Zerealetan oso uzta onak izan dira, belarra ondo bildu da neguko bazkarako eta, momentuz, ez da iazko gaitz agerraldirik abelburuetan. Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan, baina, agertu dira gaitz hemorragiko kasu batzuk eta ardien osasunaz ere kezka dute artzainek...
Euskal Herria Bilduko europarlamentariaren ustez, Katalunian, Esquerra errealismo politikoko ariketa bat egiten ari da, eta apustua gaizki aterako balitzaio ere, horrek ez luke Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen agintaldia kolokan jarri beharko....
Indarkeria matxistarekin lotutako gertakariak salatu dituzte Andre Mari Zuriaren jaietako lehen orduetan. Bestela eta, orohar, festa "giro onean lehertu" dela adierazi du Gasteizko Udaleko segurtasun zinegotziak...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Pablo Gonzalez aske uztea ahalbideratu duen preso truke apartekoa, Jon Kortazar EHUko irakaslearentzat, bake akordio baten atariko izan liteke. Goirienarekin, Kortazarrekin eta Ane Irazabal lankide eta lagunarekin aztertu ditugu operazioaren gako nagusiak...
"Euskadi munduko leku seguruenetako bat" dela nabarmendu arren, Segurtasun sailburuak onartu du "delinkuentzia mota berriak" nagusitzen direla gizartean, eta horietara egokitu behar duela Ertzaintzak. "Ziberdelituak, labanak daramatzaren pertsonak eta sexu-indarkeriarekin lotutako delituak" aipatu ditu....
Mende laurden bete dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Esperientzia Ikasgelek. Iñaki Garcia ikasleak, Kontxi Arin ikasle ohiak eta Amaia Irazusta Gipuzkoako ikasgelen zuzendariak, gela horietan bizi den pasioaren berri eman digute...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta Alderdi Sozilistaren idazkari nagusiak Ezkiko lotunea lehenetsi du nahiz eta prest agertu den Gasteizkoari buruzko txostenak aztertzeko. ERCk eta PSCk lortu duten aurrekordioaz, bestalde, pozik agertu da "desberdinen arteko akordioa" izan delako...
23 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.