
Sign up to save your podcasts
Or


Uskara Bizirik lemapean ospatuko da Uztarrozen. Urtea eman dute bertan zita hau prestatzen baita berotze ariketa moduan zenbait ekimen antolatzen eta iritsi da eguna. Larunbata maiatzaren 23a da mugarria eta bertan Erronkariko Uskararen aldeko festa piztu eginen da. Goizetik hasiko da kontua, Ameli ipuin kontalariak emanen baitio hasiera egunari, baita artisau produktuen azoka ere. Gero etorriko dira omenaldia eta lekuko aldaketa, bazkaria eta nola ez musika, bertako uskara dagokion lekuan jartzeko.
Zita hau aitzaki bertara jo dugu eta antolaketa lanetan dabilen Leire Alastuei izan dugu gurean. Berak bikainki azaldu digu zein izanen den programazioa eta baita gerturatzeko irizpideak ere.
Leire Alastuei Irati Irratian
Askok galdetzen dute ea ordutegia aldatu den jada eta Mari Mar Agos liburuzainak aipatu digu udako ordutegia ekainaren 15ean ezartzen dela. Gaineratu digu ere Baziren Behin 8 Liburutegiko “La Mosca Tosca” ipuinaren tailerra pendiente daudela. Hori gutxi balitz, ekainaren 2an arratsaldeko 17;30tan Hazien Liburutegitik Sanjuanera ukendua egiteko tailerra eginen dutela Silvia Erlantz biologarekin.
Mari Mar Agos Irati Irratian:
Gaztea irratian eta Conquisean lanean ikusi dugun kazetaria dugu Oizeder Mayo. Aita urzainkiarra duen laguna izanik beti atxiki du Erronkaribarrekin lotura eta hasiera batean argi zuen bere proiektu berri honek Onki Xin izena izan behar zuela lotura honen erakusle. Bideopodkast berri honek kultur arloan jardun egiten duten pertsona esanguratsuak izanen ditu elkarrizketatu. Bi astetan behin eskainiko du saio berri bat eta lehen denboraldian 6 kapitulu izanen dira. Estreinaldia aprobetxatuz Oizeder Mayo bera izan dugu gaur gurean.
Onki Xin bideopodkasta ikusgai izanen da Youtuben eta Spotifyn, Instagramen eta TikTok sareetan ere aurrerapenak edo reelak agertuko direlarik.
Oizeder Mayo Irati Irratian
Onki Xin BideoPodkastaren lehen kapitulua:
Gaur jarraitu dugu Miren Cia Urrutia nerabezaroan adituaren kolaborazioarekin. Aurrekoan landutako gaiaren segida izan dugu hezkuntza estiloena alegia. Maccoby eta Martinen ikerketak lau estilo desberdin nabarmentzen dira, autoritarioa, demokratikoa, arduragabea eta permisiboa. Horiek ere errepasatu ditugu. Gaurkoan bikotean jarri dugu atentzioa bikoteetan estilo desberdinak baitaude eta askotan bi estilo hauek mezu kontrajarriak helarazten dituztelarik. Hemen komunikazioa eta negoziazioa garrantzitsuak dira eta estilo demokratiko baterantz bidea elkarrekin egitea, zeren permisibitatea ez du zertan askatasuna esan nahi.
Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.
Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea
Miren Cia Urrutia Irati Irratian
Nafarroako Hezkuntza komunitateak une gatazkatsuak bizitzen dabil azken ikasturtean bereziki. Legegintzaldia hasi zenetik talka ugari suertatu dira Carlos Gimeno kontseilariaren eta hezkuntza komunitatea sortzen duten eragileen artean. Talka horiek hezkuntzaren kalitatean dute oinarria eta hala adierazi dute sindikatuek egindako agerraldi guztietan.
Aurten, azaroan Lanbide Heziketako irakaslegoak LH dualaren gabeziak eta arazoak bere gain erortzen ari zirela argitu eta honi begira greba deialdia egin zuen. Gerora etorri zen behar bereziak dituzten ikasleei laguntza koordinatzen duen KRENAren buruzagitzak dimisioa aurkeztu zuen, hezkuntza sailak entitate pribatu bati eman baitzion honen ardura. Azkenik lehertu egin duena giroa zenbait unitateren itxiera eta lanpostuen galera aitzaki merkeen poderioz eta batez ere D ereduko unitateen kontra joz.
Honen aurrean sindikatuek argiki adierazi dute kontseilariaren negoziatzerako borondate eza eta nola ez bere aportazioei entzungor egitea. Hortik LAB sindikatuak Gimeno kontseilaria kanporatzeko kanpaina abiatu eta segituan 2000 langileren babesa jaso zuen. Honek, mobilizazio batean irudikatu zen zeina larunbatean Iruñeako kaleak zeharkatu zituen.
Hau guztia landu dugu LAB sindikatuko kidea den Hodei Tapiarekin. Berak ederki asko azaldu digu zein den Nafarroan hezkuntzaren egoera.
Hodei Tapia Irati Irratian
Larunbateko mobilizazioaren inguruko Ahotsa.infok eginiko bideoa:
Negu arora itzuli gintuen pasa den asteko amaierak elurra itzuli baitzen gurera eta nola gainera David de Andresek aipatu digun moduan. Larra Belaguan 25-30 cm berri elur-geruza ezarri zen ostirala goizean. Ostiralak prezipitazio ugari utzi zizkigun 20 eta 50 litro artekoak eta jadanik zenbait estaziotan 100l jasotzera heldu dira maiatza honetan. Datu guzti hauen errepasoaren ostean aste hasierako iragarpenarekin sartu gara.
David de Andres Irati irratian
3. urtea izanen da jaia hauxe ospatzen eta aldarrikatzen dabiltzala. Erronkarin izango du kokalekua eta bihar maiatzaren 16 izanen da. LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatu eta maitasunaren askatasunaren aldarri izango da xeia. Hainbat eragileren elkarlanaz sorturiko festa dugu hauxe pixkanaka-pixkanaka bidea eta lekua egiten dabilena.
Gaur gurean izan dugu antolaketa lanetan dabilen Arantxa Ariño izan dugu gurean. Berak animatuko gaitu xeiara eta aldarrikapenera batu gaitezen, aske izan eta askatu gaitezen, giroaz disfrutatu dezagun.
Arantxa Ariño Irati Irratian
Aste euritsu eta desatsegina suertatu zaigu eta hala adierazi digu David de Andresek. Astearen errepaso ostean asteburuko eguraldiarekin sartu gara zeinetan negugiroarekin hasiko garen.
David de Andres Irati irratian
Otsagabiako eta Garraldako DBH4ko zientzia ikasleek beren ikasgaia bizitu zuten irteera eta bertan ikerketa izan baitzuten Azpegiko Zoikaztegietara. 8 ikasleek ekin zioten lanari eta bertan aritu ziren neurketa desberdinak egiten eta horren ostean artikulu bat sortu. Gerora Iratiko Biosfera Erreserbaren webgunean ipiniko dute lortutako neurketekin ondutako kartela ere.
DBH4ko zientzia ikasleen artikulua Irati Irratian
Artikulua:
Gaur zita genuen Xanti Begiristainekin. Ohikoa den moduan berak ekoitzitako ekarpena izan dugu, pilotan, frontoietan dabiltzan artekarien inguruko kexa ekarri digu, mundu euskaldun baten bueltako kirola izaki ez baitute sekula euskara erabiltzen.
Xanti Begiristain Irati Irratian:
From the publisher's feed