Hiru hamarkadatik goiti egin ditu talo-erretzen Erratzuko Zubi-punta ostatu sonatuan. Erretiroaren tenorean omenaldi hunkigarria egin zioten. Aste batzuen buruan joan zaizkio bisitan Faktoriakoak. Jubilazioak sortzen dion sentimenduaz, eta bere bizitzaz, aritu da Joxepa Zubiri, Jon Artanorekin....
Kultura, musika eta turismoa uztartzen ditu 'Sold out' fenomenoak, horrek basque identitatea sortzen du eta promotoreek hori ikusita, makrofestibal ugari antolatzen dituzte gure inguruan....
Legebiltzarreko lanak utzi berritan, Euskadi Irratiko Faktorian izan da Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea. Euskal agendan sakontzeko beharraz eta alderdi abertzaleen arteko adostasuna lortzearen garrantziaz mintzatu zaigu. ...
Pasa den urteko azarotik Mubil Fundazioko zuzendaria da Igor Villarreal, eta ·Mubil Mobility Expo· azoka pasata, orain eskuartean, epe ertainean dituen erronkei buruz hitz egin digu....
Zientzia Politikoetan Nazioarteko doktorea da Gorka Roman Etxebarrieta eta berriki bere bigarren tesia aurkeztu du:"Hizkuntza gutxituen desafioak egungo hezkuntza eredu eleanitzetan. Inklusio prozesuak eta gatazka etnolinguistikoak". ...
Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio batzordeko lehendakariak jakinarazi du legea indarrean sartu zenetik 85 eutanasia gauzatu direla Euskadin. Errealitate normalizatua dela dio eta uste du, eskariek gora egiten jarraituko duela. "Legea ere errealitate berrietara egokituko da", iritzi dio...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean, Idoia Zabalak bere azalean trans emakumea izateagatik jasan eta bizi izan dituen egoera eta une bortitzak kontatu ditu Faktorian....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako bozeramailea maiatzaren 1eko agerraldiaz ere mintzatu da eta zera esan du: "Sozialismoa eta bandera gorriaren bidea dira benetako alternatiba eta ez ikurrinez lepo baina estatuaren integrazioan ezkutatzen diren diskurtso autonomistak"...
25 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.