Euskaltzaindiak Euskara Batuaren azken araua onartuko du eguerdian. Euskaltzainburuaren idazkaria, Miren Gotzone, osoko bilkurarako azken gauzak prestatzen ari dela, bere iloba kuttun Aingeru Mirenaren deia jaso du; kontu garrantzitsuren bat esan behar omen dio, eta Lezotik Bilbora etorri zaio.Bilkura hasi baino ordu erdi lehenago jarri dute hitzordua Euskaltzaindiaren egoitzaren ondoko kafetegian. Ilobaren mutil-lagunak, berriz ere, ez du EGA azterketa gainditzea lortu; Aingeru Mirena prest dago injustizia horrekin kosta ahala kosta amaitzeko, eta Miren Gotzone izeba behartu du Euskara Batua errazteko arau xelebreak eramatera Euskaltzaindiaren Osoko Bilkurara.