Antton Goenaga errealitate birtualeko antiojoak jantzita jardun zaigu bere bizikleta buelta kontatuz. Alde Zaharrean barrena zein Zarauztik Getariarako bidean ibili da Nahia Esnaola fisioterapeuta alboan duela. Oroi enpresak egindakoa da errealitate birtualen programa. Garatzaileek erakutsi digute. ...
Arbola zuztarrak menditik ekarri eta horietatik eskulturak ateratzen ditu. Ofizioaz gain afizioa ere eman dio egurrak Lasari. Altzari modernoenak egiten badaki, baina ardiak jezteko kaiola bat egiten ari dela harrapatu dugu: "Hogeitaka urte hauetako bat egin ez nuela..."...
Prostata minbizia sakonago ulertzeko CIC bioGUNEn egiten ari diren lanaz hitz egitera heldu da Carracedo Faktoriara. Ikerlari gaztea da barakaldarra, baina karrera oparoa du dagoeneko. Minbiziaren ikerkuntzan mundu mailan erakunde onenetan aritua da, eta ezagun du....
Donostiako Udalak turista taldeak mugatzeko hartu duen erabakitik abiatuta, turismoaz hausnartu dute Faktorian Jon Insausti Donostiako Udaleko zinegotziak eta Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak. ...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Simon Peña, Euskal Herriko kazetaritza irakaslea eta komunikazio zientzien dekanoa izandakoarekin eta Aner Ansorena, aholkulari politikoarekin mintzatu gara, sare sozialen eraginaz, irudiaren garrantziaz eta Javier Dieguez, Cyberzaintzako zuzendariarekin ere hitz egin dugu ziber erasoen arriskuez....
21 urte izan arren aspalditik du oso argi zer gura duen: Diamante Mjahed arrasatearrak MMAn onena izan nahi du. Gorputz eta arima ari da helburua lortzeko. Munduko txapelketan lokailu gurutzatua hautsi eta urtebetera Espainiako oilar pisuko gerrikoa berreskuratu du Madrilen, 6000 lagunen aurrean....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Momentu berezi bezain hunkigarriak bizi izan dituela koordinatu duen lehen Korrikan aitortu du Faktorian Ane Elordik. Bi urteko lanaren ondoren pozik agertu da inoiz baino babes handiagoa izan duelako euskararen aldeko lasterketak. ...
6 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.