Irati Irratia

Irati Irratia

By
Download on the App Store

Irati Irratia episodes

  • Garraldako ikasleak eta Eutsi-Belaunaldien arteko topaketa osasuntsua

    Garraldako DBH 3ko ikasleok aste hauetan klasean ikasitakoa kalera ateratzea pentsatu dugu.

    Biologian giza gorputza ikasten ari gara: arnas, zirkulazio  lokomozio aparatuak. Hauek guztiak hobeto ulertzeko, Eutsi elkartekoekin kirol saio bat antolatu dugu Aurizberrin. Helburua argia zen: zahartze aktiboa eta osasuntsua bultzatzea eta denok batera mugitzea.

    Aritz Carballo kirol-saioetako monitorearen laguntzarekin, saio oso bat diseinatu dugu guk geuk:

    • Hasieran, beroketa ariketak  giharrak esnatzeko.
    • Gero, indar eta erresistentzia lantzeko  ariketak . 
    • Amaitzeko, erlaxazio ariketa bat lasai-lasai gelditzeko.
    • Behin dena prestatuta izan genuenean,maiatza hasieran Garraldatik Aurizberrira  txirrindulez  joan ginen Eutsi elkartekoekin soinketa saioa egitera.Dena guk gidatu genuen eta oso ondo pasatu genuen nagusiekin batera ariketak egiten. Gainera, klasean ikasitakoa zuzenean ikusi ahal izan dugu: zein gihar erabiltzen ditugun, nola aldatzen diren bihotz-taupadak jardueraren intentsitatearen arabera eta nola kalkulatzen diren hauek eta oxigeno-kontsumoa .

      Baina jarduera hau ez dugu soilik probestu horretarako. Beste bi ekintza ere egin ditugu:

      •  Biologian ikasitakoa praktikan jartzen jarraitu genuen eta Aurizberritik Auritzera joan ginen . Bertan,  Antsobin dagoen Xuringoa  errekan, uraren laginak hartu genituen:  pH-a, nitratoak , uhertasuna, eroankortasuna eta beste parametro fisiko-kimikoak  neurtu genituen.
      • Eta euria ari zuenez, Auritzeko frontoian perspektiba marrazten aritu ginen, Plastika ikasgaian ikasitakoa praktikan jartzeko.

      • Labur esanda, eguraldiak lagundu ez zigun arren,egun ederra izan zen . Gogoko tokian,aldaparik ez! Zientzia, osasuna eta artea elkartu genituen eta, garrantzitsuena, gure nagusiekin oso momentu polita pasa genuen.

        Eskerrik asko parte hartu  zenuten guztioi eta laster arte!

         

        Garraldako Ikasleen artikulua Irati Irratian

        6 min
      • Orreaga Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertu hiru eskainiko ditu egunotan

        Ikasturte amaiera aldera Orreaga Musika Eskolak beti antolatu izan ohi ditu ikasturtean zehar lortutako doaiak azalerazteko kontzertuak. Egunotan izanen dira hauek. Lehena gaur (maiatzaren 28an) Garaioan Konbo Txikiak eta Helduen Konboak eskainiko dutena. 4 eta 8 abesti eginen dituzte pop-rock talde moduan osatutako ikasleen taldea. Sarrera 5 euro balioko ditu eta etekinak Baztango gaztean den Gorkari laguntza emateko izanen da. Datorren astean ere astelehenean 18:00 etan eta ostegunean 18:30tan izanen dira hurrengo hitzorduak. Hitzordu guzti hauek ikusita Orreaga Musika Eskolako Maria Almirantearenarekin egotera joan gara. Berak ongi aski azaldu digu hurrengo egunetan zein ekintza izanen ditugun.

        Gaineratu behar dugu ere Orreaga Musika Eskolako aurrematrikulazioa abian dela.

        Hitzorduak:
        – Maiatzak 28, Garaioa-18:30 Konboa txikia eta Helduen konboa (5€)
        – Ekainak 1, Auritz-Kultur etxea- 18:00 Kontzertu txikia
        – Ekainak 4, Auritz-Kultur etxea – 18:30 Musika Elektronikoa kontzertua

         

        Maria Almirantearena Irati Irratian

        6 min
      • Xanti Begiristain Madotz: Gizon Egoskorrak

        Gaur bere kolaborazioarekin jarraitu du Xanti Begiristainek. Gaurkoan emakumeen kontrako indarkeria izan dugu hizketagai eta honetan gizonok dugun ardura.

        Xanti Begiristain Irati Irratian:

        7 min
      • Euskal Herriko kantuzaleen topaketa izanen da larunbatean Gasteizen

        Gasteiz hiriak hartuko du aurtengo Euskal Herriko Kantuzaleen topaketa Bagare Bagoaz lelopean. Larunbatean izanen da eta Euskal Herri osotik hurbildu eginen dira ahotsak prest izanik Gasteizen barna hainbat kantu egitera. Bazkarian 675 lagun hartuko dute parte baina kantari gehiago espero dira egunean zehar. Honen inguruan Gasteizko Kantuzale elkarteko Kandi Anda izan dugu solasean eta berak kantuzale guztiei dei egin die Gasteizera gerturatu daitezen.

        EGUNEKO EGITARAUA:

        11.00 – KANTU TALDE GUZTIEN TOPAKETA Probintzia Plazan (Aldundia). 
        12.00 – Ongi etorria, kantuak eta KANTUJIRA ibilbidearen hasiera. 
        14.00 – KANTUJIRAren amaiera Santa Barbara-Azoka plazan.   
        14.30 – HERRI BAZKARIA  Iradier Arenan. 
        17.00 – Bazkalosteko KANTU SAIOA eta JAUZI-DANTZAK  Foruen Plazako Pilotatokian.

         

        Informazio gehiago : Euskal Herria Kantuz webgunea

        Kandi Anda Irati Irratian

        12 min
      • Zoikaztegien garrantzia ezagutu eta zientzia herritarrei gerturatzeko tailerra izanen da igandean

        Puyk eta Evak Iratilur mikrokooperatiba sortu dute Aezkoa eta Auñamendi inguruan natura balioan jartzeko interbentzioak egiteko eta zientzia, biologia eta geologia jendearengana hurbiltzeko. Honen adibide da igande honetan antolatu duten zientzia tailerra. Azpegiko zoikaztegira eramanen dituzte izena ematen duten horiek zoikaztegiko hainbat azalpen eman eta bertan dagoena zientziaren bidez ikertzera. Honekin batera inguruko landarediaren eta naturaren liburuska bat banatuko dute ingurua balorean jartzeko. 

        Igandeko tailerra aitzakitzat hartuta gaur gurean izan dugu Puy Ziaurriz Iratilur mikrokooperatiboko kidea.

        Izen ematea : Zoikaztegia zientzia tailerra

         Puy Ziaurriz Irati Irratian

        11 min
      • Nafarroako Gobernuak torturaren beste zortzi biktima aitortu ditu

        Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak ohar honen bidez jakinarazi dute Nafarroan torturatutako beste 8 pertsona ofizialki aitortuak izan direla 16/2019 Foru Legearen babesean

        Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak aste honetan eman dituen zortzi aitortza berriak
        positiboki baloratzen dituzte Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek. Ebazpen hauek urrats garrantzitsua dira estatu-indarkeriak gure lurraldean izan duen eragina agerian jartzeko, eta urte luzez ukatu edo isilarazi diren errealitateak aitortzeko bi erakunde hauen iritziz.

        Ez dute aukera galdu indarkeria mota hauxe pairatu dutenei legedira aurkez daitezen eskatzeko hori baita egia osotasunean jakiteko modurik eraginkorrena. Nafar Gobernuari ere eskatu diote lan honetan jarrai dezan eta segi dezala urratsak ematen.

        Batzordeak aitortutako tortura kasuak honako hauek dira:

        Kepa Vales Garcia, Brigada Politiko Sozialak torturatua 1970 eta 1971ean.
        Paco Sola Díaz, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1975 eta 1982an.
        Pello Iraizoz González, Guardia Zibilak torturatua 1988an.
        David Abarzuza Caballero, Guardia Zibilak torturatua 1996an eta Polizia Nazionalak 1997an.
        Iñaki Urteaga Arduya, Guardia Zibilak torturatua 2000an.
        Gorka Urteaga Arduya, Guardia Zibilak torturatua 2000an.
        Xabier Sagardoy Lana, tGuardia Zibilak torturatua 2008an.
        Amaia Elkano Garralda, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2009an

        Ebazpen 137 pertsona dira jada orain arte Foru Lege honen esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak. 

         

        Aitotzen balorazioa Irati Irratian

        8 min
      • Aezkoako Altxubidearen mendeurrena kari bere historia ezagutzen

        Ostiralean izan genuen Daniel Iriarte Altxubidearen mendeurrenaren karietara antolatu duten ibilaldiaz solasean. Gaur aldiz, antolaketa lanetan dabilen beste kide bat izan dugu, Jose Etxegoien, honekin Altxubidearen historian sakondu dugularik. 
        Berak azaldu digunez bidea XIX. mendean kokatzen da eta oso erabilia izan zen, nahiz eta ez den Zaraitzu eta Erronkariko kañaden sona berakoa izan. Aezkoak garai batean 3 bide mota zituen ardi moten araberakoa, rasak Milagroko bidea, latxak Garazirako bidea eta gero artalde txikiak tokian geratzen ohi ziren.
        Hau balorean jartzeko ekinaldia dugu larunbatekoa baita naparbideak.com webgunearen berrikuntzak azaleratzeko.
        Ospakizun honetara Aezkoa Kirol Elkartea eta Ipareizea trail taldea batu dira Aezkoa osoko trail zirkularra egiteko egun berean.

         

        Informazio gehiago : Naparbideak-Rutasnavarra

         

        Jose Etxegoien Irati Irratian

        14 min
      • Altxubidearen mendeurrena ospatzeko bidean

        Naparbideak egitasmoak 25 urte eta Aezkoako Altxubideak (Kañada) 100 urte betetzen ditu aurten. Biak batuta datorren maiatzaren 30ean ibilaldia antolatu dute altxubidetik Abaurregaina eta Garralda lotuz. 2011tik 2015era aritu ziren Naparbideakeko lagunak bide honetako harriak topatzen eta jada 36 topatu zituzten. Gerora beste hainbeste mugarri berri jarrita atondu egin zuten bidea.

        Naparbideak jadanik 224 bide markatu eta trakeatu ditu Aezkoan eta gaur egun guztion eskura jarri dituzte webgunearen bitartez eta hainbat txokotan utzitako flyerren bitartez.

        Gaur Altxubidearen eta Naparbideaken inguruan aritu gara Daniel Iriarterekin.

         

        Informazio gehiago eta izen ematea : Naparbideak webgunean 

         

        Daniel Iriarte Irati Irratian

        11 min
      • Maiatzaren 29an estreinatuko da Itzagaondoan errotutako Petrus filma

        PETRUSen, Joseba Lekuona hargin eta artistaren, Simeon Hidalgo irakasle erretiratuaren eta Elsa Plano Itzagaondoa haranaren biziraupenarekin konprometitutako alkatearen historiak uztartzen dira. Hiru ikuspegi desberdinetatik begiratuta, egunerokoa lantzen du filmak. 2021ean landutako Petrus laburmetraiatik eratorritako lana da, PETRUS Itzagaondoan kokatuta dagoen baseliza bateko hargina izanik bertan hasi ziren tokian toki elkarrizketak egiten. Hor ezagutu zituzten Simeon eta Elsa eta ondorioztatu zuten ibarraren erresistentzia eta bizitzeko gogoa lan luzeago batean landu behar zirela. Hortan sartu ziren Haruru filmakeko lagunak Helena Bengoetxea zuzendariaren gidaritzapean. Lan guzti honek PETRUS filma dokumentala eman du, zeina ZINEBI jaialdiaren 67. edizioan aurkeztua izan zen. Orain zinemetan estreinatu eginen da datorren maiatzaren 29an.

        Estreinaldia aprobetxatuz Helena Bengoetxea zuzendariarekin izan gara filmaz solasean. Berak maisuki adierazi digu bertan azaltzen direnak eta filmak utzitako arrastoak. Nabarmendu du saiatu dela Itzagaondoa bailarak bizitzeko duen adore eta kemena.

         

        Estreinaldia maiatzaren 29an Iruñeako Golem Baiona zinemetan

         

         

        Helena Bengoetxea Irati Irratian

        Hemen duzue filmaren aurrerapena:

        22 min

      About Irati Irratia

      From the publisher's feed

      107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus