
Sign up to save your podcasts
Or


Uda giroko egunak eduki ditugu asteburuan eta astelehenean gure inguruan hala adierazi digu David de Andresek izandako tenperaturak maiatza amaieran eta ekainean edukitzea litzatekeela normalena. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu da.
David de Andres Irati irratian
Korrika 11 egunez gurutzatu zuen Euskal Herria, euskara gara lemapean. Pirinioetako AEKak kudeatzen zituen 126 lekuko hartze eta egun borobilak izan zirela esan dezakegu, hala adierazi baitigu AEK-ko kidea den Garazi Iribarren Zabaltzak izandako elkarrizketan. Korrikak emandako indarra aprobetxatuz sortu da Korrikaren 12.eguna ekinaldia, zeinetan euskara ikasteko zalantzetan dauden horiei asteazken honetan doako klase bat eskaintzen zaien eta maiatzean mintzodromo bat ikasten dabiltzan horiei. Euskara gara eta ekinaldi honekin izango garela aldarrikatzera datoz. Bertan parte-hartu ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea eta esan bezala doakoa izanen da.
Pirinioetako AEK kudeatzen duen eskualdean hauek dira Korrika 12. eguneko deialdiak:
– Goizean 10:00
Agoitz-Euskararen etxea
Garralda- Etxabarrengoa
Ezkaroze- Ibarreko Etxea
-Arratsaldean
18:00
Erronkari-Erronkaribarko etxea
19:00
Eugi-Zentro Zibikoan
Izen ematea : Korrika 12.eguna
Garazi Iribarren Zabaltza Irati Irratian
1936an izandako altxamendu militarrak hainbat aztarna utzi zituen Nafarroan. Mola jenerala izan zen horren zuzendari eta bultzatzaile. Nafarroan gerra fronterik egon ez bazen arren, 3500 lagun izan ziren exekutatuak eta kuneta eta fosa zenbaitetan hobiratuak.
Honen ikerketa burutzen aritu da Peio Guerra idazle eta kazetaria eta bera izanen da bihar Agoitzen,bertako pentsionista, alargun eta erretiratuen elkarteak gonbidatuta, honen inguruko azalpenak ematen. Honen aitzaki gurean izan dugu eta berak adierazi digu 23 agoizko galdu zutela bizia altxamenduaren baitan. Berak gonbidatu gaitu hitzaldira, ongi baitago gertatutakoa jakitea etorkizunean akats berdinak ez errepikatzeko.
Peio Guerra Irati Irratian
Prentsaurrekoa burutu zuten atzo Ibañetako Edadekoen egoitza kudeatu eginen duen administrazio kontseilu berriak. Planiger enpresari bere akzioak erosi ostean tokiko 8 entitatek bere gain hartuko dute zerbitzu honen kudeaketa. Urte hasieran jakin izan zuten enpresaren erabakia eta ezkeroztik aritu dira erlojuaren aurka zerbitzuaren mantentze bidea uztartzen. Javier Lapeire Luzaideko zinegotziak atzokoan aipatu bezala Errusiar mendi bat izan da igarobide hau baina azkenean lortu da zerbitzuaren mantentzea. Orain Leire Remirok aipatu bezala urtebeteko trantsizioa izanen da bertan egokitu eta zerbitzuari heltzeko. Horretarako ezinbestekoa izan da Nafar Parlamentutik etorritako diru-laguntza baita Beteluko egoitzaren lana ere.
Kudeaketa moduari dagokionez, administrazio kontseilu berriaren oinarriak langileen eskubideen duintze eta bermatzea eta egoiliarren asebetetze maila mantendu eta hobetzea. Lehena konbenioarekin eta formakuntzarekin eginen diote aurre. Bigarrenari aldiz, garraioarekin, egoitzaren irekitzearekin eta bertara eginiko bisita eta antolatutako ekimenekin. Hau dena, zuzendaritza eta langilekin egindako lan taldeari esker.
Gaur egun, 42 egoiliar daude egoitzan eta 35 langile daude osotara hauei zerbitzua ematen. Zuzendaritza eta langileak pozik eta arduratsu agertu ziren atzokoan erronka berri eta polit honi aurre egiteko.
Ondoren, administrazio kontseiluko Leire Remiro Esnoz, Guillermo Larraioz Otazu eta Javier Lapeire Paris kideekin izan ginen solasalditxo bat egiten.
Leire Remiro Esnoz, Javier Lapeire Paris eta Guillermo Larraioz Otazu Irati Irratian
Ematen duenez antizikloia gotortu egin da nahiz eta pixkanaka mugitu eginen den David de Andres lagunak aipatu digunagatik. Honek hodeirik gabeko egunak ekarri eta ekarriko dizkigu. Horren ostean asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara.
David de Andres Irati irratian
Gauza bat dela edo bestea dela hilabete bat da Xanti Begiristainekin ez garela egon. Gaurkoan zen zita eta bertan izan dugu bere kolaborazio berriarekin. Gaurkoan ETB1ko euskara erabilera izan du hizketagai.
Xanti Begiristain Irati Irratian:
Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sexualitatea lantzeko tailerrak burutuko ditu 3 astez jarraian. 8 eta 15 urte bitarteko nerabeei zuzendutako tailerrak izanen dira eta Edurne Errea eta Jabi Arana sexologoak izanen dira tailer horiek garatzen. Bi talde desberdin izanen dira eta dinamika desberdinak garatuko dituzte haur eta nerabeekin lantzeko. Honen inguruko irizpideak, ideia jaso eta zalantzak argitzeko bi bilera informatibo antolatu dituzte datorren astean.
Gaur guzti honen inguruan aritu gara Edurne eta Javirekin. Beraiek luzatu dute tailer eta bilkura hauetan parte-hartzera, bertan sexualitatea lantzeko moduetaz ere solastu ahalko baita.
Bilkura deialdiak:
– Apirilak 21, 16:15 Garraldako eskola
– Apirilak 23, 16:15 Erroko Eskola
Edurne Errea eta Jabi Arana Irati Irratian
Tailer hauen aurkezpena:
“Perro Pastor” lehen eleberria kaleratu ostean jasotako babesak bultzatu zuen bigarren hau kaleratzera. Ideia urrunagotik datorkio 2015ean Aylan umearen irudiak bihotza uzkurtu eta mugen inguruko eleberri bat egitea otu zitzaion. Bigarren Mundu Gerran kokatuta Luzaide eta Arnegiko herrietan “Ixila El mugalari” bertako mugalari baten bibentziak agertzen dizkigu. Eleberria gazteleraz edo jatorrizko bertsioan dugu bi ataletan eta garaiko Luzaide eta Arnegira garamatza.
Auñamendi aldea ederki asko ezagutu eta maite duen laguna dugu Martin Gamboa eta duela bi aste izan zen Luzaiden aurkezpena egiten. Bertan 55 lagun batu ziren eleberriaren nondik norakoak ezagutzeko. Gaur gurean izan dugu eleberria aurkezten.
Martin Gamboa Irati Irratian
Bueltatu gara Mikel Albisu Iriarte Auzperri eta Agoitzeko Literatur solasaldien dinamizatzailearekin egotera. Martxoa amaieran izan zituzten aurreko saioak eta saio hauetan Ni Ez Naiz Mikel Laboa komikia izan zuten hizketagaia. Bi saioak bikain joan ziren, zenbat ertz izan ditzazkeen irakurraldi batek, hori da geratzen den sentsazioa. Mikelek aipatu dizkigu ere zein izanen diren hurrengo hitzorduak, bietan Juliana Leveille Trudel idazlearen Nirliiit eleberria landuko dutelarik.
Hurrengo hitzorduak:
– Apirilak 27 astelehena, 18:00 Agoitzeko Euskaren Etxea
– Apirilak 28 asteartea, 18:30 Aurizberriko Sabaia
Mikel Albisu Iriarte Irati Irratian
Negu giroko asteburua izan dugula ondoriozta genezakeDavid de Andres lagunak aipatu digunagatik. Hala ere, ez da espero zena izan elurrari zegokionean. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.
David de Andres Irati irratian
From the publisher's feed