Ez Hain Ondo

Ez Hain Ondo

By EITB Radio Televisión Pública VascaSociety & Culture
Download on the App Store

Ez Hain Ondo episodes

  • #14.- Lotsa sentitzeaz lotsatuta?
    Musugorrituta, begirada mantendu ezinda eta hitzak mihian trabatzen zaizkigula egoten gara gutako asko lotsa sentitzen dugunean. Norberak bere lotsak ditu, baina badira lotsa komunago batzuk, onartutako lotsak.
    Zer da lotsa? Zergatik sentitzen dugu eta zertarako balio du? Zer egin dezakegu lotsa sentiarazten diguten egoeren aurrean? Lotsa galdu daiteke? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean.
     Ez hain ondo podcasta,  Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    20 min
  • #13.- Zaindu gintuena zaintzen
    Haur bat tarteko dagoenean, beti dago erreferentziazko pertsona helduren bat inguruan. Heltzen goazen heinean erreferentziazko pertsona heldu horrekin dugun harremana aldatzen doa. Zaintzen gaituna zaintzen amaitzen dugu. Zaintzen gintuena zaindu behar orain.
    Prest gaude zaindu gaituena zaintzeko? Ondo egingo al dugu? Zaindu nautenekin zorretan sentizen naiz, zer egin dezaket hori ez sentitzeko? Zer egin dezaket zaintza lanak egin bitartean harreman osasuntsuak mantentzeko? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek atal honetarako.
    Ez Hain Ondo podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    19 min
  • #12.- Doluak eta galerak
    Dolua ez da heriotzaren aurrean bakarrik agertzen. Heriotzarekin lotzen dugu, baina beste hamaika arrazoirengatik ere hasten zaizkigu dolu prozesuak. Maiz, ez dakigu dolu prozesu batean gaudenik ere, eta bertan gaude, sentitzen eta bizitzen ari garena ondo ulertu ezinik, ahal bezala, ahal duguna egiten.
    Zer da dolua? Zergatik sentitzen dugu eta zein egoeratan?Badago dolua bizitzeko modu egokirik? Zer egin bere aurrean? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan.
    Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    20 min
  • #11.- Antsietatea, berriro hemen?
    Jada badakigu antsietatea zer den. Noiz sentitzen dugun, zergatik eta ez, ez dela normala. Hala ere zer egin dezakegu antsietatea sentitzen dugunean? Nola egin aurre antsietateari? Nola bizi dezakegu? Badago jarraibiderik? Formularik?
    Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko hirugarren  atal honetan.
    Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du  EITB Podkasterako.
    19 min
  • #10.- Antsietatea
    Batzuetan erraz identifikatzen badugu ere, beste batzuetan, kostata jakiten dugu zer den egiazki sentitzen eta bizitzen ari garena. Hala ere, gutako askoren egunerokoa da. Bai, asmatu duzu: antsietatea.
    Zergatik sentitzen dugu antsietatea? Estresak eta antsietateak zein lotura dute? Normala da? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren atal honetan.
    Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    20 min
  • #09.- Orain ez, gero
    Zuk ere ez dakizu oso ondo zergatik, baina gauza batzuk gerorako uztea ohitura bihurtu duzu. Batzuetan lan nekezak dira, beste batzuetan, berriz, segituan egin ditzakezunak; baina, hala ere, gerorako utzi dituzu, eta uztearen-uzteaz bukatu zaizu eguna. Gaur ere ez diezu egiteke zenituen horiei heldu. Gaur ere behar baina gehiago prokrastinatu duzu.
    Zergatik egiten dugu? Zein ondorio ditu? Eta nola atera gaitezke prokrastinazioaren gurpil zorotik? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko lehen atalean.
    Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    19 min
  • #08.- Badakigu ezetz esaten?
    Eta zuk, badakizu ezetz esaten? Gustatzen ez zaizkigun jokabideak ikustean edo guri ez dagozkigun betebaharrak ematen dizkigutenean, bi aukera dauzkagu: desadostasuna adierazi, edo barruan gorde. Ariketa zaila da gure buruari eta besteei mugak jartzea, baina beharrezkoa, harreman osasuntsuak eraiki nahi baditugu.
    Horretarako gakoen bila aritu da Irati Perez psikologoa, Ane Zuazubiskarren galderei segika.
    Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    16 min
  • #07.- Sarean estaltzen duguna
    Gehiago edo gutxiago, denok egiten dugu: sarean zer erakutsi erabakitzen dugunean, errealitatearekin erabat bat ez datorren gure identitatea ari gara sortzen. Baina, zer dago horren atzean? Nola eragiten digu horrek gure autoestimuan? Zoriontasuna erakutsi beharrak gure tristezia areagotzen du? Halako galderetan arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan.
    Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    20 min
  • #06.- 30en krisia
    30 urteak gerturatzen ari dira, eta bat-batean, zalantzek hartu dute zure burua. Nahi dudan bizitza ari ote naiz bizitzen? Garaiz nago aldaketak egiteko? Hau da nahi dudana? Edo espero nuena?
    30en krisia esaten zaiona antsietate iturri da askorentzat, baina baita autoezagutzarako aitzakia ere. Estualdi horren arrazoiei begira jarri dira Irati Perez eta Ane Zuazubiskar atal honetan, eta bidean, ahalegindu dira krisialdak zabaltzen dituena aukerei begiratzen.
    Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    13 min
  • #05.- Ardura afektiboa
    Modako hitza da aspaldian: ardura afektiboa. Gure harremanak zaintzeko dugun erantzukizunaz hitz egiteko erabiltzen dugu. Bikote harremanak, noizbehinkakoak, laguntasunezkoak… Baina ai, ez da erraza oreka aurkitzea.
    Zenbateraino da gure ardura bestearen mina? Nola jokatu dezakegu bestearekiko enpatiaz, baina gure beharrak alboratu gabe? Gaian arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek podcastaren atal honetan, ardura horri neurria hartzeko tresnen bila.
    Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.
    18 min

About Ez Hain Ondo

From the publisher's feed

Ez Hain Ondo, emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez sikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta.…