Maileguen gastuen erreklamazioa urtarrilaren 23an amaitu litekeenez, kontsumitzaile asko erreklamazioak aurkezten ari dira. Abokatu bulego eta kontsumitzaile elkarteak gainezka daude. Jon Ortizek esan digu Faktorian. 'Azken asteotan erreklamazioa uholdea dugu, oraintxe bertan bulegoa gainezka dugu'....
MªLuisa Garcia Gurrutxagak onartu du kongresuko jarduna ez dela erreza izaten ari baina argi du inbestidurako bazkideek,JUNTSek barne, arduraz jokatuko dutela. Agindutako eskumenak Euskadira iritxiko direla eta EH Bildurekin egoera normalizatu bat izan arte urratsak falta direla aipatu du FAKTORIAn....
Zapata konpontzaileen 4. belaunaldikoa da Oskar, eta berak jartzen ditu punta- puntako vibram zola italiarrak. Euskal Herritik ez ezik, Granada, Albacete edo Benasquetik jasotzen dituzte enkarguak eta praka bete lan daukate. Vibram etxeak Europako ehun zapatarirekin egin du akordioa zolak jartzeko...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Miren Dobaran hizkuntza politikarako sailburuordearen Faktorian esan du 'goian Espainiako Konstituzioa eta herri langile izateko eskubide unibertsal hori jartzen badute euskara gaitasuna eskatzearen gainetik, 'berdin dio ze eratako dekretu ateratzen duzun'...
Soziolinguistikaren arloan zeresan handia eman du Iurrebasoren lanak. Daukagun gaitasun maila kontuan izanda, euskarak izan dezakeen gehieneko erabileratik gertu gaudela dio, eta euskaldun gehienen egunerokoa "goitik behera datorren eskailera mekaniko batean igotzearekin" parekatu du....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
EH Bilduko lehendakarigaiak ziurtatu du EAEko hauteskundeak apirilean izango direla, eta data ematera ere ausartu da: hilaren 21a. Hauteskunde osteko itunak "berdinzaletasuna eta subiranismoa" ardatz hartuta egin beharko liratekeela uste du, eskua luzatu die EAJ, PSE-EE eta ezker konfederatuari....
EHUko Hezkuntza fakultateko irakaslea da Dosil eta pornoak harreman afektiboetan duen eragina ikertzen du. Ontzat jo ditu Espainiako Gobernuak sarbidea mugatzeko iragarri dituen neurriak. Ezinbesteko urratsa dela dio....
13 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.