Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Xanti Begiristain Madotz: Fernando Grande Marlaska

    Gaur bueltatu da Xanti Begiristain gurera eta pasa den asteko Iker Aristuren heriotza izan du hizpide. Honetik hasita Fernando Grande Marlaskak heriotza honetan izandako ardura nabarmendu du gaurko kolaborazioan.

    Xanti Begiristain Irati Irratian:

    9 min
  • Igandean ospatuko da Auritzeko iraileko Azienda Feria

    1305etik irailaren 21aren inguruan ospatzen ohi den Azienda Feria izanen da igande honetan Auritzen. Abereen salerosketan oinarritzen zen feria ospetsu honek denboraren poderioz bere funtsa aldatzen joan ohi da, betiere abereen eta abeltzainen protagonismoari eutsiz. Aurtengoan protagonismo hauxe frontoiarekin partekatuko dute, Josta-Lekuren eraikitzearen mendeurrena baita.

    Mendeurrenaren karietara 1948ko aurora bat berreskuratuko dute eta hori bera kantatzen hasiko dute eguna. Frontoiaren berezko izena ere berrekuratuko dute, 1926an ez baitzen Josta-Leku deitzen Eusko-Kirolak baizik.

    Honen inguruan luze eta zabal  elekatu gara Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Osesekin zeina bertaratzeko gonbidapena egin digun.

     

     

    Unai Irigarai Oses Irati Irratian

    12 min
  • Britainia Handiko herri musikak eta zeltiar musikak hartuko du Orreaga igandean

    Igandean Nafarroako Gobernuko Kultur sailak antolatutako Kultur programak azken ekimena ospatuko du 2026. urte honetan Orreagan. Britainia Handiko herri musikak eta zeltiarrak batzen duen bikote bat izanen baita bertan kontzertua eskaintzen. Bikote honen proiektua Gwenhwyfar (galeseraz Ginebra) du izena eta Alicia Griffiths eta Unai Otegik osatzen dute. Alicia Arpa-jotzailea dugu, Unaik aldiz txirula eta biek aspaldidanik elkar ezagutzen baziren ere, proiektu honekin 2 urte daramazkite. Biek zeltiar musikarekin eroso sentitu izan dira beti baina honi Britainia Handiko herri musika desberdinetako doinu zein abestiak gehitu dizkiote euren ahots eta melodia propioak uztartuz.

    Igandean Orreagako Kolegiatan izanen dira eta hau aitzaki Alicia Griffith Turrillasekin izan gara, proiektua sakonago ezagutu eta kontzerturako gonbidapena egiteko.

     

     

    Alicia Griffiths Turrillas Irati Irratian

    13 min
  • Gaur hasiko da Mugaz Gaindiko Uskararen Astea

    Iturzaetako Bortu Martxetan piztutako grinak bultzatuta Xiberua eta Zaraitzu arteko harremanak sendotze bidean eratutako ekinaldia da. Uskara ardatz hartuta mugaz gaindiko erlazioak areagotu eta normalizatzea litzateke funtsa eta hortara dator Uskararen Astea. Ligin hasiko da tailerra baten bitartez, gerora Ezkarozen errepikatuko dena. Bertan uskararen egoeraz eztabaidatu eginen dute, muga bi aldeak harilkatzen duen hizkuntzaren egoeraz jabetzeko. Ondoren, larunbatean Ezkaroze eta Otsagabian batu eginen dira harreman horiek estutu asmoz betiere uskara ahoan izanik.

    Egitasmo berezia berez, gaur tokia egin diogu gure uhinetan beste zonaldetako lagunak animatu daitezen honelako ekinaldiak antolatzera. Hau azaltzen izan dugu antolatzaile lanetan dabilen Xabier Maiza laguna.

    Xabier Maiza Irati Irratian

    9 min
  • Izizen eta Uskartzen ospatuko da aurtengo Urruxkide Eguna

    Aintzinako dokumentu batzuetan topatu zuten festa batean du oinarri Urruxkide Eguna. Garaian bailarako eguntzat zena Urruxkide (Herrikide) Eguna bilakatu zen, garaian antzeko ospakizun bat baitzegoen Zaraitzun eta Erronkarin herrikideak elkarrekin bazkaltzen zutena. Herriz herri aldatzen joan ohi da ospakizuna eta aurten Izizen eta Uskartzen ospatuko da. Ospakizunaren berri eman digu antolaketa lanetan dabilen Gustabo Goienak. Berak animatu gaitu Urruxkide egunera gerturatzera.

     

    Gustabo Goiena Irati Irratian

    0 min
  • Asteburuan ospatuko da Orbaran 47. Aezkoako Eguna

    Asteburu honetan ospatuko da aetzen topagunea den Aezkoako Eguna. Herriz herri txandakatzen doan festa dugu eta aurten Orbarako herriari egokitu zaio antolatzaile lanak egitea. Artelanean sortzen den ospakizuna dugu Aezkoako Eguna eta urteroko zita garrantzitsua dugu.

    Ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Gauak emanen die hasiera ospakizunei. Poteoa, bertso-afaria eta kontzertuak izanen direlarik. Larunbatean Latsagara igoerak hartuko du lekua eta plan lasaiagoak izanen dira. Egun handia aldiz igandea izanen da, bertan kalejira, ekitaldia, herri bazkaria,… Bedratzi herri izaera bat azaltzeko modurik hoberena.

    Aezkoako Eguna aurkezten gaurkoan Oihane Ordoñez Carballo izan dugu, zeina gonbidatu gaituen Aezkoako Egunaren parte izatera.

     Artelan deialdiak:
    – Irailak 10- 19:00 Orbaizetako frontoian (eskenatokia kargatu eta Orbaran deskargatu)
    – Irailak 11- 16:30 Aribe (Mahaiak eta bankuak kargatzeko eta Orbaran deskargatu)
    – Irailak 14- 10:00 Orbara (Herria garbitu eta desmuntaia)

    Oihane Ordoñez Carballo Irati Irratian

    10 min
  • Bueltan dugu Baratxinto Fest, Pirinioetako Arteen jaialdia

    2021ean hasi ziren Baratxinto Fest jaialdia antolatzen. Aurten 6. edizioa du Pirinioetako Arteen jaialdiak eta Erronkari herrian hasi zena, edizio honetan Erronkari, Uztarroze, Burgi eta Bidankoze izanen ditu egoitza moduan. Saioa Iribarren eta Ander Basaldua (Goitibera Antzerki konpainia) dira besteak beste jaialdiaren bultzatzaileak, gerora lagun talde eta emankor batek esku bat botatzen dietelarik. Aurten kanpoko zein bertako artistak izanen dute euren agertokia prestatu duten egitarauaren baitan. Maila altuko eskaintza izanen da duda barik, ez ezazue galdu!

    Asteburu honetan izanen da eta 6. ediziora heldu bada arrakasta duenaren seinale bada, frogatu egiten duenak berriz ere errepikatzen baitu. Gaur gurean izan ditugu Saioa eta Ander aurtengo jaialda aurkezten.

     

    Informazio gehiago : Baratxinto Fest Webgunea

     

    Saioa Iribarren eta Ander Basaldua Irati Irratian

    16 min
  • Abeltzaintza estentsiboaren eta biodibertsitatea erdigunean jartzeko jardunaldia

    Gure ingurunean abeltzaintza estentsiboak dituen onurak azaldu eta balorean jartzeko jardunaldia antolatu da larunbata honetan Sorogainen. Elutseder Elkarteak, Erroibar Orreagako parke mikologikoak eta Erroibarko udalak elkarlanean abiatutako ekimena dugu hau. Bertan maila handiko profesionalak izanen dira euren iritziak eta ikuspegiak partekatzen. Ez hori bakarrik, bertako produktoreek ekoitzitakoak dastatzeko aukera ere izanen da.

    Jardunaldien aitzakiarekin Janet Torrea izan dugu gurean eurak aurkezten. 

     

    Izen ematea : [email protected] / 686 251 201

    Janet Torrea Irati Irratian

    12 min
  • Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Ikasturte berriari egokitzeko gomendioak

    Berriz ere izan dugu gurean Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua. Gaurkoan ikasturtea hasi berri denez honetan jarri nahi izan dugu atentzioa. Zaila izaten baita egokitzea berriz ere ikasturtearen errutinan sartzea eta horretarako hainbat irizpide zaindu behar ditugu.

    Batez ere zaila izaten da Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzen direnean gazteak. Haur izatetik nerabe izatera egiten dute salto eta honi gehitu behar zaio gorputz barnean dituzten aldaketak ere. Klabea hemen euren autonomia behar bezala garatzea litzateke.

    Egokitzapen on bat egiteko Mirenek gaurkoan 10 irizpide eman dizkigu:
    1- Ordutegiak progresiboki berreskuratzea
    2- Hurrengo eguneko gauzak aurreko gauetik prest uztea
    3- Nerabeari grina pizten dion hori aprobetxatu (ikasgai, irakasle, gaia)
    4- Nerabeen egoeran atentzioa jarri
    5- Etxera iristerakoan tartea eta espazioa eman
    6- Ikusten den hori zuzenean galdetu baino obserbazio moduan galdetzea
    7- Antolatzen lagundu
    8- Atseden denborak adostu
    9- Berri txarrak (notak, jarrerak,…) ez erabili behin eta berriz larrutzeko
    10- Motibazioa jeisten bada etiketatu baino lehen ikertu nondikan datorkion motibazio jeiste hori

     

    Hau izan da gaurkoa,edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta. Baita gurean landu ditzazkegu arazo zein zalantza hauek ere.

    Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea

     

    Miren Cia Urrutia Irati Irratian

    22 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus