ARGIA

Galdera Basatiak 1x04: Maitasuna


Listen Later

Platonek jasotako “Oturuntza” liburu klasikoan, gonbidatuek maitasuna definitzeko diskurtso bana jorratzen dute. Hala dio batek: "Ausart jokatzeko kemena ematen du; maitaleak eta maiteak osaturiko armada gaindiezina litzateke". Beste batek, ordeam honela definitzen du: "Maitasunak muturreko elementuak adiskiditzeko gaitasuna dauka: hotza eta beroa, lehorra eta hezea… aurkakoen harmonia kosmikoa horri esker suertatzen da". Eta horrela, definizioz definizio, hausnartzen jarraitzen dute, eta dugu, mendeak pasa badira ere. Eta gaurkoan, guk helduko diogu galderari Izaro Toledo filosofoaren laguntzarekin.

Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da.

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ARGIABy ARGIA