Zientzia eta pazientzia podcastean, entzumen absolutuari buruz azalpenak eman dizkigu Uxune Martinez zientzia dibulgatzaileak. Egun, hamar mila pertsonatik bakarrak du gaitasun hori eta gehienetan musikarekiko dohain berezia duten pertsonak izan ohi dira, Mozart konposatzaile ezaguna kasu. Itxura guztien arabera, eboluzioaren poderioz galdu dugu beste animalia askok oraindik ere baduten entzumen absoluturako dohaina. Aditu batzuek diote, pertsona entzumen maila handiarekin jaiotzen dela, baian hiru urtetik aurrera galtzen duela kapazitate hori. Bere aldetik Eneko Axpek, 2022ak Fisikaren arloan Suitzako CERN laborategiaren asmoez eta Marte eta ilargiari lotuta dauden ikerketa espazialei buruzko asmoak azaldu dizkigu.