Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
PISA txostenetan irakurketa eta ulermenean ikasleek izandako beherakada zuzenean digitalizaziorekin lotu du Telmo Lazkano adituak. Klasean hamabi ataza zabalik izaten dituztela dio Esti Urizar Ondarroako Zubi Zahar Ikastolako zuzendariak. Ikasleek aitortu dute klasean youtuben zer ikusi duten...
EAJk eta Alderdi Sozialistak Alderdi Popularra "berriz ere" mahaitik kanpora utziko dutela salatu du legebiltzarkide popularrak. Gizarteak botoetan erakutsitako aniztasuna organu horretan ordezkatuta egon behar duela uste du...
Beren bizi-hautuen nondik norakoak aletu dituzte aita-seme senpertarrek, eta pare bat primizia ere kontatu dituzte zuzenekoan: baga, Aho Zakil Konekxionek kanta berria kaleratuko du aurki, Amaiur 2029; eta biga, Arnaudek berezkoen mailan jokatuko du larrazkenetik goiti....
60 urte baino gehiago dira meza nagusian eta jai egunetan organista ari dela. Azken 54 urtean Donostian bizi da eta oraintsu arte jardun du autoan gidari. Parrokiko diru kontuak, errenta aitorpena, denak egite ditu berak. Ez zen alferrik bankuko zuzendari izan. Organistarekin meza nagusira joan gara...
Espainiako Trafiko Zuzendaritzak motorzaleen hildakoen zifrak murrizteko ezarriko dituen neurrien inguruan kezka azalduta gerturatu dira Faktoriara, Juan Soroa eta Josu Leturia motor-gidariak, Martin Askarai Azkain Motoak denda eta tailerreko arduraduna, eta Uxoa Aizpurua autoeskolako irakaslea. ...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Ondarroako Zubi Zahar ikastolako Esti Urizar zuzendaria, Altxa Buru taldeko Iraitz Arrizabalaga gurasoa, Telmo Lazkano, "Nerabeen garrasia" liburuaren egilea eta hezkuntza arreta terapeutikorako Gipuzkoako lurralde zentruko irakaslea eta ikasleak jarri ditugu pantailen erabilerari begira Faktorian...
EHUko Neurozientzia Saileko ikerlaria da Ane Murueta-Goyena, eta berriki Parkinson gaixotasunaren neurodegenerazioa monitorizatzeko tresna ez inbaditzaile bat erabiltzeko proposatu du EHU eta BioBizkaiako ikerketa batek.
Pedro Sanchez, Espainiako gobernuko presidentearen gutunak hedabideak eta Botere judiziala jomugan jarri ondoren, Justizian bizi den egoera aztertu dute Garbiñe Biurrun, Euskadiko auzitegi nagusiko areto sozialeko presidenteak eta Augusto Maeso, Gipuzkoako lurralde auzitegiko magistraduak FAKTORIAn....
28 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.