
Sign up to save your podcasts
Or


Udaberriarekin batera Zaraitzu eta Erronkarin ingurua ezagutu, baloratu eta bertan topatutako landareekin ukenduak egiteko tailerretarako deia luzatu dute. Gentiana Pirineoko Silvia Erlanz izanen da ikastaro hauen dinamizatzaile, bere lan anitzen artean eta biologa den artean, ingurugiro hezkuntza jorratzen ohi baitu. Gaur bera izan dugu ikastaro hauen inguruan solasean. Berak animatu gaitu tailer hauetan parte-hartzera beste begi batzuekin begiratuko baitiogu inguruari hauen ostean.
Silvia Erlanz Irati Irratian
Gaur itzuli gara bi astetan behin dugun kolaborazioarekin. Gaur Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua den laguna izan dugu. Pantailak alde batera utzi eta gaurkoan hezkuntza estiloak izan ditugu hizpide, nerabeetatik fokoa kendu eta hezitzaileengan (gurasoengan) jarri dugu.
Maccoby eta Martinen ikerketa eta sailkapena izan dugu oinarri, zeina lau estilo desberdin markatzen dituen, autoritarioa, demokratikoa, arduragabea eta permisiboa. Mirenek azaldu dizkigu bakoitzaren ezaugarritzeak eta berez nerabeen ongizaterako nahiz eta denek zeozer positiboa izan estilo demokratikoa litzateke, komunikazioan eta konfidantzan duelako indarra. Eta zuek zer nolako hezitzaileak zarete?
Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.
Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea
Miren Cia Urrutia Irati Irratian
Natura eta jasangarritasuna hizpide duen Agoitz Loretan jaialdiak bere bigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan Agoitzen. Hala ere, jaialdia baino lehen izan dira zenbait ekimen beroketa gisa, lorategien auzolana eta orkideen inguruko ibilaldi gidatuak kasu. Arrakastatsuak izan dira eta hori bera espero da asteburu honetarako. Jaialdian mikrolorategien lehiaketa izanen da, zeinetan enpresa eta negozioez aparte gonbidatutako udal zenbait parte hartuko duten. Agoitzeko tabernetan ere lore pintxoak izanen dira dastatzeko eta nola ez loreen inguruko azoka ez da faltako. Guzti hau bertako taldeen parte-hartzearekin hornitu eta festa handi bat prestatuko dute.
Honetaz solasean izan dugu koordinatzaile lanetan diharduen Orain Klimako kidea den Mikel Baztan izan dugu gurean. Berak gonbidatu gaitu Agoitzetik pasatzera.
Mikel Baztan Irati Irratian
Apiril bero eta lehorrak maiatza hasiera heze eta freskoari eman dio bide David de Andresekin hitz egin dugun bezala. Aipagarriak atzokoan izandako ekaitzak kazkabarra eta elurra ekarri zituztela. Horren ostean aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.
David de Andres Irati irratian
Lehen hitzordua larunbata honetan izanen da III. Mendi eguna ospatuko baita Orbaizetan. Goizean goiz irten eta Mendizar igoko dute bertaratzen direnek. Mendi Eguna Euskal Mendizaleen elkartearen 100. urteurrenetik eratorritako ekinaldia da zeina ezkeroztik errepikatu egin duten Orbaizetan. Lehen edizioan Urkulu igo zuten, bigarrenean Mendilatz, aurtengoan Mendizar igoko dutelarik.
Bigarren hitzordua, uztailaren 25ean izanen da egun honetan ospatuko baita Orbaizeta Kirolak antolatuta Kontrabandisten Ibilbidea BTT froga (KiBTT) zeina 3. edizioa izanen duen. Jada izen ematea irekia dago Orbaizeta Kirolaken webgunean. Frogak bi ibilbide izanen ditu eta aurten intentzioa da Irabiako uharkaren inguruak ere zeharkatzea.
Bi deialdiak izan ditugu hizpide Orbaizeta Kultur Ekimeneko eta Orbaizeta Kirolakeko kidea den Aitziber Olabarrietarekin. Berak gonbidatu gaitu bi ekimen hauetan parte hartzera.
Informazio gehiago : Orbaizeta Kirolak webgunea
Aitziber Olabarrieta Irati Irratian
KiBTT lehen edizioko bideoa:
Palencian salgai jarritako kordel-orri bat eskuratu zuen Nafarroako Artxibategi orokorrak. Kordel-orri horretan XIX. mende hasierako kontakizun bat ageri zen, zeina Auritz herria zuen oinarri. Bertan Juan Gastonek ustez eraildako familia oso baten kontakizuna dakar. Hala ere, pertsonaia existitu bazen ere, Saran akatu zituen bi pertsona eta Auritzen ez dira kontakizun honen arrastorik sumatu. Hala ere, Juan Gaston Iruñean Garrote vilarekin eraila izan zen, erregeak eta biztanleek barkamena exijitu zuten arren. Kordel-orri horren nondik norakoak azaldu eta Auritzeko kronika beltza ikertzen duen aldizkaria ondu du Auritzeko udalak.
Igande honetan garaiko Santakruz ferien eguna adostu dute aurkezpen hauxe egiteko eta igande honetan izanen da. Hau aitzakitzat hartuta Auritzeko zinegotzia den Josepe Irigarai izan dugu gurean. Berak publikazioaren zein kordel-orriaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Aldizkariak aurkezpenean banatuko dira eta baita Auritzeko etxeetatik ere.
Josepe Irigarai Irati Irratian
Gaurko kolaboazioan Maiatz aldizkarirako sortutako testu bat ekarri Xanti Begiristain Madotzek bere kolaborazioan. Olerkigintzarekin izandako hartu-emanak hizpide olerkigileek duten trebezia goraipatzen du testu honen bidez.
Xanti Begiristain Irati Irratian:
Apirila euri pila dio esaera zaharrak baina aurtengoa ez-ohiko apirila izan dugu lehorra eta beroa David de Andresek aipatu digunagatik. Normalean baino 3 gradu beroago izan da apirila gure zonaldean eta euria eskasa izan da. Hori aztertu ta gero sartu gara asteburuko eguraldiaren inguruko iragarpenarekin.
David de Andres Irati irratian
Martxoan hasi zuten makinaria martxan jartzen Aurizberriko musikariek. Herriari helarazi egin zioten Musikaren egunan parte-hartzeko aukerak zabaltzen zirela eta ezkeroztik eskaera ugari jaso eta lantzen hasi ziren. Entseguetan buru belarri eman ondoren larunbata honetan izanen dute landutakoa erakusteko eta baita ere berresteko Aurizberrik musikarekin duen erlazio estua.
Musikaren Eguna zita garrantzitsua denez bertara gerturatu gara ospakizuna lehen ahotsetik jaso genezan eta horretarako Edurne Errea izan dugu gaur gurean. Larunbatean ongi pasa nahiko bagenu toki eta une ederra dela gaineratu digu.
Edurne Errea Irati Irratian
Apirilak 25ean DBHI Otsagabiko DBH1eko ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan, Baluarten, Garraldeko ikastetxearekin batera egin zuten ikerketa aurkeztu zuten. Ikerketa Irati oihanean ugaria den baso igel- gorriaren errute urmaleen inguruan izan zen. Otsagabia etaGarraldako ikastetxeko LH56 eta DBH1eko ikasleak aritu ziren, bi ibarreko hiru urmaeletan: Udi, Sobar eta Barrenbaltsaldean.
Ikuspegi zientifiko batetik, baso igel-gorriaren errute urmaleen azterketa garrantzitsua da, ingurumenaren eta ekosistemaren osasuna ulertzeko. Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeak ikasleei esperientzia berasgarria eskaini zien, ikerketa zientifikoaren prozesua praktikan jarriz eta euren lana aurkezteko aukera izanda. Horrela, ingurumenaren zaintza eta ikerketa zientifikoaren garrantziaz jabetu ziren.
Bisitari ugari izan genituen, naturaren inguruko ikerketa honen berri entzun nahiean. Saioa, Aner eta Jeffer aritu ziren gure ikerketa azaltzen, baso-igel gorriek arrautzak erruteko erabiltzen dituzten urmaeletan topatu ditugun berezitasunak entzuteko prest. Egun polita izan zen, beste 15 ikastetxeetako ikerlanekin batera. Gustora eta harro egin genuen lanaz, eta esperientzia hori partekatzea benetan aberasgarria izan zen. Hurrengo arte!
Artikulua irakurrita Irati Irratian
Ikasleen artikulu zientifikoa:
From the publisher's feed