WhatsApp taldeen beharraz aritu dira Podcastean Iker Lauroba eta Antton Telleria. Eztabaida gutxi izan dute, egia esan, biek ere whatsapp taldeen behar izanaren zergaitiak ez dituztelako oso garbi ikusten. Izatekotan, mezu zehatz bat igortzen duzunean, lan kolpe bakarrean talde mezuak "kolektiboki molestatzeko aukera" baliatzea eta lana erraztea eskaini dezake. Kide bakarreko whatsApp taldeetaz ere solastu dira.