
Sign up to save your podcasts
Or


Diraki taldeak bere hirugarren diska kaleratu berri du, Sugarretan Larrosak izenburupean. 6 kantuk gorpuzten duten diskoa dugu hauxe zeina Sound of Syrens estudioetan grabatua izan den. Mokadu gisa bi kanta aurreratu zituen taldeak Bisai Bi eta Betirako, azken hau Italian izandako biran grabaturiko imajinekin eginiko bideoklipa baten bitartez. Pasa den ostegunean, modu irekian eskaini zuten euren azken diska hau, Sugarretan Larrosak. Hau aitzakitzat harturik gaur taldekideak diren Javi Uranga eta Julen Ran izan ditugu gurean. Eurekin errepasatu dugu azken lan honen nondik norakoak.
Diraki taldeak ere kontzertu zenbait eskainiko ditu diskaren aurkezpena egiteko, hauexeki dira euren datak:
– Abuztuak 27 Mendillorriko jaiak
– Urriak 10 Bilbo
– Urriak 24 Gernika
– Azaroak 14 Arrasate
– Abenduak 4 Vallekas (Madril)
Diska fisikoen salmenta Harrera elkarteari eskaini diote eta eurek arduratuko dira hauen banaketa egiteaz.
Diska osoa entzuteko: Diraki – Sugarretan Larrosak
Julen Ran eta Javi Uranga Irati Irratian
Bigarren urtea da Garraldako Frontenis txapelketa ospatzen dela eta aurten arrakasta areagotu egin du, 102 lagun hartu baitute parte maila desberdinetan. Lehen mailan 15 bikote aritu dira zilarrezkoetan aldiz 36. Garraldako trinketean hilabeteetan ibili dira partiduak jolasten eta jadanik Garraldako Xeien barnean ospatuko dira txapelketako finalak. Bertan sorpresak izanen direla gaineratu dute antolatzaileek gaur gurekin izandako solasaldian. Gurean izan ditugu Jon Barberena eta Imanol Barberena guzti honen berri ematen.
Finalak ostirala honetan abuztuaren 28an arratsaldeko 18:00etatik aurrera Garraldako Frontenisean.
Jon Barberena eta Imanol Barberena Irati Irratian
Aste hasiera lehorra izan dugu eta atzokoan ipar haizeak giroa freskatu zuen. Astean zeharreko ekaitz lehorren tximistek hainbat arazo sortu dituzte David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiarekin sartu gara.
David de Andres Irati irratian
Auritzen eskaintzen duen 3. erakusketa du Irkusek abian jarri duena. Aurten koadro handiei eta batez ere emakumeei eman die behar duten garrantzia. Atzo izan ginen erakusketa bisitatzen eta berarekin gaurko elkarrizketa adostu genuen. Erakusketan ia 40 koadro daude ikusgai, zeinetan euskalduntasuna nabaria den. Pertsonai famatuak topa ditzazkegu, Maurizia Aldaiturraga, Maria Bayo, Mikel Laboa baina baita anonimoak ere. Eguneroko lanak ere ageri zaizkigu baita Irkusen bizitzan garrantzitsuak izandako zonaldeetako paisaiak.
Esan bezala gaur berarekin izan gara erakusketaz solasean.
Ordutegia:
Goizez 11:00-14:00
Arratsaldez 17:00-20:00
Irkus Robles Ajangiz Irati Irratian
Gaurkoan itzuli gara Xanti Begiristain gure lagun eta kolaboratzailearekin. Gaur testurik ez bazuen arren gurekin partekatu nahi izan du pastoralen bilakaera, nola garai batean 3-4 egun irauten zuten ekimen hauek eta orain 3-4 ordu izan ohi diren. Kutsu erliojiosoa zerioten zenbait kontu ere kendu izan dituzte aurtengoan eta baita estreinakoz bi ahizpa gazte izan dira Lurdes Iriondo pastoralaren egileak.
Xanti Begiristain Irati Irratian:
Gaurkoan oporretatik bueltan indar-berrituta itzuli da Miren Cia Urrutia sexologa eta nerabezaroan aditua. Sexologia lantzen ibili ginen eta trilogia amaitzea zegokigun gaurkoan, lehen harremanen inguruan solastu. Lehen harremanetara heltzerainoko bidea lantzen aritu behar gara fase desberdinetan sexualitatea jada 6 urtetatik aurrera hasten baita garatzen eta nola ez horretarako gurasoak egokitu behar dira. Beti aipatzen dugu, ez direnean galdera erosoak eta ez erosoak erantzuten gure haur eta nerabeek erantzuna beste toki eta pertsonetan topatuko dute erantzun hori eta baliteke ez izatea egokia. Honi aurre hartu behar zaio eta naturaltasunez hitz egin, konfidantza eskainiz eta komunikazio normal bat ezarriz, inondik inora itaunketak eginez.
Miren hau guztia aipatu digu eta baita 8 mezu utzi gure nerabeekin partekatu ditzagun:
1- Ez izan presarik, lehen harreman hori helduko da heldu behar denean
2- Zaindu gaitezen lehen harreman horietan, ez gaitezen behartuta sentitu edota ez ditzagun arriskurik hartu
3- Gauzak egiteko gogoa edo ez izan dezakezu edota gogoa edukita momenturen batean iritziz alda dezakezu, onespenan dago gakoa (consentimiento)
4- Bata-bestearen intimitatea zaindu behar da
5- Zure gorputza zurea da eta zuk erabakitzen duzu zer nahi edo zer ez duzun nahi
6- Lehen harremana ez du zertan perfektua izan behar, batzutan ez dira behar bezala izaten eta
7- Gozatzea eta zaintzea elkarrekin joan behar dira eskutik helduta
8- Zeozer gertatzen bada etxean partekatu dezakezu
Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.
Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea
Animatu zaitezte ere zuen kezkak, galderak, zalantzak,… gurekin partekatzera, atsegin handiz landuko ditugu eta!
Miren Cia Urrutia Irati Irratian
Errekurtso bezala hemen duzue Sexumuxu gida eskuratzeko aukera
Urtero lez Orreaga Fundazioak eta Etxabarrengoa Elkarteak Orreagako gudan aritutako baskoien oroimen ekitaldia egin zuten abuztuaren 15ean. 12etan izan zen zita Orreagan eta bertan Koldobike Valenciaren irrintziak ireki zuen ekitaldia. Pello Zabalza eta Fernando Zigandaren txalaparta hotsek eman zioten ekitaldiari segida. Aurkezle lanetan aritu ziren Etxabarrengoako Nere Ubau eta Karmele Galarza ekitaldiaren tenpusa markatuz. Fernando Zigandak hartu zuen hitza eta 3 bertso eskaini zizkien garaian eta gaurkoan Orreagako Gudaren garra bizirik mantentzen dutenei. Horren ostean Orreaga Fundazioko Koldo Amatria hartu zuen hitza eta garaiko ta gaurko Nafarroak alderatu zituen, gaur egungo oztopoak nabarmenduz. Koldoren ostean Xabier Irujo historialariak hartu zuen hitza, Orreaga-Errotzabal gudaren kontestua emanez eta garaiko baskoien ondorengoak ezin izan zituztela domestikatu aldarrikatu egin zuen. Bukatzeko txistuen laguntzarekin Larraitz Zabalzak aurreskua dantzatu eta bertako monolitoan lore eskaintza egin zuen. Ekitaldia amaitzeko Pirinio Kantuzekoen hiruna kantu abestu zituzten bertaratutakoek.
Orreagako ekitaldia Irati Irratian
Asteburuko eguraldiaren errepasoa egin dugu lehendabizi David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako eguraldiaren iragarpena ekarri digu, antza ostegunean aldaketak etorriko direla.
David de Andres Irati irratian
Nafar Gobernuko Kultura sailak kudeatzen duen Kultur Programaren baitan Baobabs Will Destroy Your Planet taldearen kontzertua eskainiko du larunbatean Izabako Anfiteatroan.
Honen aitzakipean taldea eta bere musika ezagutzera gerturatu gara taldearen sortzaile dugun Eymard Uberetagoenarekin. 2014an sortu zen taldea Eymard eta Eneko taldekideak indie eta pop musika kontzertuetan ibiltzen ziren tarte batean. Ikusten zuten hura beraiek egitea hobetsi zuten eta lanean hasi ziren. Maketa bat grabatu eta gerora beste hiru CD iritsi dira, azkena Bai Esan, Ez Esan, bi uneetan kaleratuko den CD bikoitza eta hauxe izanen da Izaban aurkeztera etorriko direna. Zaila egiten zaie taldekideei ere euren estiloa sailkatzea baina asko edaten du 80 eta 90. hamarkadetako Brit-Popaz.
Izen berezia dute Printze Txikia nobelan oinarria duena eta euskeraz abesten dute. Ziur gozatua izanen dela larunbatean Izaban eginen duten kontzertua.
Eymard Uberetagoena Irati Irratian
Aste intentsoa eduki dugu beroa eta eguzki eklipsea dela eta hala solastu gara David de Andres lagunarekin. Horren ondotik asteburuko eguraldi iragarpena eman digu giro nahasia nagusituko delarik.
David de Andres Irati irratian
From the publisher's feed