
Sign up to save your podcasts
Or


Munduan zehar bidaiatu ondoren etxera itzultzen da Cambium dokumentala. Lakabe inguruko Paraisos pinudietan gertatutako aldaketak ardatz ditu film honek, Maddi Marberrek eta Marina Lameirok zuzenduta. Lakaben, Suitzan, Ikusmira jaialdian, … Artzibarrera itzultzen da, larunbata honetan arratsaldeko 19tan Artziko Jauregian eskainiko baita filma. Bertan izanen dira Maddi Barber eta Marina Lameiro proiekzioaren ostean solasaldi eder bat eskaintzeko asmoz.
Hau dela eta garaian izandako solasaldia berreskuratu dugu deialdia zabaltzeko.
Marina Lameiro eta Maddi Barber Irati Irratian
Cambium Trailerra:
Gorren elkartea den Asornak antolaturik hainbat lagunek Higerreko lurmuturretik Izabarako bidea egiten dabiltza egunotan. Ostegun arratsaldean heldu ziren Auritz aldera eta Lorentx aterpean topatu ginen beraiekin. Orain arte bidea egindako zenbaitek etxerako bidea hartzen zuten eta emozioz beteriko agurra eduki zuten, gerora gurekin interprete bat zela medio gurekin elkarrizketa bat egiteko parada hartu zuten Sofia, Almak eta Rubenek.
Transpirenaika hauxe baliatu nahi dute keinu hizkuntzaren garrantzia nabarmendu eta administrazioei baliabideak eskaintzeko eskatzeko. Ratu goxo bat hartu genuen haiekin eta esperientzia zirraragarria izaten ari dela nabarmendu zuten. Igandean helduko dira Izabara eta bertan besta txiki bat ere egiteko aukera izanen dute.
Milesker Sofia, Alma eta Ruben zuen denbora eta irakaspenengatik! Milesker Asorna eta Ayuda In aukera emateagatik!
Alma, Sofia eta Ruben Irati Irratian
Aste gora-beheratsua izan dugula komentatu digu David de Andresek. Eguraldi egonkorreko eta ez-egonkorreko egunak tartekatu zaizkigu astean zehar udaberriaren ohiko eguraldia izaki. Honen errepasoaren ostean asteburuko eguraldi iragarpena eman digu.
David de Andres Irati irratian
Auñamendi Pilota txapelketa duela 38 urte hasi zuen ibilbidea herrietan jokatzen eta entrenatzen zuten horiek lehiaketa bat eduki zezaten. Gerora etorri zen Auñamendi Pilota eskola eta berak hartu zuen bere gain txapelketa honen antolakuntza. Txapelketa hau ez ezik, Auñamendi Pilota elkarteak lan handia egiten dabil bertako gazteekin, pilotaren grina suspertzen eta modalitate desberdinak bultzatzen.
38. txapelketa hau kalitate handikoa izan da eta hala izanen dira finalak ere. Ostiralean eta larunbatean, Mezkiritzen eta Aurizberrin jokatuko dira final hauek. Finalen aitzakiarekin Auñamendi Pilota Elkarteko Rafa Carballorekin izan gara eta berak eman digu hauen berri.
Rafa Carballo Irati Irratian
Nafar Piriniotako jaki batean pentsatzen jarrita askori etorriko zaigu bertan ekoizten diren gaztak. Sona handiena duen eta bertan ekoizten den sor-marka bat ere etorriko litzaiguke gogora, Erronkariko Gaztarena alegia. Urtero Erronkariko Gaztaren baitan ospakizun bat antolatu ohi dute produktu honi balorea emateko. Larunbata honetan izanen da hitzordua. Azoka, Gazta mozketa, Gazta pintxoak, musika, dantza,… dena jaki honen protagonismopean.
Urtero gaztaren lehen mozketa omenduek egiten dute, aurten Gidari Artzain eskolako lagunek eginen dute, mozketa ez ezik, eskola beraren inaugurazioa eginen baita. Bertan egin zen pasa den larunbatean Emakumeak eta Artzaintza mahai-inguru arrakastatsua.
Erronkariko gaztaren egunaz aritu gara gaur antolaketa lanean dabilen Itziar Artutxekin.
Itziar Artutx Irati Irratian
Ekainaren 15an igaroko da Aurizberriko Liburutegia goizeko ordutegia edukitzera eta hori bera bergogoratu dugu. Asteartean Hazien Liburutegitik ere Sanjuanera ukendu tailerra izan zen arrakasta itzelarekin. Baziren Behin 8 liburutegi ekimenaren karietara datorren ostegunean “La Mosca Tosca” ipuinaren lanketa eginen da. Kontu guzti hauek kontatu dizkigu Mari Mar Agos liburuzainak gaurko kolaborazioan.
Mari Mar Agos Irati Irratian:
Hezitzaile estiloen ostean gaurko Miren Cia Urrutiaren kolaborazioan emozioen inguruan solastera sartu gara, hauen pisua nerabezaroan handia baita. Emozioak edozein gertakarien aurrean izaten dugun bapateko erantzun labur eta intentsoak liratezke. Nerabezaroan, hormonen dantza dela eta emozio hauek indartu egiten ohi dira eta baina oinarrizko emozioetatik beste azpi-emozio eratorri.
Oinarrizko emozioak poza, tristura, haserrea eta beldurra ditugu. Batere ez da emozio txarra ezta ona ere, denen oreka bat da kudeaketarik hoberena. Gaur guzti honen inguruan aritu gara luze eta zabal, bi kasu praktikoekin ikusi dugularik nerabeekin nola kudeatu behar ditugun emozioen trataera hauek.
Gogorarazten dizuegu, edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi dituela eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.
Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea
Nerabezaroarekin zerikusia duen zein gai jorratzea nahiko zenuke? Bidaliguzu!
Miren Cia Urrutia Irati Irratian
Munduan hainbat gatazka daude gaur egun, baina bada bat bereziki ixilarazia, Mendebaldeko Saharako gatazkari dagokiona. Bertan bada herri bat , nazio bat bere askatasun grina bizirik mantentzen dituena Marokoren errepresiopean. 1976an Espainiak traizioa egin zien sahariarrei eta Marokoren esku utzi zuen Mendebaldeko Sahararen kudeaketa.
Euskal Herrian oso presente izan dugu sahariarrek eramaten zuten borroka, baita ehundaka elkartasun keinu egin ere. Horietako keinu bat datorren ekainaren 14an burutuko da Zazpe herrian. Sahariar preso politikoekin elkartasuna adierazi eta bertako egoera zein borroka ezagutzeko parada izanen da.
Honen aitzakipean gaur gurean Zazpeko bizilaguna eta ekimenaren antolatzaile dugun Garoa Gartziandia eta sahariar kazetari eta aktibista den Ahmed Ettanji izan ditugu. Ahmedek bikain adierazi digu zer nolako egoera bizi den Mendebaldeko Saharan eta zeintzuk diren egoera honen erantzuleak. Garoak aldiz elkartasun egunaz solastu eta bertaratzera gonbidatu gaitu.
Ahmed Ettanji eta Garoa Gartziandia Irati Irratian
Maiatzak meteorologiari dagokionez bi aurpegi izan ditu. Lehen aurpegia lehen hamabostaldia izan da hotz eta euritsua, bigarrena aldiz lehor eta beroa, hala kontatu digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako iragarpena eman digu.
David de Andres Irati irratian
Tokian tokiko ekonomia sustatzeko proiektuak sustatzen dabiltzan REAS ekonomia sozialaren sarea eta Biarritzeko Kabia poloak ESSKabi proiektua jarri dute martxan. Ekonomia Soziala ezagutarazi, ildo honetan kokatzen diren proiektuen mapeoa eta ekintzailetza mota honetan aurrerapausuak ematea dira mugaz gaindiko proiektu honen helburuak. Martxoaren 25ean abiatu zen eta bi urtez izanen dira garatzen.
Honen inguruan aritu gara REAS Nafarroako kidea den Eva Azkona Murillo lagunarekin eta berak azaldu digu zertan datza proiektu berri hau.
Informazio gehiago : REAS Nafarroa
Eva Azkona Murillo Irati Irratian
From the publisher's feed