Hiru minutu baino gutxiago behar dute Atzean Zuloan egunerokotasunean egiten ditugun txorakerien buruz barrea eragiteko. Bagera Elkarteak eta Hiru Damatxok sortu zuten proiektua 2018. urtean eta aurten hasi egin dute 4. denboraldiarekin.
Gipuzkoako Kale Nagusian Maddi Juanikorenarekin, Bagerako taldeko kidearekin, eta Ivan Aizpuruarekin, aktore protagonistarekin, hitz egin dugu programari buruz.