Zenbat mania ditugu?, Zer nolakoak?, Zergatik norbaitentzat arraro izan daitekeena, beste batentzat ohikoa da?, Zertan sinesten duzu?; Katu beltz bat ikusterakoan egurra ukitzen duen horietakoa zara?, Nahiago duzu andamiopetik ez igaro?, Sinesten al duzu ispilu bat apurtu eta zazpi urtetan zehar zorte txarra izango duzun kontakizun hori?.
Atal hau mania, ohitura kurioso eta sinesmenen inguruko solasaldia da eta Benetan Zabiztarrek Danelicous gonbidatu dute. Danel sare sozialetan, EITB1eko Piztu Telebista saioan eta YouTubeko PlayZ plataformako GenPlayZ saioan kolaboratzaile ikusi dugu. Hiruretan, bere sarkasmo eta umore bereziarekin.
Benetan Zabiz podcastean ere, beti bezala, lotsarik gabe aritu da eta barrua hustu du. Ezagutu nahi al dituzu Danel, Aitziberren eta Malenen mania arraroenak?.
Prest hirugarren atala entzuteko?