Etorkizuna Orain

Gazteak eta apustu eta jokoekiko adikzioak


Listen Later

Gazteek joko eta apustuekiko duten menpekotasunaren inguruan arituko gara.
Teknologia berrien erabilera handitu denetik, gazteen eta nerabeen artean zabaldu den online apustuetarako zaletasuna nabarmen hazi da azken urteotan.
EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak plazaratu duen 'Gaztea eta Jokoa Euskal Autonomia Erkidegoan' ikerketaren arabera, jokorako adikzio-arazo bat duten nerabe adingabeen ehunekoa populazio orokorraren hirukoitza da.
Gazteen eta nerabeen artean “arrakasta berezia” duten jokoak mendekotasun handiena sortzen dutenak dira; eta horien artean daude online jokoak eta batez ere apustuak. Eta are adierazgarriagoa da, nerabeak adinez nagusi izatera pasatzen direnean, nagusitasun hori bikoiztu egiten dela, “jada apustuak egiteko mugarik ez dutelako”. Estibaliz Ansotegi Guruziaga psikologian lizentziatu eta Ortzadarreko adikzioen prebentziorako programen koordinatzailea gonbidatu dugu saiora.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Etorkizuna OrainBy Gipuzkoa