Xabier Osa da Benetan Zabizen atal honetako gonbidatua. Debarra, Crossfit egokituan atleta izateaz gainera bere kategorian Espainiako lehen postua eta mundu mailako hirugarrena lortu ditu. Kirolarekiko maitasunak bultzatuta, Anboto Crossfit lokalaren sortzailea ere bada, eta bertan dihardu entrenatzaile lanean.
Aniztasun untzionala, buruko osasuna, bizitzak dakarrenari aurre egitea edota kirola bera. Gai ugari izan ditugu hizpide, baina batez ere erronkei buruz hitz egin digu Xabik. Nola bizi izan du besteengandik desberdina zela ikustea? Nola lortu zuen depresionit ateratzea? Zer ote ago erronkaz beteriko istorio honen atzean? Atalaren amaieran, famatu bati dei egin dio eta arkumeei buruz hitz egiten amaitu dugu! Nork sinestu ote du dei arraro horretan kontatutakoa.
Ez galdu!
Benetan zabiz, On Timek ekoizten du EITB podkasterako.