
Sign up to save your podcasts
Or


Maiatza hasieran izan ohi da Almadiaren Eguneko ospakizuna eta aurten maiatzaren 2an izanen da. Beste behin ere zenbait lagunek almadia baten gainean presa jeitsi eginen dute, tatean LH Donibaneko ikasleek eta Sobrarbeko Navaten elkarteko kide bat ere. Ezkako urak baimentzen badute normaltasunez ospatuko da eguna eta bi urtetan Lanbide Heziketako Donibane institutuan eraikitako almadiak jeitsiko ditu urak. Almadiazainak ez ezik, ibai ertzean latsariak ere arituko dira.
Honen inguruan aritu zaigu gaurkoan Almadiazainen elkarteko Koldo Zilbeti. Berarekin batera errepasatu dugu egunean zehar zer topatu eginen dugun eta gonbidatu gaitu bertaratzera egun zoragarri honetaz gozatzera.
Koldo Zilbeti Irati Irratian
Programa:
Ostiralean aurkeztu zuten era autonomoan kudeatuko den Sorogaingo Museoa. Aterpetxearen garajeetan paratuta 4 zonaldeko museo bat eraiki dute Turismoa sustatzeko plangintza orokorraren baitan, zeinetatik 115.000 euro atera ziren proiektu hau gauzatu zedin. Larunbatean ere bertakoei zuzendutako ate irekierak izan ziren eta jendea oso pozik atera zen bertan ikusitakoarekin.
Lan hau Erroibarko udalak eskainia izan da eta Telco eta Kaizen enpresek gauzatua. Museoa autonomoa izanen da, aurretiaz webgunean erreserba egin eta QRbaten bidez sartu ahal izango da jendea. Erakustokia lau zonalde izanen ditu, natura, ingurua, giza arrastoa eta bidai inmertsiboa banatzen direlarik bertan.
Hau guztia maisuki azaldu digu Telco enpresako kidea den eta bertan lanean aritu den Mikel Martinezek. Berak gonbidatu gaitu bertaratzera eta ikustera bertan agertzen dena.
Mikel Martinez Irati Irratian
15 urteko Iradi gaztea protagonista duen eleberri honek Ritualen jasotako emakumeen ixtorioak biltzen ditu gazteei zuzendutako nobela baten antzera. Kati Leatxe Aristuk maisutasunez harilkatu ditu istorioak eta aurre-pirinioko edozein herritan koka daitekeen nobela gauzatu du. Ilustrazioa Estitxu Larrea Leatxek egina izan da, hasiera batean ilustrazioak indarra hartu bazuen ere, kollage eta garaiko argazkiekin jolasten atondu du eleberria.
Gaur aurkeztuko dute Amatxi Maitia, Agoitzen, bidelagun izan duten Rut Iturbide Rodrigok lagunduta eta Isabel Mellen Rodriguez historialariaren zertzeladak gehio apainduko dutelarik agertokia. Idoia Donazar ere kantuan arituko dela kontatu dute sare sozialen bitartez.
Guzti hau landu dugu gaurkoan Estitxu Larrea Leatxe eta Kati Leatxe Aristurekin egindako elkarrizketan. Gonbidapena luzatu digute hurreratu gaitezen.
Estitxu Larrea eta Kati Leatxe Irati Irratian
Euskara sustatzerako Taupa Mugimenduak ekinaldi berri bat jarri du martxan, Eusfera. Haurren unibertsoa eta ingurua euskaldunago bat eraikitzea helburu sortutako ekimena dugu, zeina antolatzaile zein gurasoei baliabide desberdinak jartzen dituen eskuragarri helburua bete dadin.
Ekimenak indarra hartuko du maiatzaren 7tik 17ra zeinetan tarte horretan misioak eta Euspazioak (euskarazko aisialdia sustatzeko guneak) areagotu eginen diren. Ariketa kolektibo eta norbanakoa izanen da, euskarazko aukerak areagotu eta euskararen presentzia areagotzea ortzimugan. Honen inguruan aritu gara Taupa Mugimenduko kidea den Uxue Izko lagunarekin zeina gonbidatu gaituen ekimenean parte-hartzera.
Informazio gehiago eta izen ematea: Eusfera webgunea
Uxue Izko Irati Irratian
Eusfera aurkezpen bideoa:
Aste hasiera lasaia izan dugu meteorologia aldetik eta hala azaldu digu David de Andresek. Aste hasierako errepasoaren ostean asteburuko eguraldi iragarpenarekin joan gara eguraldi egonkorra nagusi izanen dugularik.
David de Andres Irati irratian
Apirilak 23 egun ditu gaur, liburuaren eguna eta koinziditu du Mari Mar Agos liburuzainarekin hitzordua genuela. Gaurkoa ospatzeko orri markatzaileak egiteko tailerra eta lehiaketa antolatu dute Aurizberriko liburutegian. Datorren astean, ikasturteko literatur solasaldien amaiera izanen da Nirliit eleberriarekin eta azken berenduarekin. Honetaz aparte, aurreko astean Astorgan izan zen Mari Mar landa eremuko liburutegien topaketetan eta bertan bizitakoak kontatu dikzigu ere.
Mari Mar Agos Irati Irratian:
Gazteek zer nolako mundua jasotzen duten ezagutaraztea du helburu larunbatean taularatuko den Mundo Falaz antzezlana. Metamorfosis proiektuaren baitan dauden 52 haur eta nerabe izanen ditu emankizun honek protagonista, bertan bolondresak eta Bultzada Sorkuntza taldea laguntzaile izanen dituztelarik. Metamorfosis proiektua ia 3 urte daramazki lanean Agoitzen eta haur eta gazteei sorkuntzaren eta gorputz espresioen bidez euren emozioak agertu eta lantzea du helburu. Proiektua Anerk elkarteak dinamizatzen du eta gaurkoan Nerea Arizkuren izan dugu proiektuaz eta emankizunaz solasean. Emankizun honetarako 4 sarrera besterik ez dira geratzen eta urduriak nabariak badiren arren emankizun borobila izanen dela esan digu Nereak.
Nerea Arizkuren Irati Irratian
Aurrekoan hasitako haritik jarraitu egin dugu gaurko kolaborazioan, nerabeek eta euren pantailen erabileren inguruan solasean. Aurrekoan pantailak eman aurretik hausnartu beharrekoak izan genituen hizpide. Gaur aldiz, pantaila horien erabilerak nola neurtu eta nola zaindu izan dugu hizketagai. Arriskuetaz ari garenean Mirenek aipatu digun moduan Big Tech Little Victim ongi ondorioztatzen du nola dauden teknologia berri horiek adikzioa lortzeko nerabeengan.
Aipatu izan dugu pantailak mundu oso bat irekitzen dutela, bere aukera eta bere arriskuekin eta gure nerabeekin pantailarik gabeko solasaldi lasaiak edukitzea da gakoa eta horiek pantailek dakarzkiten arriskuetan arreta jartzeko oinarriak emateko baliatu behar da.
Hau guztia landu dugu Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua den hezitzailearekin gaurkoan.
Solastu ez ezik zenbait baliabide ere eman dizkigu. Gaia mahai gainean jarri eta honen inguruan lanketa egiteko ETBko “Generación Click” dokumentala eta Jon Illescasen liburua “Educación tóxica” gomendatu dizkigu. Pantailen adikzioak detektatzeko edota erabilerak neurtzeko ere berak garatutako “Parental alerta adicción a las pantallas” erreminta duela jakinarazi digu, zeina berarekin kontaktuan jarrita eskuragarri egongo litzatekeen.
Noski , ez ahaztu Miren Ciaren webgunean duzue informazioa eta kontsultak egiteko aukera
Miren Cia Urrutia Irati Irratian
Datorren astelehenean Leitzako Eskolako esperientzia ezagutzeko aukera izanen da Garraldako Eskolak antolatutako bilkuran. Bertan jantoki komunitarioa nola ezarri zuten ezagutu eta bertan bideragarria den hausnartu eginen da. Leitzan urte batzuk daramazkite egoera berri honen bueltan lanean eta oso emaitza positiboak lortu izan dituzte. Bertakoa kontsumitu, bertakoek sukaldatu eta bertako negozioetan erosi da ideia honen funtsa eta hori bera gauzatzeko aukerak egon badaude.
Dinamika hauxe ekarri digu Garraldako Eskolako irakasle eta proiektuaren bultzatzaile den Aitziber Larreak. Berak gonbidatu gaitu esperientzia ezagutzera.
Izen ematea : Jantoki Komunitarioak Garralda
Aitziber Larrea Irati Irratian
Alderdi Ederretik irtenda arratsaldeko 17:30 Gernika Palestinak herri ekimenak euskal gizartea mobilizatzera deitu du Gernikako Bonbardaketaren urteurrenaren atarian. Israelek Palestinaren aurka eragiten ari duen genozidioa salatu eta baita bertako zein kanpoko konplizeak seinalatu eta salatu nahiean eginen da mobilizazioa, Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez! lemapean.
Mobilizazioak kultur, sozial eta politika arloetako 150 eragileren babesa jaso du jada, gehiago izanen direlarik. Mobilizazioa aitzaki hartuta Gernika Palestina herri ekimeneko bozeramailea den Ibon Meñika Orue-Etxeberria izan dugu gurean, eta Ibonek berak jarri digu mobilizazio honen kontestua.
Informazio gehiago : Gernika Palestina
Ibon Meñika Orue-Etxeberria Irati Irratian
From the publisher's feed