Gaur, azaroaren 20an, hasi da Euskaraldia eta abenduaren 4ra arte iraungo du.
Aurtegoa bigarren edizioa da eta, nahiz eta zailtasunak izan, mantendu egin da modu berezi batean.
Hala ere, bere helburua lortu du: herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea. Hain zuzen ere, edizio honetan 147.000 pertsonek parte hartu dutelako, eta gure lurraldeko hiritarrak izan dira parte hartze handiena izan dutenak.
Guk gure lurraldeko zenbait parte-hartzaileekin hitz egin dugu ekimen honen inguruan eta, horretarako Iñaki Etxeberriarekin, Eroski Urbil hipermerkatutko arduradunarekin, Ibai Zulaikarekin, Gautenako komunikazio arduradunarekin eta Garbiñe Mendizabalekin, Gipuzkoako Aldundiko hizkuntza berdintasuneko zuzendariarekin hitz egin dugu Gipuzkoako Kale Nagusian.