Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Aezkoako Txikien Eguna ospatuko da larunbata honetan Orbaran

    Aezkoako Egunaren beroketa gisara antolatu ohi da Aezkoako Txikien Eguna. Aezkoako Eguna irailaren 11tik 13ra ospatuko bada ere, larunbata honetan Aezkoako Txikien eguna izanen da bailarako txikiak batu eta elkar ezagutu eta jolastu dezaten. Honen inguruan aritu gara Aezkoa Kultur Ekimeneko kidea den Zuriñe Olletarekin. Berak gonbidatu gaitu Orbara hurreratzera.

     

    Zuriñe Olleta Irati Irratian

    4 min
  • Xanti Begiristain Madotz: Sanferminetan zezenketak bai ala ez?

    Xanti Begiristain Madotzek gaurko kolaborazioarekin meloi bat ireki du. Sanferminetan izaten diren zezenketen inguruko hausnarketa. Ohitura badira ere animalien gehiegizko sufrikarioa dakarte eta horrek pentsaraztera eman beharko ligukeela uste du

    Xanti Begiristain Irati Irratian:

    7 min
  • Deabru Beltzak konpainia Su Talka emankizuna eskainiko du gaur Agoitzen

    1996an Bilbon sortutako konpainia dugu Deabru Beltzak. Sua, kale antzerkia eta perkusioa batzeko ideiarekin sortu zen eta ezkeroztik dabiltza euren emankizunekin herriz-herri eta plazaz-plaza. 30 urte hauetan 5 kontinente eta 77 herrialdetara zabaldu dituzte euren emankizunak eta gaur Agoitzen eskainiko dute Su Talka emankizuna.

    Altsasuko momotxorroen ihauterietan du oinarria Su Talka emankizunak. Hau ardatz hartuta sortutako perkusioa, sua eta kale-antzerkia batzen dituen ikuskizuna izanen da. Hau aitzakitzat hartuta Deabru Beltzak konpainiako Garbitxurekin izan gara. Berak konpainiako historia eta emankizunaren sinopsi txiki bat eman digu.

     

    Garbitxu (Deabru Beltzak) Irati Irratian

    6 min
  • Indarkeria matxistaren aurkako oihu ozena Aribeko elkarretaratzean

    Eskualde osotik etorritako hamarnaka lagun batu ziren Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak eta Aezkoako Gazte Asanbladak deituriko mobilizazioan. Ostiralean jakinarazi zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jasan eta salatu zuela eta horri erantzunez abiatu zuten mobilizaziorako deia. 

    Mobilizazioaren helburua erasoa bera gaitzestea eta bide batez erasotuari babesa agerraraztea izan zen. Bertan Nere eta Blancak Berdin Bizi zerbitzuaren izenean eta Ainhoa eta Xeleik Aezkoako Gazte Asanbladaren izenean hartu zuten hitza, zeinetan erasoaren salaketa irmoa egin eta etorkizuna berdintasunean eraikitzeko konpromisoa aldarrikatu egin zen.

     

    Elkarretaratzean irakurritakoak Irati Irratian

    17 min
  • Aetz batek jasotako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea izanen da gaur Ariben

    Ostiralean zabaldutako komunikatuek aditzera eman zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jaso zuela. Honekin batera aktibatu egin ziren eskuragarri zituzten zenbait ekimen. Alde batetik, Aezkoako Gazte Asanbladak erasotuarekin harremanetan zelarik Berdintasun zerbitzura jotzea hobetsi zuten gertaera publiko egin zedin eta salaketa hori publikoa egin zedin. Berdin Bizik eta Aezgak komunikatu bat atera zuten gertaeraren larritasuna nabarmenduz eta gaurko kontzentraziorako deialdia eginez. Honen testuinguruan gurean izan dira Aezkoako Gazte Asanbladako kideak diren Xelei eta Ainhoa. Eraso matxistei gizarte bezala erantzutea dagokigu eta gure herriek indarkeria mota honetaz ez daudela salbuetsita argi edukiz. Arratsaldeko mobilizaziora batzeko deia eere luzatu dute bi gazteek.

     

    Ainhoa eta Xelei Irati Irratian

    8 min
  • Emakumeek oholtza hartuko dute beste behin ere Neskak Blues Rock jaialdian

    9. edizioa izanen du aurten Urzainkin ospatzen den Neskak Blues Rock jaialdia. Emakumeei oholtzan garrantzia eman eta kalitatezko musika landa eremura gerturatzeko ideiarekin sortutako jaialdi honek urtero ehundaka lagun biltzen ditu Urzainkiko herrian. Aurten gertuko bi talde izanen dira taula gainean, No More Blues iruindarrak eta Jardin Infierno bizkaitarrak. 
    Honen inguruan solasean aritu gara beste behin antolatzaile lanean dabilen Sergio Garaterekin. Berak jaialdiaren nondik norakoak azaldu eta bertaratzeko gonbidapena luzatu digu.

     

    Sergio Garate Irati Irratian

    7 min
  • Ekitaldiz beterik dator Agoitzeko jaien aurretiko astea

    Motza geratzen omen zitzaizkien Angiluerreka elkarteko kideei Agoitzeko jaien iraupena eta badira urte dexente jaien aurretiko astea ekimenez hornitzen dabiltzala. Aurten hala izanen da eta egitarau oparoa prestatu dute jaiei begira beroketa lanen antzera. Larunbatetik ostegunera antolatu egin dituzte ekinaldiak, zenbaitetan bidelagunak bilatuz. Auzolanean eraikitako egitarauaren berri eman digu Angiluerreka elkarteko kidea den Arrieta Iribarrenek. Berak luzatu digu bertaratzeko gonbidapena.

     

    Arrieta Iribarren Irati Irratian

    7 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus