Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Xanti Begiristain Madoz: Ertzaintza eta flotilla

    Gaur berriz izan dugu gurean kolaboratzen Xanti Begiristain. Gaurkoan Loiuko aireportuan izandako istiluak ekarri dizkigu gogora, Palestinara joandako flotillako kideak nolatan ertzainek jipoitu zituzten agerrarazi zutenekoak.

    Xanti Begiristain Irati Irratian:

    8 min
  • Gendulain-San Roman inguruko maqueta inaugurazioa eta hitzaldia izanen da ostiralean Agoitzen.

    Gendulaingo herriaren inguruko maketa bat estreinatuko da Agoitzen ostirala honetan Aurelio Leon aretoan. 1348. urtean desagertutako herri txiki bat litzateke Gendulain, Agoitz inguruan kokatuta dagoena. Bertan izurri beltzaren oldarraldi batek eraman zuen herri honen desagerpenera, aurretik bere jabegoa Agoitzeko herritarrei emanez. 
    Honen inguruko maketa bat ondu da Gendulain-San Roman bake lekua dinamikaren baitan. Izan ere agramondarren eta beaumondarren arteko bake sinatzea bertan izan baitzen Maddalen erreginaren agindupean. Maketaren estreinaldia aprobetxatu eginen da tokiaren inguruko hitzaldi bat emateko Aitor Pescador historialariaren eskutik. Gaur gure mikroetatik pasa da Gendulain – San Roman inguruaz solastera.

     

    Aitor Pescador Irati Irratian

    10 min
  • Frankismoko esklabuei omenaldia eginen zaio larunbatean Igarin

    22 urte dira Igariko mendateko omenaldia egiten hasi zenetik. Urtez urte Memoriaren Bideak elkarteak omenaldia egin ohi die Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoko esklabuei, beren izaera eta izana aldarrikatuz. Aurten larunbata honetan izanen da eta antifaxismoa izanen dute gai nagusia. Ekitaldian Palestina eta Sahara ere gogoan izanen dituzte baita NUPek egiten dabilen proiektu bat ere. Palestina Global Sumud flotillako lagun baten hitzartzearekin izanen da. Sahara, errrefuxiatu baten ahotik eta NUPeko kasuan proiektuko kideen eskutik. Dena prest dago Igari eta Bidankoze artean oroimena bizirik mantentzeko, hala adierazi digu gaurko saioan Ana Barrena Memoriaren Bideak elkarteko kidea.

     

     

    Ana Barrena Irati Irratian

    12 min
  • Euskarazko udarako jardueretan izen emateko epea irekia da

    Ikasturtea amaituta Euskara Zerbitzutik udarara begira haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak antolatu ohi dira. Aurtengo eskaintza izaera anitzadun zientzia tailerrak eta nerabeei zuzendutako Mogie Gima. Honen inguruan aritu zaigu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Garate euskara teknikariak. Izen emateak ekainaren 26ra bitarte izanen direla komentatu digu beraz agudo.

    Izen ematea Udako tailerrak hemen
    Izen ematea MogieGimen hemen

     

    Idoia Zabaltza Garate Irati Irratian

    9 min
  • Trigger proiektuaren Salbaiak binilo bikoitza Pirinioak zipriztindutako lana

    Trigger Eñaut Zubizarreta biolontxelo-joleak 2017an abian jarritako proiektua da. Bakarka hasi bazen, lan bakoitzarekin izaera aldakorra izandako proiektua dugu, osaketaren aldetik baina baita musika aldetik ere. Gaurkoan, Salbaiak binilo bikoitza aurkeztera etorri zaigu Irati irratiko estudioetara.

    Salbaiak 10 kantuz osatutako lana da zeinetan Pirinioetako toki edo eremu izenak agertzen diren. Hau Eñautek Aezkoa eta Erronkarirekin izandako erlaziotik eratorritako ondorioa da eta musika estiloan Post-rocka da nagusi. Garaion Sorgingunean korda zortzikote batekin ondutako lana dugu Salbaiak, Aretxabaletan grabatuta eta bere barnean Eneko Barberenak idatzitako gogoeta dakarrena.

    Plaza anitzetan aritua da Eñaut eta lan berri honekin beste plaza zenbait hartzeko gogoz dagoela esan digu.

    Binilo bikoitza eskuratu edota Triggerren kontzertua eskaintzeko emaila bidali [email protected] Eñautez azaldu digu gustora asko etorriko dela bere proiektua behar bezainbeste aldiz aurkeztera

      

    Eñaut Zubizarreta Irati Irratian

    17 min
  • Elementu naturalekin eginiko jolasak eta hauen zabalpena Donejakue bidean zehar ikertzen

    Erromesaldi berezia egitera gerturatu zaizkigu hiru ikerlari galiziar. Donejakue bideak era askotan garrantzia izan du hainbat alorretan, ekonomian eta garapenean. Orain Galiziako unibertsitateek emandako aukera aprobetxatuz Paco, Pepe eta Manolo ikerlariak bidea egiten dabiltza jostailu eta jolasak ikertzen, elementu naturalaz egindakoak edo ingurugiroa kontuan hartzen dituztenak. Hainbat lagunekin egonak dira eta jada jasoak dituzte zeinbait jolas eta jostailu. Irekiak daude gehiago jasotzeko eta gerora dokumentu batean munduarekin partekatzeko. Gurekin izan ditugu eta ederki asko azaldu digute zertan datzan ikerketa. Gonbidatu gaituzte ere jasoketa horretan parte izatera.

     

     

    Paco, Pepe eta Manolo ikerlariak Irati Irratian

    13 min
  • Tokiko produktuak sustatu eta salmenta zirkuitu laburren aldeko kanpaina martxan

    INTIAk Nafar Gobernuaren aginduz abian jarri du Local Tokikoa kanpaina. Kanpaina honekin bertako produktuak tokian toki ekoitzi eta saldu daitezela bultzatu nahi du, salmenta katean bitartekaririk egon ez daitetzen. 
    Bi ardatz ditu ekimen berri honek, ekoizleak zeinak bertako produkzioa aurrera eramaten duten eta inguruarekin harreman estua duten, euren konpromisoa berresten dutenak eta bigarrena saltokiena zeinak konpromisoa hartzen duten bertako produktuak saltzeko konpromisoa. Hauek zigilu batekin markatzen dituzte eta webgunean ezarri.
    Gaur guzti honetaz aritu gara INTIAko komertzializazio zirkuitu laburretako kidea den Iosu Ortigosarekin. Berak azaldu digu kanpaina honen nondik norakoak.

    Informazio gehiago : Local Tokikoa webgunea

    Iosu Ortigosa Irati Irratian

    12 min
  • Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Erregulazio emozionala nerabezaroan: Poza, Euforia eta Maitemintzea

    Gaurko kolaborazioan jarraipena eman diogu emozioen gaiari. Nerabezaroan emozio horiek nola erregulatu daitezkeen erakutsi digu Miren Cia Urrutiak. Gaur atseginak diren 3 emozio landu ditugu, poza, euforia eta maitemintzea. Aprobetxatu dugu nola ez berriz ere esateko emozioak ez direla onak eta txarrak bezala katalogatu behar, denak dira beharrezkoak eta. Mirenek eman dizkigu lehen emozio hauek nerabeekin nola landu ditzazkegun jakinda ikaspen prozesu batean dabiltzala eta bide horretan lagundu behar ditugula.

    Hurrengoan ez hain atseginak diren emozioak izanen ditugu hizketagai, betiere norbaitek batean edo bestean zentratzea eskatzen ez badigu lehendabizi edota galderaren bat botatzen ez badigu. Horretarako gure sareak eta Mirenenak irekita dituzue zuen zalantzak eta kezkak argitzeko.

    Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.

    Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea

     

    Miren Cia Urrutia Irati Irratian

    24 min
  • Naturarekin erlazioa estutu eta osasuna zaintzeko ukenduak egiteko asteburua izanen da Aritzkurenen

    Urteak daramazkite udako solstizioaren bueltan jardunaldi hauek antolatzen Aritzkurenen. Naturarekin erlazioa estutu eta bertatik printzipio aktiboak jaso eta ukenduak egitea du helburu Plantas Aliadas egitasmoak. 3 egunetan zehar ikastaro intentsiboa eginen dute teoriaren gainetik praktika jarriz. Honen bultzatzailea dugu Xandra Ruiz eta gaurkoan gurean izan dugu jardunaldi hauen inguruan solasean. Berak aipatu digu oraindik tokiak badirela eta zer landuko den ederki asko azaldu digu.

    Izen ematea oraindik posible da Xandrari deituz 660955618 zenbakira.

     

     

    Xandra Ruiz Irati Irratian

    7 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus