Txikiak dira eltxoak baina ez horregatik eragin txikikikoak. Dengea, sukar horia edo eta dengea bezalako gaitzak garraiatzen dituzte eta gaitz horien ondorioz miloi bat inguru heriotza izaten dira urtero munduan. Whasington-eko unibertsitateko jakintsuak ikusi dute Aedes aeypti motako eltxoak, gorri, laranja eta beste zenbait koloreetara erakartzen dituela ikusmenak eta horrek eltxoaren kontrako baliabideak nola sortu asmatzeko balioko du. Uxune Martinezek eman dizkigu azalpenak Zientzia eta pazientzia podcastean.
Eneko Axpe zientzialariak bere aldetik, aurre ikuspenen arabera ziber erasoek 170 mila miloi dolar euroko galerak eragingo dituela zehartu digu. Sarean gabiltzanean segurtasuna aintzat hartzea ezin bestekoa da.