
Sign up to save your podcasts
Or


Gaurko kolaborazioan emozioen inguruan solasean jarraitu dugu, zehazki tristura, beldurra eta frustrazioan atentzioa jarriz. Miren Cia Urrutia nerabezaroan adituak emozio desatsegin hauen inguruan solastu zaigu, aurrekoan poztasuna, maitemintzea eta euforia landu genituen eta. Aipatu izan dugun moduan emozioak ez dira onak ala txarrak denak beharrezkoak baititugu erregulaziorako. Emozioaren iraunkortasunak edota gehiegikeriak dira txarrak edo ondorioak dakartzatenak.
Emozioen agerrarazpenak ere ez gaitu ahul egiten, askatze eta erregulatze ariketak izan ohi dira ta nola ez gogoratu behar dugu nerabezaroa ikaspen prozesu bat dela baita emozioen atalean ere.
Interesgarria iruditu bazaizu gogorarazten dizuegu zuen zalantzak edota interesatzen zaizkizuen gaiak jorratu ditzazkegula horretarako jakinaraziguzue eta anonimotasunez landu eginen ditugu.
Gogoratzen dizuegu ere edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.
Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea
Miren Cia Urrutia Irati Irratian
Julian Gayarre Erronkariko tenore handiaren bizitza modu askotan errepasatua izan da. Errepaso hauen ardatzak berak abestutako obrak, bidaiak, dokumentazioak,… izan dira baina oraingoan errepaso hori berak opera desberdinetan erabilitako jantzien bitartez eginen dute larunbata honetan. 5 jantzi oso gordetzen dira baina baita hainbat peluka eta berak erabilitako osagarriak ere. Errepaso honen emale edo garatzaile izanen dugu Oscar Salvoch ikerlaria eta Julian Gayarreren figuran aditua. Gaur gurekin izan dugu Oscar hitzaldiaz eta Gayarreren bizitzaz solasean.
Oscar Salvoch Irati Irratian
Urrobi kanpinak, Irati Abeturak eta Baratze jatetxeak abian jarritako ekinaldia dugu hauxe. Larunbata honetan hainbat bizikleta zale batu eta elkarrekin inguruaz gozatzeko aukera emanen da. Kirol bakartia izan ohi da eta elkarrekin disfrutatzeko hautua eman dute antolatzaileek, kirolaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Gehienez 30 lagun hartu dezakete parte ekimenean eta 20 partaidek baino gehiagok eman dute jadanik izena, beraz aukera baduzue, bizikletaz eta naturaz gozatzea aukera emanen digun jardunaldi honetan. Hau guztiaz solastu gara antolaketa lanetan dabilen Joseba Martinez Rey lagunarekin eta berak ederki asko saldu digu ekimena.
Izen ematea: MTB Jardunaldi komunitarioa
Joseba Martinez Rey Irati Irratian
Ekaina amaiera beroegia izan dugu baina baita ekaiztsua, batez ere igande arratsaldean David de Andres lagunak aipatu digun moduan zenbait herritan 70litro jaso zirela 35 minututan. Errepaso horren ostean aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.
David de Andres Irati irratian
Lehen edizioan Espartzan 200 lagun batu ostean aurten Orbaizetan ospatuko da Udaherri jaialdia. Pirinioetako herri txikietara musika eramatea helburu sortu zen baita bertako taldeei agertoki bat eskaintzeko ere. Aurten jaialdi ibiltariak Orbaizeta izanen du akuilu eta bertan taula gainean arituko dira 30-06 (Burgi) , Fittik Ez (Nabaskoize) , Koiuntura+arte (Orbaizeta) eta Diraki (Aezkoa). Musika estilo desberdinak Pirinioetatik eta Pirinioendako. Arratsaldeko 19:30tan hasiko da jaialdia eta goizeko 2:00ak bitarte iraunen du.
Jaialdiaren berri izateko gaur gurean izan dugu antolaketa lanetan dabilen Sergio de Andres. Berak animatu gaitu larunbatean Orbaizetara gerturatzera.
Sergio de Andres Irati Irratian
Peio Mari Otaño sortzaile zizurkildarraren figura ardatz duen filma dugu Ombuaren Itzala. Ahanzturan izandako sortzaile honi bizia ematea aurreikusi zuen Patxi Biskert aktore eta zinemagilea 2011an Galizian zela. Zizurkilen Peioren omenezko zenbait ekitaldi egiten zirela ikusita Patxik pertsonaia honi ahanzturatik ateratzeko grina sartu zitzaion, garaian bertsolari eta poeta garrantzitsua izan baitzen euskara eta Euskal Herriarentzat. Hainbat ate jo ondoren finantzaketarik jaso ez eta auzolanaren bitartez eratzea deliberatu zuten, 30000 sarrera salduz, horrek aukera eman zielarik filma ekoizteko.
Filma memoria eta emigrazioa ditu hizpide, Otañok 3 aldiz bidaiatu baitzen Argentinara, horietariko bi beharturik. Gaur filmaren proiekzioa aitzaki Patxi Biskert izan dugu honen inguruan solasean. Larunbata honetan Patxi Biskert bera izanen da filmaren ostean solasaldirako aukera emanez.
Patxi Biskert Irati Irratian
Urte batzuk daramazki Amaia Bizkai teknologia berrien zerbitzua irekia duela. Norbanako zein entitateei erreminta teknologikoak, sareak, … ezartzeko eta bide honetan laguntzeko sortutako proiektua da Info Irati. Kokalekua Garraldan duen arren handik eta hemendik aritu da sareak edota lanak egiten. Lan handia egiten dabil, ohiko lanean ez ezik sareetan ere bere erralidadea agerrarazten, ekintzailetza zer nolakoa den erakusten despopulazio egoeran dagoen zonalde batean.
Arrazoi guzti hauengatik publikoak bere proiektua eta bera aukeratu dituzte ekintzailetza sariketan proiekturik hoberena bezala eta hau aitzakitzat hartuta Amaiarekin egoteko parada hartu dugu.
Informazio gehiago eta bertan aurkitu ditzazkezuen produktu eta erremintak Info Iratiren webgunean dituzue
Amaia Bizkai Irati Irratian
Egosi gara astean zehar izandako bero olatuarekin. Honekin zerikusia duen “El Niño” fenomenoa izan dugu lehendabizi hizketagai David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldiaren berri eman digu.
David de Andres Irati irratian
Urteak daramazkigu esaten ezpela arrisku bizian dela eta horregatik sortu zen Abaurregainan Ezpelzaintza2050 elkartea. Ezpel-Sitsaren garapenak arduratuta herritar talde batek ekin zion ezpelaren defentsa eta etorkizunari eusten. Hazien jazoera eta tranpen ezartzea izan zen euren hasierako lanak. Hala ere orain bide eta idei berriak jorratu nahi izan dituzte eta abian jarri dute Ezpelzaintzaileak herritar sarea. Basoen zein ezpelen kontserbaziorako dauden ideiak jaso eta aurrera eramatea litzateke helburu, betiere auzolanean eginda. Gaur kanpaina berri hau aurkeztu digu Ezpelzaintza 2050 elkarteko kidea den Nayara Tanitek. Animatu gaitu gure ideiak bertan aurkeztu ditzagun.
Ezpelzaintzaile bezala izena eman eta ideiak bideratzeko: Ezpelzaintzaile emaila
Nayara Tanit Irati Irratian
2003. urtetik lanean dabiltza Ornitolaneko lagunak. Biologo talde bat dira zeinak naturarekiko dugun harremanan sakondu eta hau balorean jarri liratezke beren helburuak. Aholkulari lanak egiteaz aparte tailer tematikoak egin ohi dituzte eta horietariko bi asteburu honetan eginen dituzte Auñamendin, larunbatean Orotz Betelun eta igandean Luzaiden.
Orotz Betelun intsektu polinizatzaileen inguruan arituko dira eta hauek gure ingurune zein bizitzatan duten garrantzia nabarmendu, erle bakartietan arreta jarriko dutelarik. Luzaiden aldiz hegaztietan zentratuko dira eta beren ugalketa laguntzeko habi-kaxak egiten ibiliko dira. Bi tailer hauek Auñamendi Natur Kirolak, Irati Orreaga elkarteak eta Nafar Gobernuak sustatuak dira.
Gaur gurean honen inguruan aritu da Gabi Berasategi Ornitolaneko kidea.
Izen emateak :
Intsektu polinizatzaileak- Orotz Betelu- Ekainak 27 Intsektu Polinizatzaileak Ornitolan
Habi-Kaxak- Luzaide- Ekainak 28 Habi Kaxak Ornitolan
Gabi Berasategi Irati Irratian
From the publisher's feed