
Sign up to save your podcasts
Or


Martxoa inguruan aurkeztu zuten egitasmoa jada ate joka dugu. Asteburu honetan Eugi eta Aurizberri, Aurizberri eta Eugi batuko dituzte mendi bizikletaz Kintoa All Mountain Race by Sisnet froga delakoarekin. Txirrindulariak ez ezik, jendea ere erakarri nahi duen ekimena da, ingurua eta inguruan ekoizten den hori balorean jartzeko eta horretarako egiatarau oparoa prestatu dute Irati Orreagako eta Nafar Basoakeko lagunek. Hilabete hauek ingurua txukundu eta prestatzeko eman dute ere eta auzolan handia egina heldu da eguna froga iristeko.
Honen aitzakipean Joseba Martinez Rey izan dugu gurean ekimenaren nondik norakoak azaltzen.
Joseba Martinez Rey Irati Irratian
Beroa eta eguzkia izan da nagusi asteburu honetan eta hala esan digu David de Andresek. Asteburukoaren ostean aste hasierako eguraldiaren iragarpena izan dugu.
David de Andres Irati irratian
Izaban ospatuko da hirugarren aldiz Danspirenaika. Aiko taldeak Kurruskla Elkartearekin batera dantzaren inguruan antolatzen duen jaialdia dugu. Dantza jendearengana gerturatu eta honen inguruko ikastaro eta plazak ematea du helburu.
Asteburuan izanen denez gaur gurean izan dugu Aiko Taldeko Sabin Bikandi zeinek azaldu digun aurtengo edizioan zer topatuko dugun. Berak Danspirenaikara ez ezik dantzara edota dantza egitera animatu gaitu.
Informazio gehiago : DansPirenaika Aiko
Sabin Bikandi Irati Irratian
Arraroa da Garraldan dena bere onean hasten denean ikasturtea, garraio eta ratioen aldetik beti dago borrokatzearen beharra. Ikasturte honetan Guraso Elkarteak mobilizazioei ekin die Eskola Garraioan izandako aldaketak direla eta. Hezkuntza departamendutik linea bat kendu eta dena moldatu izan dute bertakoen iritzia jakin gabe. Aldaketa hauek haur eta nerabeen segurtasunean eragin zuzena dauka eta horregatik jarri dira elkarretaratzeak burutzen. Ostiralean izan zen lehena gaur bigarrena, hala ere jarraitu eginen dute elkarretaratze eta garraio grebarekin aste honetan zehar.
Honen inguruan aritu gara Guraso Elkarteko Nere Ubaurekin. Berak argitu digu zein den mobilizatzeko arrazoia.
Hurrengo deialdiak:
– Egunero 8:45etan Garraldako Eskola sarreran
– Asteazkena Irailak 9, 10:30 Hezkuntza departamentuaren aurrean
Nere Ubau Galarza Irati Irratian
Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu.
Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak aipatu bezala beso zabalik artatuko dute parte-hartzera animatzen den pertsona oro.
Libe Aldamiz Etxebarria Irati Irratian
Urtean behin Agoitzek Oroimen historikoaren inguruko hilabetea antolatu ohi du. Aurten Montejurrako sarraskiaren 50. urteurrena dela eta Karlismoaren inguruko aurkezpen eta erakusketa antolatu dute. Aurkezpena Manuel Martorell kazetari eta historialariaren “Carlistas contra Franco. La fuerza opositora que Montejurra 76 quiso destruir” liburuaren inguruan izanen da. Honi atxikitzen zaio ere Karlismoa Frankismoren aurrean, zeinak karlismoaren benetazko ideia eta sena argitara ekarri nahi duen.
Gaur honen aitzakipean, Manuel Martorell bera izan dugu guzti honen azalpenak ematen. Berak adierazi digu Karlismoa eta Tradizioa eta Eskuinarekin alderatzea idei okerra dela eta animatu gaitu bi ekimenetara gerturatzera.
Manuel Martorell Irati Irratian
Bi astetan behin egiten dugun moduan gaurkoan ere izan gara Xanti Begiristainekin. Gaur Euskarak jasaten dituen erasoak salatu eta ustezko elebitasuna auzitan jarri du bere ekarpenarekin
Xanti Begiristain Irati Irratian:
Seigarren ediziora heldu da Antsoaingo Triatloi taldeak eta Donibaneko Kirol Elkargoak antolatzen duten Nagoreko triatloia. 3 modalitate desberdin batzen dira frogan, Supersprint, Olinpikoa eta Emakume eta herritarra. Iazkoa goiak jo zuen guztira ia 300 partaide izan baitziren, giro bikainean gainera. Zita heltzear dela Ainhoa Pinto Lopezekin egoteko baliatu dugu eta berak azaldu digu aurtengoan 244 lagun izanen direla, halere ez da batere marka makala. Berak gonbitea luzatu digu gerturatu gaitezen eta Triatloian parte hartzen dutenei animoak edota ura ematera joateko.
Triathloneko lan-taldekoek muntaketa lanak egiteko hitzordua jarri dute ostiralean 16:00etan Nagoreko hondartzan, esku guztiak ongi etorriak izanen dira.
Ainhoa Pinto Lopez Irati Irratian
1982an hasi zen Bost Kirol ekimena martxan. Pilotari bakoitzak erreminta desberdinetan euren doaiak erakustea zuen helburua eta hoberenak lortzen zuen Joxe Ulibarrenak ondutako garaikurra. Historia asko duen kirol ekimena da eta tarte batez ospatu ez bazen ere duela bi urte Nafarroako Pilota Federazioak, Mezkiritzeko kontzejuak, Herriko Txoko elkarteak eta Leku Ona taldeak ekimena berreskuratzeari ekin zioten. Hala ere moldaketa txiki bat, norbanakoak izan ordez bi talde izanen ziren lehian eta formula arrakastatsua erdietsi dutela esan genezake. Honekin, aurten 30. edizioa dugu, edizio borobila zeinak izanen ditun berezitasun zenbait. Alde batetik, asteburuan zehar izango den Joxe Ulibarrenak eginiko garaikurren eta eskulturen erakusketa. Bestetik, Orreaga abesbatzak finalen aurretik Bost Kirolaren ereserkia abestu eginen du. Ondoren pilotariak izanen dira protagonista bost modalitate desberdinetan.
Hau guztiaz aritu gara Bea Dufur Bost Kirol ekimenaren antolatzailearekin. Ekimen ederra dela esan digu eta bertaratzera gonbidatu gaitu.
P.D. Larruzko palan aldaketa izan da eta Berrogi-Egearen aurka arituko da
Bea Dufur Irati Irratian
Larunbata honetan batuko dira Ustaize, Aizpurgi eta Nabaskozeko bizilagunak Almiradioaren eguna ospatzera. Harremanak estutu nahiean sortutako eguna dugu zeina aurten Nabaskoze izanen duen kokaleku. Giro aparta espero da larunbatean Nabaskozen horretarako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek.
Almiradioaren Eguna gertutik ezagutzera joan gara Olast Arrizibita Iriarteren eskutik, berak bertaratzeko gonbidapena luzatu digularik.
Olast Arrizibita Iriarte Irati Irratian
From the publisher's feed