Ibai ibilguneetan eta itsasoan egur zatiak eta enborrak egotea onura da bioaniztasunarentzat. Colorado-ko unibertsitatean munduko 315 ibai aztertuta ikusi dute urtean 5 miloi metro kubiko egur iristen dela itsasora. Animalia, eta mikro organismoentzat gordeleku, elikagai eta energía iturri dira, eta bioaniztasuna aberasten dute.
Uxune Martinezek Zientzia eta Pazientzia podcastean azaldu du mende batetik hona asko urritu direla basoak, urtegiak gehitu eta egurra gehiago ustiatu. Ekosistemen eta bioaniztasunaren kalterako izan dira askotan zientzialariok nabarmendu dutenez.