Ezer ez eta festa

Ezer ez eta festa

Download on the App Store

Ezer ez eta festa episodes

  • Galdetzen badidate, ez dakit
    Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.
    Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.
    Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.
    Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun eta Nerea Urriza Lopez.
    Muntatzea: Lara Madinabeitia Nanclares.
    Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan

    Musika:
    ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites
    ‘Has dadila festa’, Pornox
    ‘Biba Berango’, Tapia
    ‘Ile adats’, Imanol
    ‘Mamuak’, Tooth
    ‘Erritma’, Ornitorrinkus
    ‘Zeruko atea joz’, Audience
    ‘Otzanak’, Anari
    ‘Mantra berri’, Elizabeltz
    ‘Aio!’, Michel Ducau eta Zaldibobo
    Aipuetako musika:
    ‘Kaktus Men’, Buffalo
    ‘Lau mazurka’, Alboka
    ‘Pool’, Alos Quartet
    ‘Jai Alai Blues’, Audience
    1 hr 7 min
  • Galdetzen badidate, ez dakit
    Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.
    Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.
    Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.
    Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu
    Larrañaga Sueskun eta Nerea Urriza Lopez.
    Muntatzea: Lara Madinabeitia Nanclares.
    Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan
    Musika:
    ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites
    ‘Has dadila festa’, Pornox
    ‘Biba Berango’, Tapia
    ‘Ile adats’, Imanol
    ‘Mamuak’, Tooth
    ‘Erritma’, Ornitorrinkus
    ‘Zeruko atea joz’, Audience
    ‘Otzanak’, Anari
    ‘Mantra berri’, Elizabeltz
    ‘Aio!’, Michel Ducau eta Zaldibobo
    Aipuetako musika:
    ‘Kaktus Men’, Buffalo
    ‘Lau mazurka’, Alboka
    ‘Pool’, Alos Quartet
    ‘Jai Alai Blues’, Audience
    1 hr 7 min
  • Esatearen arintasun harrapaezina
    Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…
    Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.
    Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.
    Irakurketak: Leire Errandonea Garcia-Larratxe eta Nerea Urriza Lopez.
    Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares.
    Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan.
    Musika:
    ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites
    ‘Aita Gurea’, Oldarra
    ‘Gero’, Etxepare Rap
    ‘Leixibatxoa, Hiru Truku
    ‘Pintxopote’, Kau Kori Kura
    ‘Belarri ninia’, Ornitorrinkus
    ‘Zehazten erraza naiz’, Benito Lertxundi
    ‘Orain norbait zara’, Berri Txarrak
    ‘Galerianoren kantua’, Pantxoa eta Peio
    ‘Otzanak’, Anari
    ‘Pantailak euskaraz’
    Aipuetako musika:
    ‘Mother Basser’, Buffalo
    52 min
  • Bat guztien, guztiak baten
    “Ze ederra” esan, edo zera esan: “askoz hoberik ezin liteke ederrenera jota ere”: gauza bera esateko bi modu, neutro samarra lehena, txirritatarra bigarrena. Ez dago alde txikia.
    Hizlari pipertsuek piperra non duten jakin nahirik, enfasi negatibo horretaz, kiasmoaz, hitz eratorpenaz, konparazio ihartuez eta halako beste hizkuntz baliabide adierazkor batzuez arituko gara saio honetan, adibide ugariz kantu-kontari, Orhiko txoria baino alaiago.
    Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.
    Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez.
    Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares.
    Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan.
    Musika:
    ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites
    ‘Epaitu eta oker’, Etxekalte
    ‘Norteko trenbideari’, Antton Valverde
    ‘Albako gultzurruna’, Artola eta Zubiria
    ‘Lagunak bezala’, Jabier Muguruza
    ‘Dena zuretzat’, Inun
    ‘Martxa baten lehen notak’, Mikel Laboa
    ‘Otzanak’, Anari
    ‘Xoxoak beleari ipurbeltz’, Urtz
    ‘Oihan jaia’, Tapia eta Leturia
    ‘Andaluzaren pareta’, Xabier Lete
    ‘Neskazar bat tentatzen’ Etxepare Rap eta Andrea Lopetegi
    Aipuetako musika:
    ‘Kresala’, Alvaro Garcia Martinez
    ‘Amets’, Arima Soul
    ‘Second Handed Violin’, Audience
    ‘Hotzikarak’, Petti
    49 min
  • Ahaleginez eta ahalezinez
    Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.
    Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.
    Ez da, bada, egongo…
    Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.
    Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez.
    Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares.
    Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan.
    Musika:
    ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites
    ‘Euskaldunak; txakur eta haurrei euskaraz’, Morau
    ‘Besterik ez’, Gorka Urbizu
    Amsterdam, Xabier Lete
    ‘Otzanak’, Anari
    ‘Ez hitzik egin’, Olatz Zugasti
    ‘Barrutik, barrurantz’, Birkit
    ‘Nire euskaltasuna’ Imanol
    Aipuetako musika:
    ‘Belengo albistiek’, Ines Osinaga
    ‘Iluna beltz’, Buffalo
    ‘Hotzikarak’, Petti
    ‘Admiror paries tenon cecidise ruinis quia tot scriptorum taedia sustineas’, Giranice
    ‘Malambo de dos gigantes’, Hutsun eta JEL Trio
    44 min
  • Poesia fosildua
    Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.
    Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?
    Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan.
    Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez.
    Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares.
    Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan.
    Musika:
    ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites
    ‘Otzanak’, Anari
    ‘Trenen’, ‘Ola, ola’, Kau Kori Kura
    ‘Arratsalde honetan’, Sorotan Bele
    ‘Hitzez hitz’, Antton Valverde
    ‘Jo ta ke’, Su ta Gar
    ‘Urkiola’, Tapia eta Leturia
    ‘Saiatzen naiz’, Merina Gris
    ‘Itzalari’, Liher
    ‘Metaforen gerratea’, Gu ta Gutarrak
    Aipuetako musika:
    ‘Souvenir’, Iñar Sastre
    ‘Meteore’, ‘Koban’, Buffalo
    ‘Mexican Jai Alai’, Audience
    ‘Suaren sua’, Pello Ramirez
    ‘Marionas’, Enrike Solinis eta Daniel Garay
    ‘Itzao’, Giranice
    50 min

About Ezer ez eta festa

From the publisher's feed

Ezer ez eta festa, hitzaz hitzez aritzeko podcasta. Hizkuntzari buruz ariko gara, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki. Ez gara gramatikaz ariko, ez dugu didaktikan jardungo: hizkuntzaren…