Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Igandean izanen da kirola eta memoria batzen duen La Fuga Mendi Lasterketa

    Iazko La Fuga Mendi Martxa arrakastatsuak bide eman dio aurten La Fuga Mendi Lasterketari. Aurten hainbat bueltaren ostean maiatzaren 17an igandearekin eginen dute izena eman duten 130 korrikalariek Ezkaba eta Urepel batzen duten bidea. Igandean 1938an Ezkabako Gotorlekuko presondegitik ihes egindako 792 lagunen oroimena mantentzeko kirol proba honek berriz ere zeharkatuko ditu egin beharreko 53 kilometroak.

    Ohikoa den moduan, Antsoainek oroimen edo memoriaren astea antolatu du lasterkaldiaren osagarri gisa. Ikusita lasterketaren gertutasuna Mikel Guerra antolatzailea izan dugu gaur gurean. Berarekin batera errepasatu ditugu La Fugaren helburu eta programazioak.

    Informazio gehiago : La Fuga Mendi Lasteketa

    Mikel Guerra Irati Irratian

    11 min
  • Xendra taldeko pop-rock doinuek jantziko dute larunbatean Artziko jauregia

    Talde bezala denbora gutxi daramazkiten arren eskarmentu handiko musikariak ditugu Xendra taldea. Bikote moduan hasitako taldea zazpikotea da egun eta Uharte herria dute egoitza. CD bat grabatzeko astia izan dute Bihia izenburupean eta 8 kantuz hornitutakoa. 

    Zazpikotea izanik estilo desberdinetatik mamitu dira taldekideak baina oro-har Xendra folk, pop eta rock estiloa darabilzkite bere kantuetan. Kontzertuak eskaintzen dabiltza bira betean sartuta eta bira horrek larunbata honetan Artziko Jauregian jotzera eramanen dituzte. Honen aitzakipean Ion Galbete Labiano Xendra taldeko kidea izan dugu gaur taldea aurkezten.

     

    Ion Galbete Labiano Irati Irratian

    Xendra taldearen Errauts eskuak:

    6 min
  • Horma bakarreko frontoian jokatzeko eskuz binakako txapelketa izanen da ekainean Bizkarretan

    Urte emankorra izan dute aurten Auñamendi Pilota eskolan, beren zenbait pilotarik lortu baitute txapela janztea. Ez hori bakarrik, geroz eta gehiago izan dira pilota eskolara gerturatu direnak erreminta desberdinetan aritzera. Hala ere, gaurkoan honetaz aparte bazen zer aipatua. Ekainaren 20an Bizkarretan Horma bakarreko frontoian eskuz binakako txapelketa antolatu baitute. 12 orduko txapelketa izanen da eta bikote bakoitzak 30€ ordaindu beharko ditu. Honen sustatzaile dugu Auñamendi Pilota Elkarteko kidea den Aitor Zazpe gurean izan da txapelketaz elekatzen. Berak animatu gaitu izena ematera, txapelketa herrikoia izango baita.

     

     

    Aitor Zazpe Irati Irratian

    11 min
  • Palestinara laguntza humanitarioa bideratzea xede duen ontzidia aurrera darrai

    Apirilaren 12an irten ziren Bartzelonako Portutik Global Sumud Flotilla 2026ko barkuak zeinetan 3000 bolondresetik gora zihoazten. Festa eta aldarrikapena uztartuz irten ziren zeregin zehatz batekin, Palestinak bizitzen ari duen blokeoa hautsi eta bertara laguntza humanitarioa eramatea. 

    Izaera baketsua duen ekinaldi herritar honek 5 kontinenteetako lagunak biltzen ditu eta bidea egiten ari zirela apirilaren 30ean nazioarteko uretan Israelgo armadaren erasoa jasan zuten, Gazatik 700 milietara zirela. Erasoaldi honetan 22 barku atxiki eta 180 lagun izan ziren atxilotuak. 25 barku ordea saihestu zuten ekinaldia eta bere baitan iritsi ahal izan ziren Kretako portura. Atxilotu gehienak Kretara eraman zituzten 2 izan ezik Thiago Silva eta Said Abukherek, zeinak atxiloaldian izan diren Israelen pasa den larunbata arte.

    Gaur flotillaren berri izan dugu bertan parte-hartu duen Lander Aurrekoetxearen ahotik eta berak azaldu digu bertan gertatutakoa. Berak animatu gaitu Palestinaz solasten eta beren alde mobilizatzen jarrai dezagun.

     

    Informazio gehiago : Global Sumud Flotilla webgunea

     Lander Aurrekoetxea Irati Irratian

    Landerren adierazpenak Ahotsa.info:

    22 min
  • Mikroipuin eta bideo lehiaketaren irabazleen sariak banatuko dira Erronkarin

    Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltzak 8. eskolarteko mikroipuin lehiaketa eta eskolarteko 2. bideo lehiaketa izan ditu hizpide. Bihar, maiatzaren 8an Erronkariko Ibarreko etxean emanen dizkiete sariak garaileei, zeina zentru moduan Garralda izan den nagusi . Zorionak irabazleei eta baita parte hartu dutenei!

     

     

    Idoia Zabaltza Irati Irratian

    0 min
  • “El Silencio de las Hayas” eleberria bizitzeko aukera zabalduko da Izaban larunbatean

    2010ean argitaratu zen lehen aldiz Mikel Alvirak idatzitako “El Silencio de las Hayas”. Ez zen bere lehen eleberria izan baina bai esan daiteke bere kontakizun intimoena bai dela. Sorogibelen herri fikzionatuan kokatzen den eleberria dugu, mugaldean kokatuta dagoena eta bikainki azaltzen ditu herri honen inguruak. Herri hau, Izaba eta bere inguruak ditu hizpide eta honen karietara bihar egun osoko egitaraua prestatu dute eleberriaz disfrutatu eta istorioa bera bizitzeko. Ez da ausaz egindako ekimena ikusita bere eleberria deskatalogatu egin zutela Mikel berriz ere argitaratzea erabaki zuen, 0. kapitulua gehituz eta bigarren amaiera bat ezarriz eta hori bera aurkeztuko du bihar.

    Hau aprobetxatuz tarte bat hartu dugu Mikel Alvirarekin egoteko. Berak hauek eta beste gauza asko azaldu dizkigu hurrengo elkarrizketaren audioan entzun dezakezuena. Nola ez, biharko ekimenera gerturatzeko gonbidapena luzatu digu.

     

    Mikel Alvira Irati Irratian

    Ediciones Escondidasek eginiko bideoa:

    View this post on Instagram
    19 min
  • Ezpelaren aldeko ekinbidearen ospakizuna larunbatean Abaurregainan

    2020an abiatu zen Ezpela zaintzeko ekinaldia Abaurregainan Ezpelzaintza 2050 izenburupean. Ekinaldiak mugak hautsi eta lortu zuen ezpela defendatzeko hainbat erakunde zein norbanakoren konpromisoak batzea lortu zuen. Ekinaldi honetan ezpelaren haziak jaso eta gordetzea zen zeregin nagusia eta ezpelaren egoera tokian toki jarraitzea zen eta beharra ikusi zen elkarte bezala aritzea erabaki zuten, honela sortu zen Ezpelzaintza 2050 irabazi asmorik gabeko elkartea.

    Aurten elkarteak ospakizun egun bat antolatu egin dute alde batetik lortu baita ezpel-sitsa espezie inbaditzaileen katalogoan sartzea eta bestetik Europa mailan ezpela desagertzeko arrisku larrian dagoela izenpetzea. Ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute larunbata honetan.

    Honen inguruan izan dugu Nayara Tanit solasean, Ezpelzaintza 2050 elkartearen motore eta bultzatzailea.

     

    Informazio gehiago :  Ezpelzaintza elkartearen webgunea

     

    Nayara Tanit Irati Irratian

    0 min
  • Deiadarra Pirinioetatik erresistentzia Euskal Herriko historiaren inguruko liburu ilustratua kaleratu du Aritz Ibarra Agirrezabalek

    Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak bere konfort eremutik , hots komikigintzatik, irten eta Euskal Herriko historia biltzen duen liburu ilustratua kaleratu du. Lan hau egiteko 3 urte t´erdi eman ditu eta burutzeko dokumentazio lan handia egin izan du, batez ere historiagile zenbait lan aintzat hartuz eta arakatuz. 
    Hasiera batean berak onartu bezala Euskal Herriko historia 20 ilustrazio eta kapituluetan egitea zuen xede, baina lana garatzen joan ahala epea murriztu behar izan zuen. Hemen sortu zen Deiadarra Pirinioetatik Erresistentzia zeina Euskal Herriko historia barnebiltzen duen Erromatar garaitik (K.a. I mendea) Nafarroako Erresumaren azken zantzuak eraitsi ziren arte (1620. urtea).
    Liburua eskuartean edukitzeko aukera izanen dugu hemendik aurrera eta atzokoan hasi zuen aurkezpen bira Gasteizen, ekitaldi arrakastatsu batekin gainera. Zapore gozo horrekin gaur gurean izan da lana aurkezten eta irratiko uhinetan izan dugu Aritz Ibarra Agirrezabal liburuaren nondik norakoak azaltzen.

    Aipatu digu prest dagoela aurkezpen gehiago egiteko beraz interesa izanen bazenute sare sozialen bitartez jar zaitezkete berarekin harremanetan,

     

     

    Aritz Ibarra Agirrezabal Irati Irratian

    0 min

About Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus