Ni Ornitorrinko akademikoa naiz, urte askotarako!
Nahiz eta ugaztun berezi samarra izan, hizkuntzekiko atxikimendu eta eskarmentu handia daukat.
Denboraldi honetan nire espezialitateei buruz hitz egingo dut: hizkuntza-gaitasuna, ikas-prozesua, burmuina, oroimena eta abar.
Podcast hau, nagusiki, bi entzule motarentzat zuzenduta dago,
euskaratuta dauden edukiak entzun nahi dituenari eta
hizkuntzei buruz eta hizkuntza ikasteari buruzko edukien bila dabilenari.
Espero dut jakin-minez zaudela.
Ondo ibili eta entzun arte!