Egunero, Europarako bidean Afrikatik etortzen diren migranteak Irundik pasatzen saiatzen dira. Bidaia luze eta neketsua egiten dute eta azken txanpan daudenean, Frantziako poliziak enegarren oztopoa jartzen die. Egungo Europar Batasunean, mugarik badago edo ez dago? Eta egotekotan, zer da? Muga ala harresi bat? Harresi ikusezina podcastaren lehenbiziko atalean, Cristina Tapia Huici kazetariak iraganeko eta egungo muga eta polizia-kontrol arrazistei buruz hitz egin du Gari Garaialde Irungo Harrera Sareko boluntarioarekin, Koldo Nagusia kazetaria eta Rosa Arburua eta Iker Barbero irakasleekin.
Jatorrizko bertsioa duzu hau. Haría euskaraz eta lekukotzak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez entzungo dituzu.
Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici
Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici
Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal
Itzulpenak: Silvia Tapia Huici
Bikoizketa: Bieuse
Artea: Eider Eibar
Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa)
ULU Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.