Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Larunbatean eskainiko du Auzperriko Abesbatzak Pop-Rock kontzertua

    Auzperriko Abesbatzak 60-70 eta 80. hamarkadetako pop-rock kantuen egokitzapenekin egindako kontzertua eskainiko du larunbata honetan Aurizberriko Elizan. Ohiko kantutegitik ihesi eta Maria Almirantearenak egokitutako 14 bat abestirekin egindako kontzertua eskainiko dute. Bertan entzun ahal izanen dira Beatles, Itoiz,… betiere abesbatza ikutuarekin. Gainera, kontzertu berezi honetan Mikel De La Fuente izanen dute bidelagun. 

    Kontzertuaren aitzakiarekin Auzperriko Abesbatzako kidea den Jose Alberto Erbururekin izan gara gaurkoan, berak eman dizkigularik kontzertuaren inguruko azalpenak.

     

    Jose Alberto Erburu Irati Irratian

    8 min
  • 37 ausartek hartu zuten parte Matamachos frogaren 9. edizioan

    Gardeko xeien testuinguruan izandako bazkari batean sortutako txirrindula froga dugu Matamachos Kronoeskalada. Gardeko xeien ostean antolatutako kirol zita honek bildu izan ohi ditu zenbait lagun hankak astinduz Matamachos deritzon portua ahalik eta denbora laburrenean igotzeko. 9. edizioa izan da aurtengoa zeinetan 37 lagun hartu duten parte, horietako 3 emakume zirelarik. Familian ekoitzi eta familian gozatzen den froga dugu Matamachos, baino honek ez du esan nahi exigentea ez denik, ezta gutxiago ere, hala adierazi digu antolaketa lanetan dabilen Iñarik. Aurtengo edizioan Xabier Macias eta Selma Telletxea izan dira azkarrenak.

    Datorren urtean edizio berezia antolatu nahi dute, alde batetik edizio borobila delako eta bestetik errelebo falta dela eta froga egiteari utziko zaiolakoz. Eduki dugun elkarrizketa aprobetxatu du erreleboaren beharra zabaltzeko.

     

    Iñari Irati Irratian

    8 min
  • AEZKOAKO PAISAIAK GORDETZEN DUEN URA Zientzia Herritarraren irteerak Azpegiko zohikaztegian

    Ura izango da, gero eta gehiago, gure etorkizunerako baliabide natural garrantzitsuenetako bat. Aezkoa ibarrean, baliabide hori estuki lotuta dago egitura geologiko konplexu batekin eta denboran zehar kontserbatzen lagundu duten ekosistema berezi batzuekin: aezkeran «lintsak» izenez ezagutzen dira zohikaztegiak. Hezegune horiek benetako ur-gordailuak eta balio ekologiko handiko guneak dira.

    Herritarrak natur ondare baliotsu horretara hurbildu eta ondare horren ezagutza eta kontserbazioa sustatzeko asmoz, zohikaztegiaren inguruko Hiritar Zientziaren esperientzia bat jarri zen martxan. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailaren laguntzei esker egin ahal izan zen ekimena, Urtxintxa Aisialdi Eskolaren eta Iratilur mikrokooperatibaren laguntzarekin. Ekimena apirilaren 30ean hasi zen, Garralda eta Otsagabiako DBHko 4. mailako ikasleek zohikaztegian lehen murgiltze zientifikoa egin zutenean. Maiatzaren 31n, ekainaren 14an eta ekainaren 27an egindako hiru irteerekin jarraitu zuen esperientziak. Bisitariek eta bertako biztanleek parte hartu zuten. Jardunaldi horietan, parte-hartzaileak ekosistema horren funtzionamendura hurbildu ziren, eta inguruneko hainbat elementuri buruzko datuak jaso zituzten, hala nola urari, lurzoruari eta landarediari buruzkoak. Horrela, zohikaztegiak eguneroko paisaia izateari utzi eta benetako laborategi natural bihurtu zen.

    Azken irteera, OKEren bidez antolatua, joan den abuztuaren 21ean egin zen, aurten zonaldean eragin duen lehortearen ondoren, zohikaztegia bere onera etortzen hasi zenean. Jarduerak oso harrera ona izan du. Parte-hartzaile askorentzat, esperientziak berekin ekarri du beren ingurunean zegoen ekosistema baten balioa aurkitzea, orain arte haren garrantzia eta aberastasun naturala aitortu gabe baitzeuden.

    Jardunaldietan lortutako datuak proiektuaren emaitzen parte izango dira. Horiez gain, naturalistaren koaderno bat ere egingo da, zeina egiten ari baita orain, eta jardueran zehar eskuratutako jakintza eta esperientzia batzuk jasoko ditu. Aurkezpena irailaren 18an izanen da Otsagabiako NIZen eta irailaren 19an KulturOlan, Orbaizetan. Bi topaketetan, gainera, Asun Berastegi biologoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleak parte hartuko du, eta hitzaldi bat emango du hezegune berezi horien balio ekologikoan sakontzeko.

    2025eko Zohikaztegien Mundu Egunean, Venezian egin zen, «Zohikaztegi globalak tokian bertan babestea» lelopean, eta gogoeta bat partekatu zen, ekimenaren espiritua modu poetikoan laburbiltzen duena:

    “Zohikaztegiak irakasleak dira, atsedenaren irakasleak, uraren zaintzaileak, eboluzio klimatikoaren, konposizioaren eta deskonposizioaren liburutegiak. Beraiek baldin badakite, guk ere jakin dezakegu”.

     

    Zohikaztegi artikulua Irati Irratian

    5 min
  • Kultur Programak Divertimento Folk taldearen kontzertua eskainiko du igandean Ezkarozen

    25 urte bete duteneko gira erdian topatuko ditugu igande honetan Ezkarozen kontzertua eskainiko duten Divertimento Folk-ekoak. Herri musika oinarri beste musika estiloekin fusionatzea dute helburu eta jadanik 3 diska ondu dituzte beren ibilbidean, 4. diska ate joka dutelarik. Taula gaina ugari bisitatu duten taldea dugu, musika estilo jakin batean egokitu ezin den horietakoa, nahiz eta azkenean gehiago jo duten Folk & Roll estilora.

    Gurera seikote modura helduko zaizkigu eta jada emanaldia prest dute iganderako. Hau dena garatu dugu bertako partaide den Luis Angel Fernandez lagunarekin. Kontzertua igande honetan arratsaldeko 19:00tan izanen da Ezkarozeko plazan. Horretara gonbidatu gaitu Luis Angelek bikain pasatuko dugulakoan.

    Informazioa gehiago beraien webgunean: Divertimento Folk

    Luuis Angel Fernandez Irati Irratian

    K-Charro abestiaren bideoklipa:

    10 min
  • Mielotxin taldeak herri musikaz jantzi eginen du Auritzeko Kultur etxea

    Larunbata arratsaldean izanen da emankizuna arratsaldeko 20:00tan.

    Mielotxin Folk taldea 2003an eman zuen bere lehen kontzertua baina talde moduan ofizialki bere ibilbidea 2004an hasi zuela. Ezkeroztik taula-gaina desberdinak ezagutu dituzte baita taldekide eta bidelagun desberdinak ere. Herri musika berreskuratzea eta plazetan eskaintzea dute helburu eta honekin helduko dira larunbata honetan Auritzera.

    Gaur kontzertu honen aitzakipean Iñigo Aguerri abeslari eta esku-soinujolearekin aritu gara taldea ezagutzen. Berak azaldu digunez bikain pasako dugu larunbatean kontzertuan, ez hori bakarrik, ikasi ere eginen dugula.

     

    Iñigo Aguerri Irati Irratian

    Mielotxin taldearen promo bideoa:

    9 min
  • Gazpar peñako sutea kontrolpean esker mezua zabaldu dute Urzainkiko herritarrek

    Asteartean kontrolatutzat eman zuten Nafarroako Suhiltzaileek Gazpar Peñan (Urzainki) piztutako sutea. Abuztuaren 14ean hasi zen sua ekaitz lehor bateko tximista batek lurra jo ostean. Asteburua suari aurre eginez igande horretan kontrolpean zen eta erretiratu egin ziren bertan ziren medioak. Haizeek eta zuhaitzen egoerek aldiz berpiztu egin zuten sutea eta astebete eman dute suhiltzaile, bolondres eta herritarrek honi aurre egiten.

    Eremu malkartsua izanda zaila izan da suteari aurre egitea baina elkartasunak eta guztien lanak ahalbidetu du sutea kontrolpera ekartzea. 5-7 helikoptero aritu dira lanean etengabe suak amatatzen baina toki desberdinetatik etorritako suhiltzaile eta bolondresak ere.

    Gaur, gurean izan dugu Urzainkiko biztanlea den eta suaren kontra lanean aritu den Eneko Egiguren. Urzainkiko herritarrek zabaldutako mezua ere ekarri digu gogora, zeinetan suari aurre egiteko lanetan aritu diren horiei esker ona adierazten zitzaien. Orain hausnarketa bat egitea dagokigula ere gaineratu du holakorik berriro gerta ez dadin. 

     

    Eneko Egiguren Irati Irratian

    Urzainkitarren esker mezua

    9 min
  • Asteburu honetan Otsagabia 1900. urtera itzuliko da Orhipean festaren baitan

    Ostiral gauean sorginek Anduña ibaian behera suarekin helduko dira Otsagabiara eta euren konjuro batek herria 1900. urtera eramanen du. Egun handia larunbatean izanen da zeinetan garai bateko lanek, ohiturek eta janzekerek hartuko duten protagonismoa. Jai handia bilakatu da Orhipean eta herri osoaren parte-hartzea erdietsi du. 

    Gaur jakinda asteburuan izanen dela antolatzaile lanetan dagoen Santi Goienetxe izan dugu gurean eta berak azaldu digu zer topatuko dugun bertan. Azkenik gonbidapena luzatu digu bertaratu gaitezen bizitzan behin gutxienez disfrutatu beharreko jaia baita Orhipean.

    Informazio gehiago : Orhipean 

    Santi Goienetxe Irati Irratian

    12 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus