
Sign up to save your podcasts
Or


Uda latza daramagu, beroa eta apenas prezipitaziorik gabekoa, hala aipatu digu David de Andresek. Hausnarketa honen ostean sartu gara asteburuko eguraldiaren iragarpena ematera, larunbata freskatzera eginen duelarik.
David de Andres Irati irratian
Aurten 2 astez jardun dira Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean 15 lagun Zalduako indusketetan bolondres gisa lanean. Termak biltzen zituen eraikinean lanean jarraitu dute aurten eraikinaren perimetroa guztiz azaleratuz. Egituraren inguruan aurkitutako aztarnek, hau da, errekarri txikiz osatutako zoladura batek, dolia zati ugarik (zeramikazko ontzi handiak) eta erretako animalien hezurren zenbait hondarrek, elikagaiak biltegiratzeko eta prestatzeko gune bat tratatu daitekeela planteatzen dute, halere kontu guzti hauek ikertzeke daude. Eguneroko bizitzako beste eguneroko objektu batzuk ere aurkitu dira, hala nola jolas-fitxak, txanponak, zeramikazko edo beirazko zenbait motatako zatiak, etab. Hauen berri emanen dute larunbatan izanen diren ate irekien jardunaldietan
Dena den ez da aurten egin duten lan bakarra, ATEA proiektuaren baitan Jauregiaroztegiaren hezegunean azterlan geoarkeologiko bat eraman dute aurrera, bertan topatzen diren sedimentuak aztertu eta Zalduako ingurumenaren bilakaera ezagutu eginen baitute.
Gaurkoan hau guztiaz solastu gara Aranzadi Zientzia elkarteko kidea den eta Zalduako indusketa lanen zuzendaria den Oihane Mendizabal Sandonisekin. Gogoratu digu larunbatean espero gaituztela azken aurkikuntzen berri emateko.
Ate irekierak:
11:00 Euskaraz
12:00 Gazteleraz
Oihane Mendizabal Sandonis Irati Irratian
Studio LaPlazak eta Navarraizek elkarlanean sortutako ekimena dugu larunbata honetakoa. Agoitzen bisita gidatu bat eta sormen elkartze bat antolatu dut Agoitzek historian izandako garrantziaz jabetu eta hura nabarmentzeko. Ekimen honen gidari izanen dugu Iñaki Zugarrondo Navarraizeko kidea. Bigarren partean liburu bat idazterako orduan eman beharreko pausuak landuko dituzte sormen topaketa baten bitartez.
Navarraize Nafarroako historia bisitari zein bertakoei gerturatzea du helburu. Badira urte batzuk Iñaki Zugarrondo lan horretan dabilela. Iruñean izan ditu bezero edo hartzaile gehienak baina baita beste tokitan egin izan ditu bisitak ere.
Ekimenaz solasean izan dugu gaurkoan Iñaki Zugarrondo bera. Berak azaldu digu apur bat larunbatean izanen dena.
Gogoratzen dizuegu leku mugatuak direla eta berez tokien erreserba egitea nahitaezkoa da.
Izen emateak : Studio LaPlaza formularioa /682 770 924
Iñaki Zugarrondo Irati Irratian
Bi astetan behin egin izan ohi dugu hurrengo kolaborazioa baina gauza bat dela edo bestea dela denbora generamatzan Xanti Begiristainekin egon gabe. Ohikoa den moduan bera ekoitzitako testu edo hausnarketa ekarri digu gurera, biziaren balioak lemapean. Gaur gainera egun berezia da Xantirentzat, bere urtebetetzea baita, zorionak Xanti!
Xanti Begiristain Irati Irratian:
Korrontzi 2004ean bere ibilbidea hasi zuen musika tradizionala eta folka uztartuz. Ibilbide oparoa, zeina 33 herrialdeetan banatuta 1300 emankizunetik gora ematera eraman dituen. Aurten Mundua Dantzan bira burutzen dabiltza eta Kultur Programaren baitan Agoitzera helduko dira. Agoitzeko Dantza taldeak lagunduta eta beste dantza taldeekin batera emankizun berezia eskainiko dute Nafarroa Behera plazan.
Emankizuna aitzaki Korrontzi taldeko buru den Agus Barandiaranekin egoteko parada hartu dugu. Berarekin batera errepasatu dugu taldearen ibilbidea. Mundua Dantzan bira Oinkari taldearekin batera abiatutako Korrontzi Dantzan proiektuaren 10.urteurrena ospatzeko eratutako bira baita aurtengoa. 2027ko otsailean BECen amaiera izanen du urte guzti hauetan haiekin lanean egondako dantza talde guztiek lagundurik.
Informazio gehiago : Korrontzi taldearen webgunea
Agus Barandiaran Irati Irratian
A ze zaila gaurkoari titulua jartzea! Gure gonbidatuarekin aspaldian ginen egotekoak eta azkenean gaiak pilatu izan zaizkigu eta a zer nolako plazerra izan den berarekin solastea. Gonbidatu hau Itziar Berruezo Juandeaburre dugu, Emeki Bitxigintza proiektuaren artista. Halere ezin dugu honetan soilik kokatu zeren Yoga eta margo tailerrak ere eman izan ditu.
Lehenik Sarajevoko egonaldiaz solasean hasi gara. Bertan beka bat aprobetxatuz eskultura teknikak ikasten jardun baitzuen 3 hilabetez. Burdina, harria, zilarra,… material desberdinak izan ziren bertan landu zituenak eta gerora bere sor-lanetara eramanen duena.
Ondoren, Auritzen, Elena Dufur margolariarekin batera landuko duen akuarela margo tailerra antolatu duela abuzturako. Oraindik bada aukera izena emateko. 8 eguneko ikastaroa antolatu dute egunero 3 ordu emanen dituena abuztuaren 4tik 14ra lehen txandan eta bigarrenean 18tik 28ra. Mundu guztiari irekita dagoen ikastaroa izanen da hauxe.
Bukatzeko, bere ekinbide pertsonalaz solastu gara, Emeki Bitxien inguruan. Bertan ere bisita gidatuak tailerrera eta bitxigintza tailerrak egiteko proposamena ere luzatu baitu. Bitxigintza tekniketaz aparte zeure bitxia diseinatzeko aukera emanen duten tailerrak eskainiko baititu.
Informazio gehiago : Emeki Bitxigintza
Itziar Berruezo Juandeaburre Irati Irratian
Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure zonaldean. Gaur gurean izan dugu Enric Gomez Enric Ez proiektuaren alma materra.
Informazio gehiago : Enric Ez proiektuaren webgunea/
Enric Gomez Irati Irratian
Uztaila bero eta idorra izan dela ondorioztatu dugu David de Andres lagunarekin. Prezipitazio eskasia, bero olatuak,… uztaila hau ederki berotu gaitu. Gero Davidek emandako iragarpenan z da aldaketa handirik sumatzen beraz beroak gurean jarraituko du.
David de Andres Irati irratian
Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere.
Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio bere proiektua garatzeko momentua. Aurkezpena aitzaki hartuta berarekin egoteko parada hartu genuen eta ratu eder bat pasa ere.
Aurkezpenera 20 bat lagun animatu ziren eta Auritz inguruko bideak uztartuz zenbait irakaspen eman zituen Maiderrek, hori ere baita proiektu honen funtsa, mendiaz gozatzea, natura ulertzea eta hortik errespetatzea.
Maiderrek aipatu bezala Bidaide ez da izanen ohiko gida lan bat, bakoitzak bere gogoen arabera eraikitako ibilbideak antolatuko dituena baizik eta Auritzen kokaleku badu ere beste zonaldeetan zerbitzua ematea ez du deskartatzen, Aralarren adibidez. Gehiago sakondu nahiko bazenute entzun berarekin izandako elkarrizketa.
Informazio gehiago : Bidaide instagram / webgunea
Maider Otegi Iriarte Irati Irratian
Ekimen ugari antolatu ohi dituzte Otsagabiako Natur Interpretazio Zentrokoek urtean zehar, baina bereziki udaran ere. Aurten kaleratu berri dute euren programazioa. Irati bere osotasunean programaren baitan 5 irteera antolatu dituzte. Bestalde aprobetxatuz Ainize Sala fitoterapeuta Otsagabian pasa ohi duela uda 3 egunetako sendabelar tailerra antolatu dute berarekin. Programazioaren aitzakipean batu gara haiekin eta gurean izan da Patri Alberdi programaren berri ematen.
Hori ez ezik, udan zehar bertako artisau eta ekoizle azokak ere antolatu dituzte astearteetan 18:30etatik 21.00tara Iratialdea elkartearekin elkarlanean:
– Uztailak 28 Espartza
– Abuztuak 4 Uskartze
– Abuztuak 11 Orontze
– Abuztuak 18 Itzalle
Informazio gehiago eta izen emateak : [email protected] / 948890641
Patri Alberdi Irati Irratian
From the publisher's feed