Gasteizko Udaleko aurrekontu proiektua, Kataluniako azken polizia operazioa eta EBko agintariek Maltan egingo duten goi bilera hizpide albistegian. Solasaldian, basa animaliei buruz. Amaitzeko, Jon Sarasua....
Jon Azpillaga bertsolari ezaguna hil da 81 urterekin. Xabier Sukia lankidearen eta Iñaki Murua Bertsozale elkarteko lehendakariaren laguntzaz gogoratu dugu....
Alaveseko zaleekin hitz egin dugu, Lucia Lacarra dantzaria azken proiektuaz, Markos Zapiainen filosofia eskola, Mikel Chamizo eta Esther Moyuaren tarteak, Jon Azpillaga zena gogoratu dugu eta Bergarako Pol Pol mendi elkartearen berri, besteak beste....
Bergarako mendi taldea Euskal Herriko zaharrenetako bat da eta ospakizunetan murgilduta dabiltza. Euren historia zatitxo bat jaso dugu Miguel Anjel Elkoroberezibar eta Aitor Erañaren eskutik....
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia izan dugu gonbidatu. Minbiziaz hitz egin dugu Martxelo Otamendi solaskidearen itzuleran. Bestela, Kataluniako burujabetza prozesua, eta Iñigo Urkulluren eta Jean Rene Etchegarayren arteko bilera hizpide....
Lucia Lacarra dantzari ezagunak The Key laburmetraian parte hartu du, larunbatean estrenatuko da Guggenheim-en 20. urteurreneko ekitaldiaren barnean....
12 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.