetatik jasotzeko aukera emanen diete euren herriko komunitatea indartzen segi dezan. Asteburu osoko egitarau oparoa antolatu egin dute eta hori bera ezagutzera eman digu Aritzkurengo herritarra eta antolaketa lanetan dabilen Xandra Ruizek. Aritzkurenera gerturatzeko gonbidapena ere luzatu digu.

     

     

    Xandra Ruiz Irati Irratian

    16 min
  • Azokoop mikrokooperatiba denda baino egunerokoan bidelagun

    Xabier Bados eta Rita Perandres abiatutako ekintzailetza dugu Azokoop. Gehien zabaldu den zerbitzua Urdirotzen duten denda bada ere beste zerbitzu zenbait eskaintzen dituzte. Eskaintzatan basolan txikiak egiteko aukerak baita horretarako makinariaren mailegatzea ( bazkideak direnei), musikoterapia eta musikan hastapen ikastaroak eta kopisteria zerbitzua. 

    Horrekin aski ez eta beti dabiltza beste proiektuak laguntzeko prest. Horrek eraman zituen Bidekariak elkartean sartzea besteak beste. Bidekariak ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko ekimena da Nafarroako Piriniotan errotua, beren esperientziarekin lagundu ohi dituzte bertara gerturatzen direnak. 
    Finean, herria eta ekonomia egiteko alternatiba bat sortzen ari dira, hala adierazi digu Xabier Badosek gaurkoan emandako elkarrizketan.

     

    Proiektuaren webgunea : Azokoop Mikrokooperatiba

      

    Xabier Bados Irati Irratian

    12 min
  • Asteko eguraldia, ordu aldaketa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

    Eguraldiaren partetik asteak utzitakoak zeozer nabarmendu beharko bagenu David de Andres lagunak aipatu bezala, tenperatura baxuak izanen liratezke. Ostegun goizaldean zenbait puntutan izozte puntutik gertu izan baitziren. Aste honetan ere ordu aldaketa izanen dugu egunak edo hobe esanda arratsaldeak laburtu eginen dizkigutelarik. Nola ez amaitzeko asteburuko iragarpena ere ekarri digu. 

     

     David de Andres Irati irratian

    7 min
  • Loizuko gizona ardatz jardunaldiak izanen dira igandean Aintzioan

    Elutseder elkarteak eta Erroibarko udalak elkarlanean Loizuko Gizonaren inguruko jardunaldia prestatu dute igandean Aintzioan. Jardunaldiei Errotalde izenburua jarri diete izen bereko kobazuloan topatu baitzituzten duela 11.700 urteko gorpuzkiak 2017ko azaroan. Erroibarko biztanle zaharrena dugu Loizuko Gizona, gaur egun Nafarroako Museoan dago ikusgai eta ibarrera berriro ekartzeko modua izanen da jardunaldia.
    Loizuko Gizonaren informazioaz aparte Mezkiritzeko Serpenteko kobazulon topatutako katamotzen garezurrak ikusteko aukera ere izanen da Aintzioan. Hori bera azaldu digu gaurkoan Elutseder elkarteko Manuela Prestok gurekin izandako solasaldian.

     

     

    Manuela Presto Irati Irratian

    Loizuko gizonaren inguruko aurkikuntza bideoa

    14 min
  • Ezkarozen indarkeria estetikoa ardatz izanen dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak

    Larunbata honetan ospatuko dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak Ezkarozen. Urtez urte bailaraz bailara mugitzen den topaketak ditugu hauek eta aurtengo edizioan Xaiki Emakume elkartekoei dagokie anfitrio eta antolaketa lanak. Urtero gai baten inguruan hausnartzeko parada hartzen dute batzen diren emakumeak eta edizio honetan emakumeek bereziki pairatzen duten indarkeria estetikoa izanen dute hizketagaia. Honen inguruan egitarau oparoa antolatu dute goiz goizetik hasi eta arratsalderarte eta hori bera aztertu dugu Xaiki Emakume elkarteko Izaskun Larrañagarekin. Berak topaketen nondik norakoak bikainki azaldu dizkigu.

     

    Izen ematea : Pirinioetako Emakume Topaketak

     Izaskun Larrañaga Irati Irratian

    7 min
  • Gau-beltzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Taupa Mugimenduak

    Taupa euskatzaleen mugimenduak Gaubeltzaren ospatzea areagotzeko erronka ezarri du. Zenbait herritan uztaren amaiera eta bazterrak xaxatzeko hautua hartzen zuen ospakizuna geroz eta jende gehiago erakartzen du. Urriaren 31n ospatuko da zenbait herritan Gaubeltza. Ospakizun bera ardatz zenbait formazio eta jardunaldia antolatu ditu honen ingurukoak behar bezala azaltzeko.
    Herri jolasa bat ere ondu dute honen lanketa ahalbidetuko duena eta guzti hau datorren urriaren 28ko jardunaldietan emanen dute aditzera. Jardunaldiak direla eta Taupa Mugimenduko kidea den Naiara Urkijo Zarranz izan da gurean.

    Izen ematea : Gaubeltza jardunaldia 

     

    Naiara Urkijo Zarranz Irati Irratian

    8 min
  • Bueltan dira Agoitz eta Auñamendiko Literatur Solasaldiak

    Ikasturtearekin batera bueltan dira Mikel Antzak dinamizatzen dituen literatur solasaldiak. Hilabetero liburu bat hautatu eta honen inguruan bakoitzak jazotakoak partekatzen ditu beste irakurleekin. Aurten Palestinan egokitutako eleberri bat izanen dute lehen saioan hizketagai, Adania Shibliren Detaile Xume Bat, xumeki baina bikainki adierazten duena palestinarren egoera.
    Datorren astean biltzear direnez gaur gurean izan dugu Mikel solasaldien inguruan elekatzen eta gu animatzen parte har dezagun.

    Literatur solasaldien hitzorduak:
    – Urriak 26 Agoitz-Euskararen etxea 18:00etan
    – Urriak 27 Aurizberri- Sabaian 18:30tan

     

     

     

    Mikel Albisu Iriarte Irati Irratian

    6 min
  • Mugalur proiektuak muga inguruetan grabatutako podkasta aurkeztu zuen Kultur Olan

    3 urte dira Mugalur Proiektua abiatu zenetik. Muga inguruko herritarren batzea eta honen inguruko hausnarketa guneak sortzea izan da bere helburua, betiere ez-ohiko erremintak erabiliz. Ohikoa izan da sormen lanak ikustea bilkura guztietan eta aurten sorkuntza berri bat aurkeztera etorri ziren igandean Orbaizetako Kultur Olara. 
    Bertan iazko hiru topaguneetan (Irun-Hendaia, Bereko Benta, Sorogain) audioz grabatutako kontuekin 42 minutuko podkast bat ondu dute, toki desberdinetako burutazio eta hausnarketekin.
    Aurkezpena aitzaki Mugalur proiektuko kidea den Elena Casiriain elkarrizketatu genuen eta berarekin batera sakondu ahal izan genuen proiektuak emandakoaz.

     

    Informazio gehiago : Mugalur webgunea

     Elena Casiriain Irati Irratian

    10 min
  • Auñamendi kirol eskaintza martxan

    Gure osasuna eta gorputza mugiarazten ibili ohi da gure hurrengo gonbidatua. Aritz Carballo Ernaga dugu Auñamendi eskualdeko Kirol kudeatzailea zeina Auñamendin dauden ikastaro eta kirol eskaintzak kudeatzen dituen. Iaz 21 aktibitate izan ziren eta osotara 250 lagun ibili ziren kirola edota sorkuntzak egiten. Aurten eskaintza igo egin da 27 aktibitate baitaude martxan eta horietan 290 pertsona daude inskribaturik. Bere lantaldera ere batu dira bi begirale berri toki guztietara iristeko asmoz. Izen ematea irailean izan bazen ere oraindik bada aukera izena emateko eta horregatik izan dugu gaur gurean.

     

    Plaza libreak dituzten ikastaroak:
    – Vinyasa Yoga Aribe               – Gorputz berrantolaketa Auritz
    -Yoga Aribe                              – Gorputz berrantolaketa Garralda
    -Yoga Aurizberri                       – Gorputz berrantolaketa Mezkiritz
    -Yoga Bizkarreta                       – Bizkar osasuntsua Orbaizeta
    -Yoga Luzaide                          – TRX Aurizberri
    -Pilates Auritz                          – TRX Luzaide
    -Pilates Artzibar                       – Joskintza
    -Pilates Bizkarreta                    – Harri zizelkatzea
    – Moogie-Cross                        – Ipar Martxa

    Izen emateko idatzi mezua 623 28 90 63

     

     

    Aritz Carballo Ernaga Irati Irratian

    12 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus