20 urte dira Jokin Zeberiok, 14 urteko Hondarribiako mutikoak, bere buruaz beste egin zuela klasekideen irainak eta kolpeak gehiago jasan ezinda. Faktorian atzera begirako kontaketa egin dugu, gertatu zenaz, eta kasu hark eskola jazarpenari aurre egiteko eragin zuen inflexio-puntuaz....
Lehen begi kolpean "maitemindu" zen arraunaz. Titularra da Orioko traineruko istriborrean. HERRIA astekariko idazleburu ere bada, uztailaz geroztik. Arrauna eta kazetaritza ditu ardatzak, bietan egin du bere tokia; ez, baina, ahalegin gabe....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
XXI. mendeko aldaketa nagusiak aletu eta etorkizunera begira jartzen gara asteazkenetan 'Faktoria'-n. Ingurumenaz, energiaz eta zientziaz aritu gara bigarren saioan Fermin Alvarez, Garbiñe Manterola eta Markel Peñalbarekin. ...
Sektoreak bizi duen krisiaren aurrean, ze bide hartu litekeen aztertu dugu Faktorian, Itxaso Compañon ABRA Arabako Errioxako upategien elkarteko presidentea, Iñigo Tapiador RIOJA Jatorri izendapeneko marketing arduraduna eta Amaia Ormaetxea, ekonomia kazetariarekin...
Debagoienan sortu zen Mundukide Fundazioak mende laurdena bete du aurten, eta horren aitzakian bertako zuzendaria den Josu Urrutia gonbidatu dugu. Lan kooperatiboaren lehenaz eta orainaz hitz egin dugu....
AHTaren inguruan sortu den zalapartarekin "harrituta" agertu da Gipuzkoako diputatu nagusia. "Hasieratik", Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren jarrera berdina izan dela berretsi du. "Funtzionalitate" zein "ingurugiro" aldetik Ezkiokoa da aukera "eraginkorrena", bere hitzetan....
Txalupa urdin txiki batean, motorraren tor-tor-tor hotsa lagun, errioan gora egin dute elkarrizketa Orion filmatu duten ERRIO dokumentalaren zuzendariarekin eta protagonistarekin....
Buruzagi sozialistaren ustez, EAJ EH Bildurekiko "bereizi" nahian dabil Madrilen, eta Sanchezi ematen dion babesan aldaketarik balego, Jaurlaritzako bi bazkideen harremana "aztertu beharko" litzatekeela ohartarazi du. Halaber, Guggenheim Urdaibairen "dimentsioa" zehazteko deia egin du....
Derioko alkate ere badenak urtebete egin du EUDELeko presidente gisa. Mugikortasunaz, etxebizitzaren arazoaz, pisu turistikoez eta udalerrien finantziazioaz hitz egin dugu berarekin FAKTORIAn....
11 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.