Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Abiatuko da ikasturtea Zaraitzu eta Erronkariko irakurle taldeetan

    Mintzakuadrillatik heldu berri izan dugu gaur gurean Josu Jimenez Maia. Honen dinamizatzaile izan ezezik, idazle eta Zaraitzu ta Erronkariko irakurle taldeen dinamizatzaile ere bada. Ikasturtearekin batera itzuli dira liburuak irakurri eta elkarrekin partekatzera irakurgai horietan sorturikoak. 

    Lehen hitzordua bihar urriaren 1ean izanen da Ezkarozeko Arrola Errotan, zeinetan Miren Amurizaren “Basa” eleberria landuko duten. Bigarrena, Erronkariko Bidankoze herrian izanen da, bertako udaletxean batuko dira Erronkariko irakurleak Nerea Baldaren “Azpimarrak” eleberriaren ingurukoak lantzera.

    Hauek eta gehio kontatu dizkigu Josuk gaur gurekin egindako elkarrizketan. 

    Irakurle taldeetan izena emateko aukera bada, euskara zerbitzura deituta. 

     

     

    Josu Jimenez Maia Irati Irratian

    12 min
  • Emakumeon eta Politikan Parte Hartzen duten Foroak zaintzaren inguruan hausnartzen ekingo diote ikasturteari

    Iazko saioetan Berdintasunaren espejismoa suntsitzen aritu ziren emakumeak elkarlanean INAIk antolatutako foroetan. Bataz beste 12 emakume batu izan ziren saio hauetan eta aurten errepikatu eginen dira, Zaintza gai nagusitzat hartu. Foro hau Emakumeon foroa eta Politikan Parte Hartzen duten Emakumeen elkargoa batzetik sortu zen eta emakumeei zuzenduta daude.

    Aurtengo lehendabiziko saioa Jaurrietan (Eaurtan) eginen dute datorren urriaren 6an arratsaldeko 17:30tan. Hitzordu honen aitzakiarekin itzuli gara Idoia Lekue Berdintasun aholkulari eta foro hauetan laguntzaile lanetan dabilen laguna baita. Berak animatu ditu Pirinioetako emakumeak bertaratzera esperientziak eta bibentziak partekatzeko gune seguru eta osasuntsu bat baita.

     

     

    Idoia Lekue Irati Irratian

    10 min
  • Musikak astinduko du larunbatean Nabaskoze

    Urte batzuk desagertuta izan ostean Nabaskozeko Illon Elkarteak Almiradio Rock jaialdia berreskuratu eginen du. Larunbata honetan izanen da hitzordua Nabaskozen, eguerdian bazkari batek hasiera emanen diolarik ekimenari. Horren ostean, taularatuko dira Aizpurgiko Soinu (Reaggae), Hero (rock-metal), Kuneta (Punk-oi!) eta Asier Barburu Dja. Azken honek emanen dio amaiera aurtengo jaialdiari zeina Illon elkartea izanen duen kokaleku. Zita hau aintzat hartuta Illon Elkarteko kidea den Olast Arrizibita Iriarte izan dugu gurean. Berak eman dizkigu jaialdiaren zehaztapenak.

     

    Olast Arrizibita Iriarte Irati Irratian

    5 min
  • Ainarien oroimena bizirik mantentzeko eguna izanen da igandean Izaban

    Igandean izanen da Ainarien oroimenezko eguna Izaban. Biziraupen eredu izandako emakumeak ziren ainariak, Anso, Erronkari eta Zaraitzutik iparralderako martxa hartu eta alpargatak egitera joaten ziren Maule ingurura soldata duin bat eskuratzeko. Hasiera batean inurri bezala ezagunak ziren  Maulen, batez ere lanerako zuten prestutasunagatik. Gerora, 1912an Jakako egunkari batean artikulu bat agertu zen zeina ainari bezala berrizendatu zituen emakume hauek, udazkenean etxetik joaten baitziren udaberrian bueltatzeko. Hauen figura ardatz hartuta aurten Kurruskla Elkarteak Ainarien Eguna ospatuko du, 9. edizioa, emakume hauen oroimena bizirik mantentzeko eguna. Hau igande honetan izanen da eta honen aitzakipean Kurruskla Elkarteko Fernando Hualde izan dugu gurean. Igandean ez ezik larunbatean ainari talde bat protagonista duen Luzia Ezkerren Uxina laburmetraia ere eskainiko dute. Egun bereziak zinez Izabatik igarotzeko.

     

    Fernando Hualde Irati Irratian

    13 min
  • Zeruari so jarriko gaituzte Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Birtxik Agoitzen

    39 urte daramazkite Katxiporretako lagunak euskal irria eraikitzen, maitasunez herriz herri euren mezu eta umorearekin zipriztinduz. Agoitz urtero izaten dute sudurgorrion topaleku eta hala izanen da gaurkoan, “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna baitakartzate. Kutsadura luminikoak zeruko izarrak lapurtu dizkigula Birtxi Farozainarekin abenturatan murgilduko dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek. Agoitz zerura begira jarri eta naturarekin birkonektatzea izanen dute helburu. Ziur irriek bere lekua izanen dutela eguraldia dela eta Toki Eder pilotalekuan ospatuko den emankizunean.

    Honen aitzakipean Josemari Agirretxe Porrotx izan dugu gaur gurean eta mezu ederrak utzi dizkigu baita gonbidapen berezia egin ere.

     

     

     

    Jose Mari Agirretxe Porrotx Irati Irratian

    19 min
  • “Terapia Verbal” komedia taularatuko du Ezkarozen Kukumix antzerki konpainiak

    Mezua dituzten komediak taularatu ohi ditu Kukumix antzerki konpainiak eta halakoa dugu “Terapia Verbal” . Javier deitzen den psikiatra baten divanetik hainbat paziente pasako dira euren bizipenak partekatzeko eta terapia egiteko, betiere umore puntu batekin. Ordu beteko saioa dugu zeinetan umorea eta barreak ez diren faltako.

    Emankizun honen aurkezpena gurean Kukumix antzerki konpainiaren Iñaki Zabalak egin digu eta bertaratzera gonbidatu gaitu. 

     

    Iñaki Zabala Irati Irratian

    6 min
  • Porrotx eta Marimotots, Agoitzeko Euskararen eguna eta Literatur Solasaldiak

    Euskararekin zerikusia duten gaiak dakarzkigu normalean Idoia Zabaltzak bere kolaborazioetan. Gaurkoan euskarazko edo euskararen inguruko hiru ekimen ekarri dizkigu. Astelehean Agoitzen Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izanen ditugu “Zerua lapurtu digute” ikuskizuna eskaintzen. Hori bakarrik ez eta urriaren 10ean Agoitzen Euskararen Eguna antolatu dute euskara maitatu eta erabiltzearen aldeko ekimena izanik. Bukatzeko, euskarazko literatur solasaldiak aipatu dizkigu zeinak Agoitz, Auñamendi, Zaraitzu eta Erronkariko irakurleak batzen dituen euskaraz irakurri eta irakurketak partekatu ditzaten.

    Idoia Zabaltzastrong> Irati Irratian:

    11 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus