
Sign up to save your podcasts
Or


Angiluerreka elkarteak aurten 40 urte betetzen ditu Agoitzeko bizitza elikatzen eta dinamizatzen. Urtean zehar zenbait ekimen antolatu ohi ditu eta horietako bat da urtero antolatzen duten Garagardo Festa. Aurtengoa berezia izanen da Angiluerrekaren urteurren borobila dela eta, honen aitzakipean hainbat esfortzu egin dituzte egitarau oparoa lotzeko. Esfortzu hori gauzatu egin da musika eskaintzan, zeinetan Agoitzeko talde istorikoetako lagunak batuko diren kontzertua eskaintzeko eta baita Jo and Swiss Knife taldea ekarriko dutelako.
Bonoen banaketa 19:30tan hasiko da eta aurten bono bakarra dago zeina 5 garagardo eta bokata bat edukitzeko aukera emanen duen. Guzti honetaz solastu gara antolaketa lanetan dabilen Aritz Ugalde lagunarekin. Berak gonbidatu gaitu Garagardo Festatik pasatzera, giro paregabea izanen baita.
Aritz Ugalde Irati Irratian
Aeiozu elkarteak bultzatuta eta Euskara Zerbitzuek babestuta Lego Robotika tailerrak euskaraz antolatu dira abuztuan zehar Piriniotan. Aeiozu elkarteak teknologia berriak jendartera gerturatzea du helburu eta hori da tailerra hauekin lortu nahi duena, robotika hemengo gazteei gerturatzea. Honen berri eman digu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak.
Robotika tailerren datak:
Izen ematea : Robotika tailerrak
Idoia Zabaltza Irati Irratian
Iaz ere Garaitzeko Asik koordinaturik eta beste elkarteen laguntzaz kirol zenbait aktibitate eraman ziren aurrera. Aurten ere hala izanen da zenbait kultur ekintza gehitu zaizkiolarik. Ekintza guztien berri izateko bertako koordinatzailea den Aritz Carballo Ernaga izan dugu gurean, berak eman baitigu hauen berri.
Aritzek azaldu digunez, talde batzuk atera ez diren arren iaz baino jende gehiagok eman du izena ekintza desberdinetan. Berriz ere atera dute aukera margo tailerrean izena emateko eta badira ere beste ekintza batzuetan izena emateko aukera epea amaitu bada ere.
Informazio gehiago: [email protected] edo 623 289 063
Aritz Carballo Ernaga Irati Irratian
Zita garrantzitsua izan ohi da Erroibarko Eguna. Aurten 40. edizioa izanen da, hasiera batean erroibartar zenbaitek burutu zuten ideia horren jarraipena. Hasieratik izan da Erroibarko biztanle edota Erroibar bailararekin zerikusia duten horiek batzeko egun aproposa eta hala jarraitzen du izaten.
Hasieran eguna izan bazen badira urte batzuk egunak direla, asteburu osoa hartzen baitu ospakizunak. Larunbata Erroibarreko herri batek du ekimenak antolatzeko ardura eta igandean aldiz Sorabilen ospatzen dute Erroibarko eguna.
Aurten edizio berezia muntatzen harrapatu dugu Nekane Nuño Erroibarreko zinegotzi eta antolaketa lanetan dabilen laguna. Berak gonbitea luzatu digu bertaratu gaitezen.
Nekane Nuño Irati Irratian
Zonaldeko hainbat artisauek eraikitako proiektua da Garei Kolektiboa. Iaz Aribeko garean artisau azoka bat ezarri zuten 6k. Orain 8 artisauek irekiko dute artisau azoka hau asteazkenetik igandera astero irekia izanen dena.
Bertan topatuko ditugu lanparak, laminak, bitxiak, argazkiak, musika, zurezko erremintak, eskumuturrekoak, txakurrendako lepokoak eta tote-bagak. Bertan izanen ditugu Izura, Maite, Cris, Kattalin, Adan, Itziar, Peio eta Gonzaloren sorkuntzak.
Inaugurazioa aprobetxatuz Garei Kolektiboko kidea den Gonzalo Santoma izan dugu gaur gurean.
Gonzalo Santoma Irati Irratian
Gaur uda dela aprobetxatuz sexualitateaz solastera iragan gara Miren Cia Urrutia adituarekin. Sexualitatea pertsona batek bere sexua, generoa, desira, afektibitatea eta harreman pertsonalak nola garatzen dituen barnebiltzen duen kontzeptua da. Normalean, okerki alderatu egin dira sexua eta sexualitatea eta baita genitaletara mugatu ere.
Hau azaltzen jardun dugu sexualitatearen inguruko trilogiaren lehen saio honetan. Mirenek aipatu digu 3 direla sexualitatearen funtzio nagusia, erreproduzioarena, komunikazioarena eta plazerrarena. Berebiziko garrantzia dauka sexualitatea lantzea haur eta nerabeekin, euren izaera modu egokian eraiki dezaten eta ez dezaten beste ereduetan erantzunak jaso, zenbaitetan desegokiak izan baitira.
Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.
Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea
Miren Cia Urrutia Irati Irratian
Ipar haizearen eraginak giroa freskatu du aurreko astearekin alderatuta hala ondorioztatu du David de Andresek. Gero asteburuari begira jarri gara eta eguraldiaren iragarpena eman digu baita Sanferminetarako aurreikusia den eguraldia ere.
David de Andres Irati irratian
Azken asteetan bolo-bolo ibilitako gaia ekarri digu gaurkoan Idoia Zabaltzak. Unibertsitatera sartzeko frogetan hainbat A ereduko hainbat ikasle 0 atera zuten froga, euskara maila agerian utziz. Hauetako zenbaitek kexatu eta auzitara jo zuten. Berriz ere baloratu ostean ez zuten inolaz ere gainditzen eta guzti honek zalaparta sortu du, betiere polemika zuzentzaileen inguruan ezarri delarik, ez A ereduan edota ikastetxeek darabilten puntuazio moduan. Hau eta gehio landu dugu Idoia Zabaltzarekin .
Idoia Zabaltza Irati Irratian:
Ekintzailetza sariketetan publikoaren aldetik bozka gehien jaso izanagatik Kattalin Barber Gutierrez Saraguetako gazteak eta bere Herbaria proiektuak sarituak izan dira. Herbaria proiektua urte t´erdi daramazki martxan baina jada oihartzun handia lortu du, loreekin zenbait sorkuntza eratuz eta baita loreak berak landatuz. Proiektu honen buru dugu Kattalin, zeina beste artisau zenbaitekin Aribeko Artisau azokan saldu ohi ditu bere lanak.
Sariketaz aparte, proiektuaren webgunea estreinatu du bere lana erakusteko modu berritu eta berritzailea. Hau denaz solastu gara gaurkoan Kattalinekin.
Informazio gehiago : Herbaria webgunea
Kattalin Barber Gutierrez Irati Irratian
Lan eta lan topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina.
Gaurkoan ezer gutxi zuen aipatzeko, bergogoratu digu udako ordutegian dagoela (Goizez) eta datozen bi asteak opor moduan hartuko dituela
Mari Mar Agos Irati Irratian:
From the publisher's feed