Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Berri Txarrak berri on bilakatuta euskara ikasteko

    Euskararen inguruko gaiak jorratu ohi ditugu Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin, Gaurkoan uda betean gaudela euskara ikasi edota hobetzeko teknika orijinala bat ekarri digu, Beñat Erezumak Gorka Urbizuk bere abestietan erabilitako hiztegia ardatz Hiztegi Bat webgunea kaleratu baitu, musika euskarara erakartzeko modu bikaina baita.

    Informazio gehiago : Hiztegi Bat

     

    Idoia Zabaltza Irati Irratian:

    7 min
  • Asteburuan beren eguna ospatuko dute artzibartarrek

    Artzibarko Eguna ospatuko da asteburu honetan Artziko zelai inguruetan. Urteroko zita dugu hauxe zeinetan ibar osotik etorritako lagunak batuko dira egitarau oparo baten bueltan. Publiko guztiei zuzendutako programa ondu baitute eta eguraldia ere lagun izanen da ospakizuna laguntzeko. 

    Hau aitzaki kultur taldean dabilen Cristina Larrea izan dugu gaur gurean. Berak azaldu digu zer izanen den eta baita bertaratzera gonbidatu ere.

     

    Cristina Larrea Irati Irratian

    9 min
  • Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Sexualitatea eraikitzeko 5 dimentsioak

    Aurrekoan hasi ginen Miren Cia Urrutiaren laguntzarekin sexualitatea lantzen. Bertan plazaratu genuen zer zen sexualitatea, zeintzuk diren beren funtzioak,… Gaur aldiz sexualitatea nola eraikitzen den ikasi dugu berarekin batera. Mirenek azaldu digunez eraikitzeko orduan 5 dimentsio daude eta guztiei jarri behar zaie arreta. 5 dimentsio hauek dimentsio biologikoa, afektiboa, arrazionala, sozio-kulturala eta espirituala dira. Honekin eman dugu sexualitatearen trilogiaren bigarren zati honetan. Betiere gogorarazten dizuegu zuen zalantzetara irekiak gaudela, animatu eta zuen kezkak anonimotasunez eta atsegin handiz landuko ditugu.

    Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.

    Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea

     

    Miren Cia Urrutia Irati Irratian

    23 min
  • Amatxi Maitia liburuaren aurkezpena izanen da gaur Ariben

    Apirilean Agoitzen aurkeztu bazuten ere Kati Leatxe Aristu eta Estitxu Larrea Leatxe Amatxi Maitiaren aurkezpen birarekin darraite. Gaur Aezkoako Gazte Asanbladakoak bidelagun dituztelarik burutuko dute eleberriaren aurkezpena. 

    Amatxi Maitia Ritual proiektutik eratorritako gazteei zuzendutako eleberria da, 15 urteko Iradi gaztea protagonista delarik. Ritualen jasotako zenbait istorio eta kontakizun harilkatzen ditu eleberriak eta emakumeek bizitakoak bikain adierazten ditu lanak.

    Gaur aurkezpena arratsaldeko 19:00tan izanen da Aribeko Aezkoako Etxean.

     

    Estitxu Larrea eta Kati Leatxe Irati Irratian

    10 min
  • Larunbatean ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa

    Iazko arrakasta ikusita larunbata honetan ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa. Luzaiden sortua eta bertan errotutako froga ez lehiakorra dugu hauxe. Lehen edizioan bi ibilbide ziren, honetan hirugarren bat gehitu diote. Bertaratzen diren horiek Luzaideko inguruetatik egindako ibilbide ederretaz gozatzeko aukera izanen dute AstoLabur, Astoluze eta Astokeri ibilbideei esker. Aurten gainera denek elkarrekin bazkaltzeko hautua egin dute antolatzaileek eta baita iaz bezala Luzaiden familiendako kirol eta aisialdi eskaintzak eduki ere.

    Hori aprobetxatuz Joanes Garriz antolatzailea izan dugu gurean Astobizkar BTT frogaren inguruan solasean. Berak luzatu digu Luzaidera gerturatzeko gonbita.

     

    Izen ematea : Astobizkar BTT

     Joanes Garriz Irati Irratian

    9 min
  • Jaietan izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek

    Igande goizaldean izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek igande honetan udalak deituriko kontzentrazioan. Goizeko 6:30ak aldera gertatu zen erasoa eta bertan zeuden gazteek artatu zuten lehendabizi erasotutako emakumea beharrezko laguntza emanez. 
    Honen jakitun eta Berdintasun zerbitzuarekin landutako protokoloaren ondorioz udalak martxan jarri zuen eraso sexisten inguruko protokoloa, emergentziazko udal batza eginez eta komunikatua plazaratuz, biktimari babesa adierazi eta herritarrei mobilizaziora deituz. Jendez lepo bete zen plaza udalak deituriko kontzentrazioan alde batetik biktimari elkartasuna adieraziz eta bertzetik ozen oihukatuz ez direla eraso sexistarik onartzen.
    Gaur bere alkatea den Carlos Anaut izan dugu gurean eta berak azaldu digu gertatutakoa eta herriaren erantzuna ere. Horrez gain azpimarratu du gai honetan oso garrantzitsua dela prebentzioa jorratzea eta baita erantzuna ere, gure herriak ez baitira salbu indarkeria mota honetaz.

     

    Carlos Anaut Irati Irratian

    COMUNICADO-PUBLICO-DEL-AYUNTAMIENTO-DE-ISABA-ANTE-UN-CASO-DE-AGRESION

    Hemen duzue Zaraitzu eta Erronkarin adostutako protokoloa

    PROTOCOLO_DE_PREVENCION_ACTUACION_Y_RESPUESTA_ANTE_AGRESIONES-1

    13 min
  • Jendea naturara gerturatzea helburu sendabelar tailerra izanen da Zaraitzun

    Otsagabiako NIZek eta Ainize Salak aurrera eramandako ikastaro bat izanen da uztaila abuztuan Zaraitzun. Ainize Sala lazkaotar baserritar eta fitoterapeuta izanen dugu tailer honen gidari eta 3 lan saio izanen ditu , lehena Ezkarozen (Andrasoroan) eta hurrengo biak Otsagabian (Zubigoienan). Ainizek bere baserrian bi proiektu garatu ohi ditu baso jangarria alde batetik eta Onik natura eta pertsonak zaintzeko hezkuntza proiektua, azken honetan kokatuko litzatekeelarik tailer hau.

    Sendabelarrak ukenduetan ez ezik, gure sukaldean sartzeko gonbita eginen du tailer honen bidez, prebentziorako ere onuragarriak baitira belar hauek. Hau guztia kontatu digu Ainize Salak gurekin gaurkoan izandako solasaldian.

    Tailerrean izena emateko Otsagabiako NIZekin harremanetan jartzea bertzerik ez da behar.

     

    Ainize Sala Irati Irratian

    11 min
  • Igandean izanen da Garazi eta Aezkoa arteko bazka hitzarmena sinatzeko ekitaldia

    Udarekin batera heltzen da bortuetan abereak askatzeko ordua eta aurten ere hala izanen da. Muga aldeko soroetan ohikoa da bailara desberdinen arteko akordioen sinatzea eta hala egin ohi dute Garazi eta Aezkoa bailarek, urtero bazka hitzarmena sinatuz. Zita igande honetan izanen da, akordio honek baimentzen du bai aetzek eta baita garaztarrek ere bortuetan euren abereak aska ditzaten bazka eta atsedena lortzeko. Sinatze ekitaldiarekin bat senidetze ekitaldi bat ere egiten da eta aurten Iropil eta Behobi artean ospatuko da. Aurten iaz zendutako Patxi Antxorena izanen dute gogoan bereziki ekitaldian.
    Honetaz solasean eduki dugu Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakaria den Karlos Bueno Reka gurean. Berak animatu gaitu igandean Iropilera gerturatzera.

     

    Karlos Bueno Reka Irati Irratian

    9 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus