Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

By
Download on the App Store

Elhuyar Zientzia episodes

  • Eklipse-tantak: Exoplanetak

    Eguzki-sistematik kanpoko planetak topatzeko modu emankorrena eklipseena da. Exoplaneta haren izarraren aurretik pasatzen denean, une batez, argia estaltzen digu, eta beraz, izar baten argian noizean behineko distira-beherakada ikusten badugu, hor, exoplaneta bat dago. Horrela topatu zen HD209548b izenekoa.

    2 min
  • Eklipse-tantak: Ez erre begiak

    Eguzkiari zuzenean begiratzeak kalte handiak eragin ditzake oso denbora laburrean. Azken batean, begiaren egiturak argia kontzentratu egiten du erretinan. Eklipseetan izandako kalteen kasu erreal ezagunak daude; hiru ekarri ditugu hona.

    4 min
  • Eklipse-tantak: Eklipsearen borroka

    Kristo aurreko VI. mendean, lidiarren eta mediarren arteko gerra izan zen. Eta gerra hori bukatu zen eklipse baten eraginez. Gainera, badakigu zehatz-mehatz zer egunetan izan zen eklipsea, eta beraz, badakigu zer egunetan izan zuten borroka hori. Antzinako historian data hura zehazteko baliabide ezin hobea da.

    4 min
  • Eklipse-tantak: marrazkiak, argazkiak eta pelikulak

    Eklipseen eta ikusentzunezkoen arteko harremana interesgarria da. Eklipseen marrazkiak, argazkiak eta pelikulak egin zituzten, XVIII., XIX. eta XX. mendean hasita, hurrenez hurren. Eta istorio interesgarriak daude lehen irudi haiek lortzeko ahaleginekin lotuta.

    4 min
  • Norteko Ferrokarrilla/2025-06-27

    XXIX. denboraldiaren 42. saioa. Azken saio hau, Eredu Estandarrarekin irekin dugu, eta muoi g-2 partikulen esperimentu batek eragin duen krisiarekin. Kolokan al dago Eredu Estandarra? Dirudienez, kontua ez da hain larria. Gero bi gai jorratu ditugu. Batetik Paper Eskolako Mentxu Aiertzak ekarri digu esparatraputik papera egiteko proiektuaren berri. Eta bukatzeko, BRTAko Garbiñe Manterola, Tecnaliako Garbiñe Atxaga eta Teknikerreko Iban Arriola iza dira gurekin, Euskadiko industriak espaziorako proiektuetan nola hartu duen parte aztertzeko. Proiektu asko dira, eta onurak ez dira espaziorako bakarrik izaten.

    54 min
  • Ekosfera/2025-06-25

    V. denboraldiako 42. saioa. Azkena. Bi gai ekarri ditugu prpogramara. Batetik, nekazaritza ekologikoak hegaztietan duen eraginaz hitz egin dugu, Ekolurra-ENEEK-eko Xabier Lejarzegirekin eta Bird Centerreko Edorta Unamunorekin. Bestetik, Euskelec lasterketaz hitz egin digu Tknika-ko Gaizka Lazarobasterrekin. Auto elektrikoen lasterketa bat da, baina hezkuntzara bideratuta, ikasleek ikasturte osoan egindako diseinu eta antolaketa batean oinarrituta.

    56 min

About Elhuyar Zientzia

From the publisher's feed

Elhuyar Zientzia