
Sign up to save your podcasts
Or


Aste bat baino gutxiago geratzen da Ikaskoli ekimenaren amaierarako eta kanpainaren berri izateko asmoarekin, Artzen Letona xiberotarra elkarrizketatu du Irati Irratiak. Xiberoko ikastolen aldeko ekimena da Ikaskoli eta kanpaina nola lagundu azaldu digu Artzenek.
Carmen Cariño ekintzaile mexikarrak Nafarroa bisitatu zuen pasa den astean; asteazkenean Lizarran eskaini zuen hitzaldia eta ostegunean Uztarrozen izan zen. Bertan, Oaxakak eta orohar Mexikok bizi duen egoera gordina izan zuen hizpide Cariñok, komunitate indigena eta lurraren aldeko ekintzaileak.
Hamar urte esatari lanetan eman eta gero, Eneko Villegas atarrabiarrak adio erran digu. Eta azken agur hau, merezi duen bezala eman nahi izan diote Irati Irratiko entzunleek.
Agur hunkigarria izan zen ostiralekoa.
Eskerrik asko emandakoarengatik Eneko eta zorte on!
Eneko Villegasek pasa dio lekukoa Irati irratiko mandoetan ariko den Ibai Trebiñori. Eneko berarekin izan da astean zehar hedabidearen ingurukoak azaltzen eta aprobetxatu egin dute unea Ibai bera ezagutarazteko.
Ibai gasteiztarra dugu baina hobe litzateke mundu gizona dela aipatzea. Komunikazioan ibilia eta zonaldea hagitz ongi ezagutzen duen laguna dugu, urte zenbait baitaramazki lanean Garazi eta Aezkoa aldean. Komunikazioan ez ezik musikan ere bere sartu-irtenak egindakoa dugu, ziur emankizun bikainak prestatuko dituela gure uhinetan.
Ibairi buruz gehiago ezagutu nahiko bazenu hemen duzue aukera. ZORTE ON ETA ONGI ETORRIA IBAI!
Ibai Trebiño Irati Irratian
Bruna eta Charles borraskak izan ditugu hizpide David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena ekarri digu, nahiko asteburu gora-beheratsua izanen delarik.
David de Andres Irati irratian
Gaurkoan Xanti Begiristainek agur esan dio gure esatari Eneko Villegaseri olerki eder baten bidez, urte luze hauetan egindako lana eskertuz.
Xanti Begiristain Irati Irratian:
Zer nolako plazerra izan ohi da Artzibarretik etortzen zaizkigun planei kasu egin eta proiektu zein artista handiak ezagutzea. Gaur gure uhinetara Cesar Asiain Erro trobadorea gonbidatu egin dugu, larunbatean kontzertua eskainiko baitu Artziko jauregian. Cesar ez dauka musikaritzat bere burua baina esan genezake musika bere ihesbidea izan ohi dela. Bere kabuz kitarra jotzen ikasi badu ere eskarmentu handiko artista dugu, tokiz toki bere istorioak musikaren bidez kontatzen dabilen trobadorea. Larunbata honetan Trobatik paseo bat egiteko gonbidapena luzatu digu, emozioei bide eman eta uneaz gozatzeko ere, ziur gaude bertaratutakoekin konektatzea lortu eginen duela.
Kontzertua larunbatean izanen da arratsaldeko 18:00etan Artziko Jauregian.
Cesar Asiain Irati Irratian
Aste bukaerak eta hasierak Bruna borraskaren bisita utzi digu, Iberiar penintsularen hego mendebaldean batez ere. Brunaren eraginak ahaztu gabe bidean dugu Charles borraska berria zeina segun eta zer nolako bilakaera duen eragin handiagoa eduki lezake David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.
David de Andres Irati irratian
Udazkenarekin batera gurera dator berriz ere Errigorako Euskarari Puzka kanpaina. Modu soilean saskien kanpaina dugu hauxe eta aurten berritasunak dakarzkite. Auzolanean euskara sustraietatik espaziora lemapean 3 saski izanen dira eskuragarri Beltza (60€), Berdea (65€) eta Gorria (75€), Berdea alkoholik gabekoa izanen litzatekeelarik. Saskietaz aparte aurten Lodosako ikastola laguntzeko egutegi landagarri bat eskuratzeko aukera izanen da 10€tan, hilabeteak pasa ahala orriak landatu eta lore bat ernalduko da. Nobedade hauek Errigorako kidea den Adriana Urmenetak ekarri dizkigu eta baita Ablitasen azaroaren 7an izanen den auzolan erraldoian parte hartzeko gonbidapena luzatu ere.
Eskaerak egiteko : Errigora saskiak
Adriana Urmeneta Irati Irratian
Uda luzea joan da eta urria euritsu hasi bazen oro har lehorra izan dela aipatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara, antza denez ez da hotzaz aparteko aldaketarik somatzen.
David de Andres Irati irratian
From the publisher's feed